Konfinamenduaz geroztik finkaturiko lehen mobilizazioa dute ekainaren 16 honetakoa. Baionako suprefetura aurrean elkarretaratzea burutzen dabiltza ehundaka herritar, LAB eta CGT sindikatuen deiari erantzunez.
Koronabirusari aurre egiten hilabeteak pasaturik, nekatuak eta haserre daude osasun arloko langileak. Egoera salatzeko karrikara aterako dira astearte honetan Ipar Euskal Herriko zein Frantziako Estatuko osasun langileak. Krisi sanitarioa hasi aitzin jada zebiltzan mobilizatzen, murrizketak deitoratzeko eta benetako zerbitzu publikoa exijitzeko. Frantziako Gobernuak ez zien kasurik egin eta poliziaren errepresioa ukan zuten maiz erantzun gisa. Izurritearen gogorrena pasaturik, aldi honetan "entzunak" izatea espero dute. Orotara 11 sindikatuk dute gaurko mobilizazioetara deitu.
Ehundaka lagun batu dira Baionan, zerbitzu publikoaren alde. Mediabask komunikabideko Goizeder Taberna egon da bertatik txiokatzen:
« Txalo gutiago, errespetu eta ahal gehiago » eskatzen dute Baionako suprefeturaren aitzinean diren medikuntzako profesionalek pic.twitter.com/6lHGh8VoR2
— Goizeder Taberna (@Taberna_G) June 16, 2020
Ségur de la santé deitu elkarrizketa fasea maiatzean abiaturik du Frantziako Gobernuak, osasun arloan aldaketak bideratzeko asmoz.
"Txaloak aski, borroka bai" lemapean finkatu dute Baionako mobilizazioa. Mobilizaziorako deia herritar guztiei luzatu diete sindikatuek, benetako "osasun zerbitzu publiko baten aldarria guztien onerako" delako. Ipar Euskal Herriari dagokionez, elkarretaratzea hasi dute 10:30etan Baionako suprefetura aitzinean. LAB eta CGTk deitu dute protestara.
Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.
Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.
Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.
Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]
Espainiako Estatuan 1.386 pertsona hil dira gehiegizko beroagatik abuztuan –iazko abuztuan baino %3 gehiago–, Osasun Ministerioaren Carlos III. Institutuak emandako datuen arabera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 44 lagun hil dira, eta Nafarroan 22.
Laudioko kaleak hartu zituzten larunbatean 1.300 herritarrek, SOS Aiaraldea plataformak deitutako eskualdeko mobilizazioan. Iragan ostegunean behar bezalako mediku-arreta ez jaso ostean herritar bat zendu izanak piztu du protesta, baina eskualdeko plataformak Osakidetzaren... [+]
XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal... [+]
Espezie inbaditzaile hau duela hamarkada bat iritsi zen Euskal Herrira, eta asko ugaritu da hiri inguruetan, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoako hiriguneetan, ura aurkitu dezaketen inguruetan. Zein lekutan atzeman duten, zein arrisku duen eta hedatu ez dadin zer egin daitekeen... [+]
Abuztuaren 22tik 23rako gauean Laudioko ZIU Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorrean medikurik ez zegoela-eta, bihotz-gelditzea izan zuen gizona artatzera Bilboko unitateko medikuek bertaratu behar izan zuten. Gizona biharamunean hil zen. Laudioko Udaleko gobernu... [+]
Bihotz-gelditzea pairatu zuen eta Bilboko Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorra bertaratu behar izan zen bera artatzera, Laudiokoan ez zegoelako medikurik. Horrek nabarmen atzeratu zuen ospitaleratze prozesua.