Nafarroan zortzi irekiko ditu eta Gipuzkoan bost, guztiak Irunen. Espainiako Estatuak mugako eremuetarako araudi propioa sortu du: oro har denda batetik bestera 150 metroko distantzia egon behar bada ere, bi administrazioen arteko mugan 25 metroko distantzia-neurria ezarriko da.
Espainiako Estatuak hamahiru tabako denda berri irekiko ditu Ipar eta Hego Euskal Herriko mugetako herrietan. Horretarako, zonalde horietarako estankoen arteko distantziaren inguruko araudi propioa atera du. Gainontzeko lekuetan denda batetik bestera 150 metroko distantzia egon behar duen bitartean, 25 metro baino ez dira izango mugako herrietan.
Bost denda Gipuzkoan irekiko dituzte, guztiak Irunen. Gainontzeko zortziak, Nafarroan: Dantxarinean bost, Beran bi eta Luzaiden bat. Nafarroako zonalde horretan bikoiztu egingo da denda kopurua, zortzitik hamaseira igarota.
Joera handia dute Iparraldeko mugan bizi direnek Hegoaldera joateko tabakoa erostera. Hamar euro inguru balio ditu pakete batek Iparraldean, Hegoaldean balio duenaren bikoitza.
Espainiako Estatuan 200 lizentzia berri emango ditu Madrilek. Lizentziak enkante bidez saldu zituen, eta diru gehien eskaintzen zuenari 25 urterako kontzesioa lortzeko aukera eman zion. Hala, Nafarroan bakarrik zortzi milioi eurotik gora bildu ditu Espainiako estatuak.
Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Ostegun honetan lau indar politiko horiek ezezkoa eman zioten enpresa energetiko handiei behin-behinean jarritako zerga luzatzeari. Ukrainako gerraren ondoren energiaren multinazionalek izandako irabazi handiei jarri zien zerga berezia Espainiako Gobernuak.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
154 pertsonari aplikatu diete amnistia, eta erdia baino gehiago dira mossoak, guardia zibilak edo Espainiako Poliziako agenteak.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]