Ipar Euskal Herriko hauteskundeetako lehen itzuliaren itzulian

  • Beste sukar mota batek hartu ditu Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdi azken aste hauetan: herriko bozak izanen dira Martxoaren 15 eta 22an. COVID-19 aren arriskuak ez du hauteskunde horien ezeztatzerik ekarri, ondoan hartzen diren neurriak ikusirik, koherentzia hautemaitea neke baldin bada ere.  


2020ko martxoaren 13an - 13:18
Etxegarairen kargu hartzea Elkargoan
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

. Hiru herritatik bitan, bozka jadanik trenkatua da

Dena dela, Hiru lurraldeetako 160 herriek (Hirigune elkargoko 158+ Eskiula eta Jeztaze) beren udaletxetako taldeak osatuko dituzte datozen sei urteentzat. Hauteskunde bikoitza da, boto paper berarekin Euskal  Elkargoko ordezkariak ere izendatuko baitituzte. Bi itzuliko hauteskundeak beti, baina bi molde bereizi behar dira.

  • 1000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, pertsona bozkatzen da, nahiz eta gehienak zerrendetan aurkezten diren. 119 herri dira sistema horrekin
  • 1000 biztanle baino gehiagoko herrietan zerrenda baten aldeko botoa ematen da, haren osaketa moldatzeko aukerarik gabe. 41 herri
  • 103 herritan ez da jokorik izanen zerrenda bakarra delako, gehienetan herri txikiak bainan beste handiago batzuetan ere (Mugerren, Hiriburun ala Basusarrin, adibidez).
  • 45 herritan bi zerrenda edo gehiago lehiatuko dira.
  • Beste 12 herrietan kasu bereziak dira, zerrendetatik kanpo diren hautagaiak badirelako, zerrenda idekiak direlako edo zerrenda osatugabeak aurkezten direlako

  

II . Alderdi politikoak gorderik

Etiketak ez dira modan. Aurkezten diren zerrenda gehienek ez dute alderdi politikoen ikurrik agertzen beraien komunikazioan. Herriko hauteskundeetan, bereziki herri ertain eta txikietan, zerrenda «herritarrak» aurkezten dituzte, sensibilitate politikoen arteko nahasketak bezala. Zerrenda bakarreko herrietan, aski erraz uler daiteke, baina zerrenden lehia delarik ere pluraltasunaren ideia saltzen saiatzen dira, zerrendaburua argiki ideologia edo alderdi bati lotzen ahal zaiolarik frankotz.

Ipar Euskal Herri mailako estrategia berezia dutenak, alderdi abertzaleak dira. EHBai ezkerreko koalizioak 22 zerrenda sustengatzen ditu 1000tik gorako herrietan. Ezkerreko beste alderdi batzuekin aliantzak baditu, Europa Ekologia-Berdeekin (Baionan eta Donibane Lohizunen adibidez), alderdi sozialistarekin (Ziburun) edota Frantzia Insumisoarekin (Biarritzen eta Baionan).

 

Lehen itzuliaren itzulian

 

 

EH BAIren mahaingurua Donapaleun

 

 

 

EAJ alderdi ahulagoa da ipar Euskal Herrian bainan bere estrategia zentro-eskuineko zerrendetan hautagaiak txertatzea da (Baionan eta Urruñan adibidez). Bestalde, alderdiko bi alkate izanen dira, Arrosan eta Makean.

Gainerako alderdiak, Lapurdi itsasbazterreko herrietan agertzen dira bereziki:

  • Alderdi Sozialista, estatu mailan zailtasun handietan da eta ipar Euskal Herrian Lapurdiko hiri handienetan ditu hautagaiak: Ezenarro eta Gonzalez Hendaia eta Bokaleko alkateak, Derville Angelun, Etxeto Baionan.
  • Zentro-eskuina, sektore indartsua da eskualde honetan. LREM Macronen alderdiak ofizialki sustengatzen duen bakarra Veunac Biarritzeko alkatea da, bainan aurkitzen dira kideak Etxegarai (UDI) Baionakoaren zerrendan adibidez. LR eskuineko alderdiak zerrendaburuak ditu Aroztegi Biarritzen eta Olive Angelun.
  • Eskuin muturra, hala denik onartu gabe aurkezten da Baionan, Pascal Le Sellier hautagaiaren zerrendan. Hau da Debout La France alderdikoa, Le Penistak ofizialki ez, bainan berriki arte haren alderdiko militante izandakoak aurkitzen dira.

 

III. Kanpainako gaiak

160 herri 160 hauteskunde dira, baina kanpainatik gai  batzuk atera behar balira, hona hiru:

 

Lehen itzuliaren itzulian

 

 

 

 

 

Etxebizitza korapilo nagusi bat Lapurdin

Lehenbizikoa etxebizitzarena eta lurrarena. Ipar Euskal Herriko biztanleria 3.000ko batez hazten da urtean, eta zati handiena Lapurdiko kostaldean. Erakargarritasun horren ondorio zuzena etxebizitzaren garestitzea da.

Diagnostikoaren inguruan denak ados baldin badira, erremedio desberdinak dituzte batzuek eta besteek. Aipa daiteke, bigarren etxebizitzei zerga emendatzea, alokairu sozialeko apartamenduen emendatzea, kontratu solidario erreala (etxea erosi baina ez lurra)… Presio demografikoak hiri aldetik barnealderago ere eragina badu  eta tarteko eremuko herri anitzetan hirigintza planen inguruko desadostasunek gaina hartu dute eztabaidatzeko orduan. Lurraren lehia bada etxebizitza, laborantza eta beste gisako aktibitate ekonomikoaren artean.

Hiritarren parte-hartzea: erronka

 

Lehen itzuliaren itzulian

 

 

 

 

 

Hendaiatik Santa Garazira arte aipatu den gai bat, izan daitek herritarren parte hartzea herriaren kudeaketan. Jaka horien mugimenduak «demokraziaren hats-berritzeaz» ekarri duen ideiaren ondorioa ikusiko dute zenbaitek. Argi dena da zentralitatea hartu duela horrek hautagaien programetan. Auzapezaren figura bertikalaren parean, hainbat proposamen entzun dira: herritarrak gaikako lantaldeetan integratzea, auzoetako batzordeak sortzea, gazte batzordeak… Komunikazio tresnen garatzea aipa daiteke ere.

Ekologia herritik hasirik

Otsailean Hirigune elkargoak klima plan bat bozkatu zuen, urtebeteko lanketaren ondotik. Anbizioa duen plana,  karbono isurien murrizteko eta klima aldaketaren ondorioei erantzuteko. Bestalde Bizi! Mugimendu ekologistak engaiamenduak galdegin dizkie hautagaiei. Eta promesa huts ala ez, gai horiek kondutan hartu dituztela badirudi. Puntu bat azpimarratzekotan, garraioena aipa genezake. Ipar euskal herria, orohar, automobilaren erreinua da. Garraio publikoen garatzea eta hiriak bizikletentzako egokitzea dira bi puntu nagusi

 

IV. Euskal elkargoa

 

Lehen itzuliaren itzulian

 

 

Hazparne

 

 

 

Euskal Hirigune Elkargoa. 2017ko urtarrilean sortu zen. Frantziako gobernuak, ipar Euskal Herrian nagusi zen Estatutu Bereziko Lurral Kolektibitatearen eskaerari eman zion erantzun bezala. Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko mugak lehen aldiz finkatu zituen elkargo hori udalen arteko egitura da, lehenago ziren 10 elkargoak bakar batean urtu dituena. 10 elkargo horietako ordezkariak (2014an hautatuak) bihurtu ziren Hirigune elkargoko ordezkari.

Lehen aldikotz beraz, Euskal elkargoko hauteskundeak dira. BATERA plataformak, besteak beste, hasieratik galdegiten du sufragio unibertsal zuzenean hauta daitezen ordezkariak. Ez da hala izanen, aldi honetan segurik.

1000 biztanlez peko herrietan udal gobernuak izendatuko ditu bere ordezkariak. 1000 biztanlez goitikoetan, aldiz, zerrendaren boto paperean agertuko dira aitzinetik postu horietara bideratu dituzten kideak.

Elkargoak dituen eskumenetan: garapen ekonomikoa, laborantza, transizio ekologikoa, hizkuntz politika, turismoa, politika soziala etabar…

 

Hiru urteko ibilbide horretaz eginiko bilduman, ohartu dira herritarren eta erabaki guneen artean urruntasun bat badela. Elkargoaren aktibitatea eta zerbitzuak Baionan kontzentratu dira, eta aldi berean, urrunago diren eskualdeetan hautetsien inplikazio apaltze bat nabarmendu dute. Arazo horiei aurre egiteko, gobernantza itun berri bat bozkatu zuten osoko azken bilkuran.

Horretan adosten zuten «lurralde polo» deitzen direnei garrantzia gehiagoren emaitea, tokian tokiko erabakitzeko bertako proiektuak eta hurbilagotik deklinatzeko elkargoaren politikak.

Lurralde polo horiek 2017 aitzineko elkargoen perimetroetan bermatzen dira eta batzorde eragilean bakoitzeko bi kide aurkituko dira gutienez.

 

V. Nora begiratu igandean?

Euskal Kosta-Aturri

Baiona-Angelu-Biarritzen eremua, hots hiru hiri jendetsuenak. Elkargoko indarren oreka azkarki baldintzatuko duen eremua beraz.

Baionako auzapeza da Jean-René Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria. 2014an doi-doietarik irabazi zuen hiriburua, Henri Etxeto sozialistari 26 botoz nagusituz, Jean Claude Iriarten abertzale-ezker mutur aliantza batekin osatu hiruen arteko lehian.

Aldi honetan Etxegaraik zentroa eta eskuina batu ditu lehen itzulitik. Parean, ezkerra zatiturik dago. Etxetok zerrenda sozialista gidatzen du, Mathieu Bergék alderdi sozialista utzi eta ezkerreko dinamika parte-hartzaile baten aitzindaritza hartu du eta Iriart abertzale-berde-insumiso zerrenda bateko auzapezgaia da. Eskuin muturreko zerrenda bat ere bada. Bigarren itzulian ezkerreko indarrek batzeko duten gaitasuna da gakoa izanen. Biarritzen Veunac zentristak beste sei zerrenda izanen ditu parean, bigarren itzuliko aliantzek emanen dute argitasun gehiago. Angelun Olive eskuindarrak ezkerreko bi zerrenda ditu parean.

 

 

 

 

Uztaritzeko Herriko Etxea

 

 

 

 

Hego Lapurdi

Hendaian Ezenarro sozialistak 2014tik gaur arteko legealdia EHBaiko abertzaleekin egin du, baina igandean parean aurkituko ditu, Laetitia Navarron dutela buru. Pascal Destruhauten zerrenda Salaberri auzapez ohiaren taldea ere da; eta laugarrena, zerrenda komunista Laurent Tariolekin. Ikustekoa bi itzulien artean sozialistak eta abertzaleak berriz elkartzen ote diren.

Donibane Lohizunen eta Ziburun, orain arteko gehiengoak zatiturik aurkezten dira eta ezkerreko indarrak hautagai abertzaleen gibelean lerrokatu dira.

Errobi

Uztaritze 2014ko sorpresa izan zen. Abertzaleen inguruan eratu zen Uztaritze Baik herriko etxea hartu zuen. Legealdi denboran zatiketa bat izan da gehiengoan eta hautetsi batzuek haien lekua utzi dute. Bruno Carrerre auzapezak 2014ko aurkari berak izanen ditu, Dominique Lesbats auzapez ohia eta Jean-Claude Saint-Jean. Laugarren zerrenda bat sartzen da aldi honetan, Bruno Cendres zerrendaburu duela. Kanbon Vincent Bru diputatu Macronistaren talde ohia Christian Devèzek gidatzen du, parean Argitxu Hiriart-Urruti abertzalea. Itzuli bakarra izanen da

Errobi-Aturri

Bi hiri nagusietan, Mugerren eta Hiriburun zerrenda bakarrak dira. Roland Hirigoien eta Alain Hiriartek auzapez karguan errepikatuko dute.

Hazparneko Lurraldea

Zentro-eskuineko auzapeza da Beñat Intxauzpe Hazparnen. Parean, bi zerrenda izanen ditu. Alde batetik Isabelle Pargade auzapezorde izana, departamentuko kontseilaria, alderdi politikoekin loturarik ez duena orain arte agertu eta bestetik Kristian Etxetto abertzalea.

Bidaxuneko Lurraldea

Bidaxunen hiru zerrenda lehiatuko dira. Jean-François Lasserrek hartuko du Michel Dallemane auzapezaren taldearen gidaritza. Ez da deitura arrotza, eskualdeko politika segitzen duenarentzat, izan ere Jean-Jacques aita departamenduko presidentea da eta Florence arreba Baiona aldeko diputatua. Biak ere Modem (zentroa) alderdikoak. Beste hautagaiak Véronique Robert sozialista eta Laurent Lucmaret.

Iholdi-Oztibarre

Lurralde polorik txikiena. Armendaritzen 31 urte hauetan auzapez da Lucien Delgue LR (eskuina) alderdiko kidea. Parean zerrendabururik ez duen talde bat izanen du, hori posible da 1000 biztanle baino gutiagoko herria baita. Bi zerrenda Landibarren eta Larzabalen ere.

 

 

 

Maule

 

 

 

Amikuze

Lurralde horretako erdigunea da Donapaleu. Interes handia piztu du han gertatuko denak, Donapaleu kolorez aldatzen balitz, Amikuze eskualdearen kolorea ere alda lezakeelako.

Jean-Jacques Loustaudaudinek 25 urtez auzapez izan denaren taldearen aitzindaritza hartu du Barthelemy Agerrek. Agerre Lukuze herriko auzapeza da 1976tik (21 urte zituen orduan), hogei bat urtez departamenduko kontseilari eta gaur egun Akitania Berriko kontseilari. Laborari-enpresari-politikaria Amikuzeko figura nagusia da, eta ikusi beharko da ibilbide hori nola baloratzen duten Donapaleun.

Ez du lan erraza izanen, parean oposizioa batu baita Charles Mazondoren inguruan. LREM Macronen alderdiko hautagai ohi bat eta ezkerreko abertzale batzuk elkarlanean ari diren zerrenda ezohikoa da, baina zenbakiak begiratuz, duela sei urteko emaitzak batuz gehiengo osoa lortuko zuten. Itzuli bakarrean erabakiko da.

Garazi-Baigorri

Donibane Garazin, Alfontso Idiart auzapezaren oinordekotza aldarrikatzen du Laurent Intxauzpek. Zentro-eskuin eta eskuineko alderdien inguruan ibilia denak bere zerrenda talde zabala dela dio. Parean duela sei urte jadanik aurkeztu zen Xabi Larre abertzalea, ezkerreko sensibilitatea duen zerrenda batekin. Ikustekoa 2014ko emaitza hobetzen duen. Ehuneko 33 egin zuen. Baigorrin zerrenda bakarra, Jean Michel Koskaratek bigarren kargualdi bat eginen du.

Xiberoa

Maulen Mixel Etxebestek 2014ko arerio berak aurkituko ditu. Elkargoko lehendakariorde eta ekonomia arduradun denak oposizioaren kritikak jasan ditu bi proiekturengatik: Agerria hotelarena eta Espartinaren etxearena. EH Bai-k sutengatzen duen Beñat Elkegarai eta Louis Labadot komunistarekin lehiatuko da. Aitzineko aldian Etxebestek %47, Labadotek %42 eta Elkegaraik %10. Bi zerrenda Atharratzen ere.

Lehen itzuliaren itzulian  Lehen itzulia


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri bozak 2020
2021-08-04 | Euskal Irratiak
Bokaldarrek berriz bozkatu beharko dute, iazko herriko bozetan iruzur elektoralak izan zirela erabaki baitu auzitegiak

Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.


2021-07-19 | ARGIA
Marie-José Mialocq Arbonako alkate berrautatu dute

Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.


2020-07-07 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Barne kolonialismoa

Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]


Herri bozak 2020: bigarren itzulia
Xinaurri lanaren uzta

Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]


Joseba Erremundegi, Etxegaraien zerrendako abertzale ezkertiarra
“Masa euskalduna iratzartzea lortu behar dugu”

Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.


Analisia
Xinaurri lanaren uzta

Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]


Jean-Rene Etxegarai, Baionako auzapeza
“Buru-belarri segituko dut bake prozesuaren alde”

Beste sei urtez izanen da Baionako auzapez Jean-Rene Etxegarai. Botoen %53,81 bildurik, lehen atera da bozketen bigarren itzulian. Mezu bateratzailea eraman izanarekin lotu du garaipena. Ikustekoa orain Euskal Hirigune Elkargoko presidentearen aulkia atxikitzeko lehiari eutsiko... [+]


2020-06-28 | ARGIA
Hendaian Kotte Ezenarro sozialista nagusi berriz ere

Kotte Ezenarrok alkatetzean jarraituko du Hendaian 1.717 boto eskuratuta, 1.367 lortu dituen Pascal Destruhauten aurretik.


2020-06-28 | ARGIA
Azkainen Jean-Louis Fournierrek jarraituko du auzapez

Gorka Taberna abertzalearen zerrenda bigarren postuan geratu da.


2020-06-28 | ARGIA
Jean-Rene Etxegarai berriz ere garaile Baionan

Baionan auzapeza ez da aldatuko. Bigarren itzulian Jean-Rene Etxegaraik eutsi dio herriko etxeko aginteari, Henri Etxeto sozialistari gain hartuz. Bozen %53,81 lortu ditu Etxegaraik eta %46,19 Etxetok, duela sei urteko hauteskundeetan baino alde handiagoa lortuz, gainera.


2020-06-28 | ARGIA
Dominique Idiart garaile Senperen, abertzale batzuk izango dira bere gobernu taldean

Dominique Iriart garaile izan da Senperen bozen %51,3 eskuratuta (1.674 boz). Azken sei urteotako auzapez Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrak % 48,7ko babesa lortu du (1,589 boz). Hala, Idiartek Senpere Bai zerrendarekin egindako aliantza dela-eta, kide abertzale batzuk izango... [+]


2020-06-28 | ARGIA
Miarritzen eskuina garaile, Maider Aroztegi izango da auzapez

Maider Arostegi eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak Miarritzen %50,22ko babesa lortuz.  Lehen aldiz emakume bat izango da Miarritzeko auzapeza.


2020-06-28 | ARGIA
Urruñan Felipe Aramendi auzapez, abertzaleek inoiz irabazitako herririk populatuena

Aramendik bozen erdiak lortu ditu bigarren itzulian eta hala, 10.000 biztanle inguru dituen Urruña bilakatu da Ipar Euskal Herriko abertzaleek kudeatutako herririk populatuena.


2020-06-28 | ARGIA
Bidaxunen Jean-Francois Lasserre izango da auzapez

Laurent Lucmareteren zerrenda izan da bigarren, eta Veronique Robertena hirugarrena.


2020-06-28 | ARGIA
Eneko Aldana abertzalea izango da Ziburuko auzapez berria

Botoen %44,7 lorturik, Eneko Aldanak irabazi du bigarren itzuliko lehia Ziburun. Ziburu Bizi ezkerreko zerrenda irekia nagusitu da, Aldana abertzale eta ezkertiarra buru duela.


Eguneraketa berriak daude