Ipar Euskal Herriko hauteskundeen panorama, barrutika begiraturik

  • Ekainaren 30 honetan iraganen da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzulia. Botoen %12,5 lortuko duenak jasoko du uztailaren 7an iraganen den bigarren itzulirako txartela. Ekainaren 9ko Europarako hauteskundeetan RN eskuin muturra bihurtu zen lehen aldikoz Ipar Euskal Herri mailako lehen indarra. Erantzun gisa, baturik doaz ezkerreko alderdiak –EH Bai barne–. Hiru diputatu ditu Ipar Euskal Herriak eta hautagai andana aurkeztu da lehiara.

EH Bai koalizio abertzalea ezkerreko Fronte Popular Berriarekin aurkezten da, eskuin muturrari bidea mozteko asmoz. Argazkia: EH Bai

2024ko ekainaren 27an - 12:31
Azken eguneraketa: 14:45
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzulia iraganen da igande honetan, eta Ipar Euskal Herrirako bideratu hiru aulkiei begira da hautagai andana. Zuberoako eta Baxenabarreko herriak biltzen dituen laugarren hautesbarrutian sei hautagai baldin badira, Baiona ingurua barnebiltzen duen bosgarrenean hamar dira, eta Lapurdi kostaldeko seigarrenean, berriz, zortzi.

Frantziako Estatu mailan bezala, lau hautagaiek sortuko dute zeresana: eskuin muturreko Batasun Nazionalak, Macronen aldeko hautagaitzak, ezkerreko Fronte Popular Berriak eta eskuineko Errepublikarrak. 2022an izendaturiko hiru diputatuetatik bi aurkezten dira berriz ere: laugarrenean, Iñaki Echaniz ezkertiarra eta bosgarrenean, Macronen aldeko Florence Lasserre. Seigarrenean, Vincent Bru macronistak utzi du bere aulkia, kazetariei azaldu bezala, legebiltzarra desegiteko erabakiarekin kritiko delako baita osasunez ere, sasoirik hoberenean ez delako.

Abertzaleei dagokionez, EH Bai koalizioak ezkerreko Fronte Popular Berria-ren baitan aurkezteko hautua egin du, ordezkaritza ere lortuz –Peio Dufau da hautagaia seigarren hautesbarrutian eta Alain Iriart ordezkoa, bosgarrenean–. Alderdi frantsesekin lorturiko batasuna "historikotzat" jo eta ondokoa nabarmendu dute Fronte Popular Berria hautagaitzako ordezkariek: "Euskal Herrian posible izan da batasun hori lortzea eta gure berezitasuna kontuan hartuz, hemen ditugun indar harremanak hauteskundeak irabazteko mesedetan jartzea. Gaur, hemen, partaide guzien eskuzabaltasuna eta ardura nabarmendu nahi ditugu".

Aurreko hauteskundeetan ez bezala, EAJ alderdia ere aurkezten da hiru bozka guneetan. Euskal Herriko errealitatetik abiaturiko programa osatu nahi izan dute Jean-Marie Erramuzpe, Gracianne Mirande eta Jean Tellechea hautagaiek.

Nola ez, eskuin muturraren hautagaitzak sortzen du galdera gehien. Ikusteke dago ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan egindako emaitza altuak errepikatuko dituen –lehen indarra atera zen lehen aldikoz Ipar Euskal Herrian, 158 herrietatik 92tan garaile ateraz, gainera–. RN alderdiak Marine Le Pen eta Jordan Bardella ordezkari ospetsuen aurpegiak lehen lerroan jartzen baldin baditu ere, lekuko hautagaiak ez dira lurraldean ezagunak –pareko aurkari nagusiak bai– eta ageriko da zein heinetaraino eraginen duen esparru politikoan ezezaguna izate horrek.

Hautesbarrutika hautagaiak zerrendaturik:

Laugarren hautesbarrutian: Iñaki Echaniz (Fronte Popular Berria, ezkerra), Jean Lassalle (Résistons!, eskuina), Beñat Cachenaut (Errepublikarrak, eskuina), Sylviane Lopez (RN eskuin muturra), Gracianne Mirande Bec (EAJ) eta Carlos Ribeiro (Lutte ouvrière, ezker muturra).

2022an Echanizek irabazi zuen doi-doietarik bigarren itzulia, Macronen aldekoa baino 90 boto gehiago lortuz bakarrik. Urte horretan ez zen aurkeztu hogei urtez diputatu izandako Jean Lassalle. Aurten, ordea, lehian sarturik da eta aitzineko hauteskundeei fidatuz gero, pentsatu daiteke emaitza onak bilduko dituela beste behin ere –nahiz eskuineko hautagaia ere den Cachenautek sostengu eta fama zabala ukan barruti horretan nagusi diren laborarien artean–.

Bosgarren hautesbarrutian: Florence Lasserre (Renaissance, Macronen aldekoa), Colette Capdevielle (Ezkerreko Fronte Berria, ezkerra), Valérie Castrec (Errepublikarrak, eskuina), Jean-Marie Erramuzpe (EAJ), Serge Rosso (RN eskuin muturra), Philippe Bardanouve (Lutte ouvrière, ezker muturra), Alain Cayuela (Reconquête, eskuin muturra), Johanna Grateloup (ekologista), Jean Claude Labadie (independentea) eta Hélène Susbielle Régionalistes (Résistons!, eskuina).

2022an Lasserrek irabazi zuen, botoen %54,4 lortuz, ezkerreko aliantzaren aurka. 2012tik 2017ra arte diputatu sozialista izandako Capdeviellek hauteskundeak galdu zituen 2017an sentituriko Macronen aldeko haizean. Lasserrek hartu zion aulkia eta aurten berriz aurkezteko erabakia hartu du.

Seigarren hautesbarrutian: Christian Devèze (Ensemble, Macronen aldekoa), Peio Dufau (Ezkerreko Fronte Berria, ezkerra), Emmanuelle Brisson (Errepublikarrak), Jean Tellechea (EAJ), Victor Lastécouères (RN eskuin muturra, eskuinarekin baturik); Jacqueline Uhart (Lutte ouvrière, ezker muturra), Corinne Berthelot (independentea) eta Eva Pernet (zentro-eskuina).

2022an Macronen aldeko Vincent Bruk irabazi zuen, botoen %60,21 eskuratuz, ezkerreko aliantzaren aurka. Aldi honetan ez da aurkezten eta Kanboko auzapeza den Christian Devèzek hartu du bere lekua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024
Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Macronen hurbilekoek eta RNko buruek bilera sekretuak egin dituzte azken hilabeteetan

Libération egunkariak eramandako ikerketaren emaitza da: gutienez abendutik elkartu dira eskuin muturreko RNeko Jordan Bardella eta Marine Le Pen Emmanuel Macron presidentearen hurbilekoekin. Macronen kontseilari hurbila den Thierry Soleren etxean egin dituzte ezkutuko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


2024-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko”

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Bosgarren barrutian: Capdevielle Fronte Herritar Berriko hautagaia erraz gailendu da

Lehen itzuliko emaitzak berretsi eta hobetu ditu ezkerrak Bokale, Angelu eta Baionatik hasi eta Gixune eta Akamarre ingururaino hartzen duen bosgarren barrutian: bozen %62,64 lortuta, hogeita bost puntu baino gehiagoko aldea atera dio Batasun Nazionaleko eskuin muturrari... [+]


Ezkerrak hirukoiztu egin dio aldea ultraeskuinari Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 30ean, lehen itzulian, 11.000 boto eskas gehiago lortu zituen Fronte Herritar Berria koalizioak Batasun Nazionalaren aldean. Orain, 30.000 boz atera dizkio. Parisera joango diren hiru hautesbarrutietako ordezkariak Fronte Herritar Berrikoak izanen dira.


2024-07-07 | Leire Artola Arin
Laugarren hautesbarrutia: ezkerreko Iñaki Etxaniz garaile, bozen ia erdiak lortuta

Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko herri batzuk hartzen dituen hautesbarrutian %73,9ko parte-hartzea izan da, 1. itzulian baino ia puntu bat handiagoa. Fronte Herritar Berriko Etxaniz izango da Frantziako Asanbleako diputatua; lehen itzulian baino ia 10 puntu... [+]


Eguneraketa berriak daude