Ipar Eukal Herrian oraindik eta gehiago ari zaio frantsesa euskarari nagusitzen

  • Jaitsi egin da euskararen erabilera Lapurdi, Behe Nafarroan eta Zuberoan. Euskaldunak ere gutxiago dira, eta gorantz egin duen adin tarte bakarra 16 eta 34 urte artekoena da.

BAM eremua da euskarak presentzia gutxien lurraldea, eta Nafarroa Beherea eta Zuberoa euskaldun gehien dituena. (Iturria: VII. Inkesta Soziolinguistikoa, 2021)

2023ko martxoaren 31n - 10:19
Azken eguneraketa: 12:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Geroz eta gutxiago dira Ipar Euskal Herrian euskara erabiltzen dutenak; hala dio argitaratu berri den inkesta soziolinguistikoak. 2016an %8,1 ziren euskaraz erdaraz beste edo gehiago egiten zutenak, 2021ean, berriz, puntu bat gutxiago. Gehiengo zabalak beti erdaraz egiten du (%78,5ek), eta euskaraz erdaraz baino gutxiago egiten dutenena da talde txikiena, ehunetik batek baino ez baitu egiten. 

Hala ere, adin tarteari erreparatuta badago esperantza izpirik. Izan ere, euskaraz erdaraz beste edo gehiago egin dutenetan 2011tik igo den adin tarte bakarra 16-24 bitartekoa da. Gehien jaitsi dena, berriz, 65 urtetik gorakoena, 16,6tik 9,4ra igaro baita.

Euskaldunen proportzioa jaitsi egin da, baina ez gehiegi. %20,5 ziren 2016an, eta gaur egun %20,1 dira.

Gune euskaldunenetan, hots, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, lehen baino gutxiago dira euskaldunak. Azken urteetan beherakada ez da nabarmena izan, baina 2001etik 2021era 13,4 puntu jaitsi da. Gazteen artean, ordea, gero eta gehiago dira euskara dakitenak. Azken bost urteetan 2,6 puntu igo da hizkuntza-gaitasuna.

Joera

Lehen hizkuntza gisa euskara dutenak geroz eta gutxiago dira; ia bi puntu jaitsi da kopurua azken bost urteetan, 15,9tik 13ra. Lehen hizkuntza gisa euskararekin batera beste bat dutenak asko dira. Adibidez, duela hamar urte 16 eta 24 urteen artean %5,7ren lehen hizkuntza euskara eta erdara ziren, eta %7,7rena euskara baino ez. Azken datuen arabera, berriz, %11,1ak ditu bi hizkuntza lehen hizkuntza bezala, eta 3,7k baino ez euskara hutsa.

Euskara ezagutzeko moduan ere aldaketa nabarmenak ari dira izaten. 2001etik 2021era %82tik %60ra jaitsi dira euskaldun zaharrak. Jatorrizko elebidunak %11tik %22ra, eta euskaldun berriak %7tik %17ra.

Bi gurasoak euskaldunak dituztenen artean, euskara hutsa geroz eta gutxiagok jasotzen dute, eta gehiagok euskara eta erdara, biak. Tendentzia hori azpimarratzekoa da belaunaldi gazteenetan, Adin tarte guztiak kontuan hartuta, %63 dira guraso horiengandik euskara baino jaso ez dutenak, baina gehienak 50 urtetik gorakoak. 16 eta 34 urte bitartekoen artean, %49 baino ez dira, eta bi hizkuntzak jaso dituztenak %27, batez bestekoa baino 11 puntu gehiago. Bi gurasoak euskaldunak izanda erdara baino jaso ez dutenak bostetik bat dira.

Irakaskuntzan ere gutxiago izan dira euskara lehenetsi dutenak azken urteetan. 2011n %18,6 ziren, eta hortik hamar urtera %16,5. Euskara eta frantsesa erabiltzen duten ikastetxeetako ikasle kopurua, berriz, igo egin da, eta frantses hutsean ikasten dutenak gutxiago dira.

Lurraldea

Erabilerari dagokion egoera kezkagarriena duen lurraldea BAM eremua da, hau da, Baiona, Angelu eta Miarritze (Lapurdi) biltzen dituena. Zonalde horretan beti erdaraz egiten du hamarretik bederatzik. Nafarroa Beherean eta Zuberoan, beti erdaraz egiten du ia biztanleriaren erdiak, baina beste erdiak euskara erabiltzen du, maiztasun handiagoarekin edo txikiagoarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-06-26 | ARGIA
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasi ahal izango da, Frantziako Gobernuak hala onartuta

Aspaldiko aldarrikapena onartu du Frantziako Gobernuak: laborantza lizeo pribatuetan formakuntza elebidunak eskaini ahal izango dira, “esperimentazio pedagogiko” gisa, alegia frantsesez bakarrik ez, euskaraz ere irakatsi ahalko da. Donapaleun eta Hazparnen baliatuko... [+]


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


2024-05-31 | Euskal Irratiak
Maddi Zubeldia
“Ziburuko plaza euskararen arnasgune izatea erdietsi dugu azokarekin”

Berrogei argitaletxe eta diskoetxe, horietarik bederatzi berri, eta 120 salmahai bosgarren Ziburuko liburu eta disko azokan. Ekainaren lehenean ospatuko dute Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak


2024-05-20 | ARGIA
“Geldi euskara zapaltzea” margoketagatik, pertsona bat auziperatuko dute

Herribiltza taldeak joan den ostiralerako egindako deialdian, Baionako suprefeturaren hormetan egin zuten tindaketa bost lagunek. Horien artean zegoen Gorka Torre; komisarian eduki du Poliziak 24 orduz, eta irailean epaituko dutela jakinarazi diote astelehen goizean.


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


Anne-Marie Lagarde. Matriarkatuaz (eta biziaz)
“Zukak puruki ezabatzen du sexu identitatea eta, hikak, aldiz, eraikitzen”

Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-10 | Euskal Irratiak
Hur Gorostiaga
“Behotegik berak adierazi du euskara ez dela lehentasuna”

Aitzinkontua ez emendatzea bozkatu du Euskararen Erakunde Publikoak. Iazko bera izanen da, lau milioi t'erdi inguru. Horrek Euskalgintzako hainbat sektoreren kexua piztu du, eta EEPren izatea zalantzan jarri dute, gaur egun, tresna baliagarria ez delakoan. Hur Gorostiaga... [+]


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-01-31 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude