Argitu da bigarren itzulirako osaketa: buruz burukoa izanen da bosgarren hautesbarrutian (Baiona inguruko eremuan) eta hiru hautagai lehiatuko dira laugarrenean (Zuberoa, Baxenabarre, Hazparne eta Biarnoko herri batzuk) eta seigarrenean (Lapurdiko zati bat). Lehiatik kanpo gelditu direnen boto konsignak eta tendentzia politikoak ikusirik, lehia gogorra aurreikusten da. Hala ere, Frantziako Estatuan ez bezala, RN eskuin muturrak ez du garaipenerako bidea hain erraza.
Frantziako Estatuan ez bezala, ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria izan da lehen itzuliko garailea Ipar Euskal Herrian. Bigarren itzulirako, haatik, garaipena eskuragarri bazaio ere, afera tinko izanen du –batez ere seigarren barrutian–. Eskuin muturreko RN alderdiaren arriskuaz ohartarazirik, "erantzukizunez bozkatzera" deitu dute ezkerreko hatagaiek, uztailaren 2an Baionan egindako agerralditik. Horra banan-banan hautesbarruti bakoitzaren panorama politikoa:
Zuberoa, Baxenabarre, Hazparne eta Biarnoko herri batzuk hartzen dituen laugarren hautesbarrutian hiru hautagaien artean eginen da lehia: ezkerreko FHBko Iñaki Echaniz (%38,01 lehen itzulian, 21.968 boto), eskuin muturreko (RN) Sylviane Lopez (%25,62, hau da, 14.806 boto) eta Jean Lassalle eskuindarra (%18,05, hau da, 10.434 boto) lehiatuko dira. Eskuin muturrarekiko 7.162 botoren aldearekin abantzu handia du Echanizek, eta gainera, parean bi lehiakide eskuindar izateak bere alde eragin beharko luke.
Jean Lassalle, hogei urtez diputatu izandakoa –2022an ez zen aurkeztu, osasun arazoengatik– gizon estimatua da Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko laborarien artean, eta boto gehiago bildu beharko lituzke igandean. Kasik 9.000 boto bildu dituen Errepublikarrak alderdiko Beñat Cachenautek "pertsonalki" Lassallen alde bozkatuko duela erran izanak zer nolako eragina ukanen du? Lehen itzulirako kanpainan zehar gogorki hitz egin du FHBren aurka eta pentsa liteke bere jarraitzaileek ere eskuinera eginen dutela: Lassallen eta Lopezen artean banatuko dira Cachenauten aldekoak, beti ere, Echanizen onerako. Eta nora bideratuko dira EAJk bildutako 1.128 botoak? Eskuin muturrari botorik ez emateko konsigna eman du alderdiak, baina ez du deitu RNari bidea mozteko lehen aukera den FHBren alde egitera. Hala ere, uztailaren 4 honetan prentsaurrekoa egin dute EAJren hiru hautagaiek, pertsonalki FHBren hautagaien alde eginen dutela argitzeko. Ezker muturreko Langileria Borroka alderdiak ez du boto konsignarik eman eta 476 boto ditu bere alde, norabait joatekotan ezkerrera joan beharko liratekenak.
Bosgarrenean ere badu irabazteko aukera FHB Fronte Herritar Berria-ko Colette Capdeviellek. Lehen itzuliko garailea da botoen %32,30 jasorik eta 3.336 bototara du RNko Serge Rosso (%27,54). %26,63 lorturik, bigarren itzulian gelditzeko aukera ukan du Macronen aldeko Florence Lasserrek, baina azkenean erretiratu da, ondokoa zehaztuz: "Betidanik ditugun baloreei segi, kontzientzia osoz eta arduratsuki bozkatzera deitzen ditut nire hautesleak". Hots, Macronen aldeko Ensemblen konsigna errespetatu du: hirugarren ateratakoek lekua utzi eta garaipena erraztea RNren parean dagoenari. Capdevielle jadanik izan da diputatu, ezaguna da eta gainera, Alderdi Sozialistakoa da, hots, eta ez du betetzen Macronek azken hiru asteetan hauspotu duen "ezker mutur arriskutsuaren" irudia. Hori horrela, guziak ez badira ere, lehen itzulian Lasserrek bildutako 18.667 botoetarik andana bildu beharko lituzke FHBk.
Baina beste hautagai batzuk baziren lehen itzulian, eta eskuindarrek bildurikoak kontabilizatuz –EAJ 1.414 botoak kendurik, jakinda RN ez bozkatzeko konsigna pasa dutela– 6.000 boto inguru dira hor. Eskuinak eskuin muturrera eginen du edo lehiakideek eta komunikabideek "ezker mutur" gisa aurkezturiko ezkerraren batasunera, RNri bidea mozteko gisan? Haien botoek eragin handia ukanen dutela ezin uka. Ezkerreko beste hautagaien batuketa eginik, beste 2.000ko bat dira hor erreserban, printzipioz FHB Fronte Herritar Berriarentzat.
Seigarren eremuan ere dugu ezkerreko FHB lehen itzuliko garaile, botoen %29,42 eskuraturik. Baina hiru eremuen artean, agian, honetan da zailtasun handienean. Batetik, Peio Dufau hautagai ezkertiar eta abertzaleak hurbil duelako bigarren ateratako Macronen aldeko Christian Deveze (%26,92): 1.844 botoren aldea da bien artean. Hala ere, hirugarren ateratako eskuin muturreko Victor Lastecoueres (%25,29) lehian jarraitu izanak, printzipioz ezkerraren onerako izan beharko luke, eskuineko botoak bien artean zatituko direlako.
RNk ez luke garaile atera beharko seigarren hautesbarrutian. Hori bai: baliteke FHBk lehen lekua galtzea eta Macronen aldekoak eskuratzea aulkia –jakinik gainera, 2022an ere Macronen aldekoak zuela irabazi–. Hor ditu Errepublikarrak eskuinaren 8.546 botoak erreserban, beste bi hautagaien aurka mintzaturik, Devezen aldeko mezua pasa duelako Emanuelle Brisson hautagaiak. Jean Tellechea EAJren hautagaiak ere 3.712 boto lortu zituen (%5,04), baina EAJk ez duenez argiki eskatu FHBren aldeko botoa, Dufauren –abertzale gisa– eta Devezen –zentro-eskuindar gisa– banatu beharko lirateke. Ikusteke dago Ipar Buru Batzarreko presidenteak eta Tellecheak "pertsonalki" Dufauren alde eginen dutela zehaztu izanak zer nolako eragina ukanen duen EAJren bozkatzaileen artean. Beste hautagai batzuk ere baziren lehen itzulian eta milako bat boto badira ezker aldean, eta 250 bat zentroan, hots, izatekotan Devezen alde.
331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.
Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]
Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.
Elkarrizketa-sorta hasiko du, beste behin, Macron presidenteak. "Ahalik eta gehiengorik zabalena eta egonkorrena osatzeko" egingo duela lan esan du Macronek, herrialdea ez dadin "blokatuta eta ahulduta" gera.
Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]
Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]
Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]
Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]
Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko– EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]
Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]
20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]
Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.
Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]