Ipar Euskal Herriko 29 udalerrik sinatu dute hizkuntza gutxituen tokiko ituna

  • Euskara bultzatzeko 49 neurri proposatu dituzte `Tokiko Xarta´ izeneko hitzarmenean. Europako Kontseiluak udan emango dio oniritzia, eta abenduaren 3an izenpetuko dute ofizialki. 

Argazkia: Euskal Irratiak

2021eko uztailaren 16an - 08:44
Azken eguneraketa: 10:50
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hizkuntza gutxituen Europako Itunaren baitan dagoen ‘Tokiko Xarta’ sinatu dute Ipar Euskal Herriko 29 udalerrik. Euskal Konfederazioak bultzatuta, hitzarmenean euskara sustatzeko 49 neurri zehaztu dituzte, eta horietatik gutxienez 35 betetzeko konpromisoa hartu dute sinatzaileek.

Europako Kontseiluak uda honetan emango die oniritzia udalerri bakoitzak hartutako konpromisoak biltzen dituzten txostenei. Irailean, herriko kontseiluetan bozkatuko dira eta abenduaren 3an —Euskararen Nazioarteko Egunean— egingo dute izenpetze ofiziala Europako Kontseiluko bi ordezkarirekin.

Euskal Konfederazioko kideak urtarrilean bildu ziren lehen aldiz herriko etxeekin, `Tokiko Xarta´ aurkezteko. Momentuz 29 udalerrik sinatu badute ere, beste hainbat prozesuan daude. Sebastien Castet Konfederazioko bozeramaileak adierazi du abenduaren 3rako ituna sinatuko duten herriak 40 ingurura helduko direla.

Castetek Naiz hedabidearen azaldu dio sinatzaileen artean oso profil ezberdinak daudela. Herri batzuk tresna ofizialekin ari dira euskara sustatzeko lanean; beste batzuek, bitarteko ofizialik gabe, ekimen puntualak egiten dituzte hizkuntzari bultzada emateko; askok, euskara erabiltzearen alde ezer gutxi egiten dute.

Halere, sinatzaile guztiek dute partekatzen duten zerbait. Donapaleuko Pettan Aycaguer hautetsiak nabarmendu du, “egoera desberdinak” badituzte ere, “euskararen garapenean urrats berriak emateko gogoak” biltzen dituela guztiak. Hautetsiak Berria komunikabideari azaldu dio orain arte “orrialde zuri batetik” abiatu direla, baina “bakoitza bere mailan, bakoitza bere erritmoan” neurriak hartzeko gai direla. Euskararen geroa instituzioetan ere jokatzen dela nabarmendu Aycaguerrek.

Hainbat kasu

Urruñan (Lapurdi), adibidez, herriko etxeko langileak euskalduntzeko prozesuarekin hasi dira. Ortaizen (Nafarroa Beherea), euskara taldea sortu dute herriko kontseiluan. Horrela, pausu txikiak emateari ekin diote: helbideak euskaratu, komunikazio plana euskaraz egin, eskoletako materiala itzuli eta euskarazko jarduerak proposatu.

Uztaritzen (Lapurdi), euskararen egoera hobea da, zerbitzu publikoetan arta elebiduna emateaz gain, beste hainbat ekimen antolatu baitituzte. Barnetegian hiru herritarri urtero eskaintzen diete euskara ikasteko beka, eta Uzta Hitza festibala antolatzen dute hizkuntzari bultzada emateko. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Eguneraketa berriak daude