Ipar Euskal Herriko instituzioei euskararen aldeko politika ausartak eskatu dizkiete, 2050erako euskaldunak %30 izatea lortzeko

  • Euskara 2050ean Ipar Euskal Herrian jardunaldia egin dute larunbatean Kanbon, eta Euskal Konfederazioak hizkuntza politika ausartak galdegin dizkie Ipar Euskal Herriko instituzioei. Pisu guztia euskalgintza sozialaren gain utzi beharrean, plangintza politiko bat egiteko eskatu die, eta baliabideak euskararen alde jartzeko.

Larunbatean jardunaldia egin du Euskal Konfederazioak, Kanbon. / Argazkia: Gari Garaialde / ARGIA.

2023ko abenduaren 18an - 13:06

Euskararen Erakunde Publikoak 2024an hogei urte beteko dituela eta, egindakoari eta egin beharrekoari begira jarri dira euskalgintzako eragileak, Euskal Konfederazioaren baitan, abenduaren 16an irakurritako manifestuan: “EEPren sorrera urrats garrantzitsua izan zen, euskalgintzak hamarkadetan zehar eraman lanaren ondoan, hizkuntza politika publikoa abiatzeko. Hogei urte berantago anitz egin da, eta anitz bada egiteko”. Hala nola, euskal hiztunen gainbehera gelditzea lortu da azken urteetan. Hala ere, proportzionalki euskaldunok geroz eta gutiago garen heinean –2006an %26,4 ginen, 2022an %19 eta 2050erako %16 petik izanen gara– egoera kezkagarria dela nabarmentzen da manifestuan, eta erronka horretan jarri dute: “Euskaldun kopurua mantentzea lortu den bezala, orain euskaldunen proportzioa garatzea dugu erronka, horren araberakoa izanen baita hizkuntzak jendartean izanen duen tokia eta hiztunek euskara erabiltzeko izanen dituzten aukerak”.

Lortzeko bidean, “benetako plangintza bat”, hizkuntza politika “ausart” bat eta euskaldunon kopurua %19tik %30era heltzeko bide-orri bat galdatzen da manifestuan. Laugarren aldarrikapen bat ere dakar euskalgintzak: hizkuntza berreskurapenerako esperimentazio lurralde izendapena lortzea Ipar Euskal Herriak. EEPren betebeharra oroitarazten da manifestuan: “Hizkuntza politika publiko partekatua landu, definitu eta obratzea da EEPren betebeharra. Ipar Euskal Herri mailan, bai eta erakunde bakoitzaren baitan. Zein da gaur egun Euskal Elkargoaren hizkuntza plangintza? Zein da departamenduarena? Eskualdearena eta Estatuarena?”.

Nahikeria eta ausardia izanez gero erronka gainditu daitekeela dio Euskal Konfederazioak: “Ez gara gehiago xitxuketan aritzen ahal. Hizkuntza ere larrialdi egoeran da; baina fatalitaterik ez da. Helburu adostuekin, araberako baliabideekin eta lankidetza sendo batekin, lortuko dugu euskarari etorkizun bat ematen. Egiazko etxe finko bat behar dugu. Euskararen sustraiak zainduz, kimu eta landare berriei euskararen baratzea irekiz hizkuntza salbatuko dugu”.

Hizkuntza politiken pisua, euskalgintzaren gain

Euskal Konfederazioak instituzioei esku hartzeko eskatu die: “Ezin dute 2004 aitzin bezala hizkuntza politikaren pisu guzia euskalgintza sozialaren gain ezarri”. Erakunde publikoen lehentasunak kritikatu dituzte, Ipar Euskal Herrirako 2050. urterako aurreikusten diren ehun mila biztanle gehiagoren baliabideei begira. “Jende berriei harrera egiteko azpiegiturak, etxebizitzak, argindar, ur eta hondarkin sarea garatzeko dozenaka plangintza eginen da eta milioika euro baliatuko dira. Aldiz, gaur egun hemen bizi diren frantses hiztun elebakarrak eta heldu berriak euskalduntzen laguntzeko ez da inolako plangintzarik aurreikusten”, salatu dute manifestuan.

Lehentasuna eta baliabideak euskarari emateko galdegin dute: “Euskarazko irakaskuntza, haur zein helduen arloan, ez da behar den abiaduraz garatzen edo oztopatua da. Aisialdiak, haurtzaroa, hedabideak, euskararen inguruan oro har ari diren elkarteek ez dituzte behar diren baliabideak”.

ARGIAko datorren zenbakian Jenofa Berhokoirigoinek sakon landu du Ipar Euskal Herriko hizkuntza politiketan datorrena eta euskalgintzak eskatzen diena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Eguneraketa berriak daude