Ipar Euskal Herrian koronabirusak kutsatutakoen kopurua ezin jakin, baina, hamabost dira Baionan ospitaleraturik

  • Frantziako Estatuaren antolaketa administratiboari segi, ezin dugu jakin koronabirusaz kutsaturiko zenbat ipar euskal herritar dagoen. Akitania Handiko zifrak dira hurbilenak –orotara 305.000 euskal herritarrez gain beste 5.682.000 biztanle ditu eremu geografiko horrek–. Martxoaren 25ean bezperan baino 122 kutsatu gehiago zeuden, kopurua 875era igoz.


2020ko martxoaren 27an - 09:58
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ipar Euskal Herriari dagokionez hamabost pertsona daude koronabirusagatik ospitaleraturik Baionako ospitalean, hauetarik sei direlarik erreanimazioan. Bertara bideratuak dira arta berezia behar izaten duten lapurtarrak eta behe nafartarrak, zuberotarrak haatik Pauen (Biarnoa) artatuak direlarik. Egoeraren berri eman diote ostiral goiz honetan Urdin Euskal Herri irratiari Eric Spitz prefetak eta Maritxu Blanzaco ARS Eskualdeko Osasun Agentziaren departamendu mailako zuzendariak. Hala ere, kontutan hartzekoa da Zuberoako kasuak ez direla zenbaki hauetan, Paueko ospitalera bideratuak izanki –hauetan martxoaren 19an zendutako 66 urteko atharraztarra–. Guztira hiru pertsona hil dira koronabirusagatik Ipar Euskal Herria eta Biarnoa biltzen dituen Pirinio Atlantikoak departamenduan.

Prefetak ostiral honetan zehaztu duenari segi, osasun zerbitzuko langilerik ez dago oraindik gaixoturik. Zaharren egoitzei dagokionez, Baionako Harambillet etxean daude bakarrik koronabirusaz kutsaturikoak. Bertako hiru egoiliar daude ospitaleraturik eta bi langile gaixorik.

Estatuaren ordezkariak zehaztu duenaz fidatuz gero, oraingoz nahikoa maskara dute ospitaleko langileek. 90.000 banatu zituzten eta beste 500.000 dituzte manaturik. Alta, maskara zein bestelako materialen beharra plazaraturik dute osasun sektoreko hainbat egiturek; herritarrei deia luzatu diete materiala ukanez gero haien zuzentzera. Arrazoia ondokoa izango da: gaurko egunean egoera oraindik kontrolatua baldin bada ere, gora eginen duelako kutsatutakoen –eta beraz artatu beharrekoen– kopuruak. Abisua pasatzen ari da Akitania Berriko ARS Eskualdeko Osasun Agentzia: koronabirusaren hedapena azeleratuko da Ipar Euskal Herrian ere bai.

Neke zaigu jakitea zer nolako kutsatze heina dagoen Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan, ditugun zifrak Akitania Berrikoak direlako –hamabi departamendu biltzen dituenak, 305.000 euskal herritarrez gain beste 5.682.000 biztanle–. Azken datuen arabera, Akitania Berrian martxoaren 25ean bezperan baino 122 kutsatu berri zeuden, kutsatutakoen kopurua 875era igoz. Noski, hori baino askoz handiagoa da egiazko zenbakia, test nahikorik ez delako egiten eta sintomak dituzten gehienei etxean geratzeko mezua pasatzen zaielako, haien kasuak zenbaketan sartu gabe.

Antolaketa, publikoa pribatua zein herritarra

Zabalduz joanen den epidemiari ahal bezainbat aurre egiteko asmoz neurriak hartzen ari da  Ipar Euskal Herriko osasungintza, publikoa, pribatua eta herritarra. Baionan dagoen Euskal Kostaldeko Ospitalea da koronabirusagatik gaizkiturik daudenen artatzeko zentro bakarra. Hainbat neurri ditu harturik, beste osasun etxeekin elkarlanean. Hala nola, infekzio-eritasunen adarrean konfinamenduan izanen direnentzat 20 ohe instalatu dituzte –behar orduan minimoki 42 ohetara emendatuz kopurua–. Koronabirusak kutsaturik ez diren pazienteak bertatik atera eta Donapaleuko ospitalera, Baionako Belharra eta Delay kliniketara, Miarritzeko Aguilera klinikara eta Donibane Lohizuneko poliklinikara mugitu dituzte.

Baionako eta Paueko ospitaleek behar guztiei erantzun ahal izateko gisan, arta gune bereziak finkatu dituzte Baionan, Angelun, Donibane Lohizunen, Maulen, Donibane Garazin, Baigorrin eta Donapaleun. Hots, Ipar Euskal Herri guztiaren eremua estalirik dute. Batzuk jada aktibitatean badira, besteak ondoko egunetan irekiko dituzte, beharraren arabera. Koronabirusaren sintomak dituztenen jarraipena eginen dute bertan, kasu larrienak ospitalera bideratuz. Aktibo diren ala erretiroa harturik duten erizain multzo bat dabil zerbitzu hau eskaintzen, laguntzaile moduan. Haiek ere eskas dituzte haien osagarria babesteko materialak eta ukanez gero eskaintzeko deia luzatu diete herritarrei.

Aterpeak kalean direnentzat

Aterperik ez dutenentzat konfinamendu lekuak ireki dituzte Baionako eta Miarritzeko herriko etxeek. Miarritzeko Notary gunean 20 ohe ezarri dituzte eta Baionako Lauga kiroldegian beste 40. Atherbea elkartea dabil gune horien antolaketa segurtatzen eta egitura honek ere dei egin dei herritarrei, zerbitzua aurrera eramateko laguntzaileak bilatzen dituztelako.

Bestalde, departamenduak "krisi sozial egoera" aktibatu du eta bakarturik bizi direnen eta prekaritate handian direnen errolda egiten ari da, ondotik harremanetan sartu eta lagundu ahal izateko. Ekimen herritarren bidez ere zaintza segurtatzen dabiltza hainbat herritar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude