Intxortan hildako 44 elorriarrak “ahanzturan ez galtzeko” dei egin du Buruaga alkateak

  • Intxortako erresistentziaren 81. urtemugan, 7 hileko borroka hartan hildako 231 gudari eta milizianoak gogoan izan dituzte Elgetan; tartean, 44 elorriar. Idoia Buruaga Elorrioko alkateak ere parte hartu du ekitaldian.


2018ko apirilaren 23an - 12:20
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Buruagaren esanetan, etorkizunera  begiratzeko ezinbestekoa da iragana ezagutzea. "Berrio gertatu ez dadin, gure seme-alabek ezagutu dezatela euren aitita-amamen historia". Borrokan hildakoez aparte, frontea jausi eta gero herrietan bortxatu zituzten emakumeak ere gogoan izan ditu Buruagak.

Elorrion Laumunarrieta elkarte memorialistikoa jaio berri da, eta horren lana goraipatu du alkateak.

Intxorta 1937 elkarteko kide Juan Ramon Garaik honi buruzko iritzi artikulua idatzi du Goienan:

"Orain 75 urte, elgetarrek eta Intxortaren magalera borrokatzera etorritako milaka miliziano eta gudariek, zazpi hilabetez, 1936ko irailetik 1937ko apirilera arte gerra guztien aurpegi bortitzena jasan zuten: ankerkeria. atxiloketak, fusilamenduak, sorgin ehiza, emakumeekiko errepresio basatia, bortxaketak, behartutako lanak... 

Bonba tona ugarirekin Elgeta suntsitu, eta bederatzi urte geroago konpondu zuten udaletxearen eraikina, etxean berriz, askoz ere geroago.

Baina gogorrena, 75 urte pasatu eta gero, oraindik inork barkamenik eskatu ez izana da.

Elgeta eta bere inguruak Euskal Erresistentziaren eredu izan ziren. Matxinatuek eta bere aliatuek, alemaniar, italiar eta mairuekin ezin izan zituzten hemengo lubakiak gainditu.

Mola eta Camilo Alonso Vegaren tropek beraien erasoaldietan behin eta berriro jasan behar izan zuten porrota.

Militar profesionalen aurrean, gudari eta milizianoen buruzagiak zibilak ziren: Felipe Bediaga, Pablo Ugarte, Segundo Olazagoitia, Patxo Gorritxo, Felix Casero, Pablo Beldarrain... gudari eta milizianoen armarik onena Askatasunaren Irrintzian sinestea izan zen.

Horrenbestez, apirilaren 22an Intxortako Atean omenaldia egin zitzaien gerran zehar hildakoen senideei eta hain era heroikoan Elgetako sektorean aritutakoei honako batailoi hauetan:

Euskal miliziak, Euskal Milizia Antifaxistak, Milicias Populares, Amuategi, ANV I Olabarri, Arana Goiri, Regimientos Vascos de Artilleria (artileria astun eta arina, 2. eta 3. erregimentuak), Azaña, Castilla, Compañia Roja Alza, Dragones, Ibaizabal, Brigada Internazionalistak, Itxasalde, Kirikiño, Larrañaga, Loiola, MAI IRRINTZI, Martiartu, Muñatones, Otxandiano, Pablo Iglesias, Rusia, Saseta (metrailadoreen konpainia), UHP, Zabalbide, UGT13 Martinez Aragón edo Barakaldo, CNTren 1. zulatzaile-minatzaileen batailoia, CNT-8 babeslekuen ingeniariak, Eusko Gudarostearen 2. zulatzaile minatzaile batailoia, Zulatzaile-minatzaileen Matxin konpainia, 15. zulatzaile-minatzaile batailoia, Intendentziaren Delegaritza, Osasungile eta gasaren kontrako gudaren delegaritza, guda garraioaren delegaritza, arma eta munizio delegaritza.

Ezinbestekoa da iraganaren berri izatea, oraina ulertu eta etorkizuna eraikitzeko".

Albiste hau Anbotok eta Goienak argitaratu dute eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elorrio
2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


Asier Guerra Herrero, Cecosako langilea
“Eroskin higadura fisiko handia jasaten dugun langileontzat gutxieneko baldintzak lortu ditugu”

Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta... [+]


Greba hasi dute Eroskiko Elorrioko biltegiko langileek, gehienak migranteak

Abenduaren 11tik 16ra egingo dute greba. ELA sindikatuak adierazi du lan hitzarmenaren “estatalizazioa” dela "lan baldintza latzen" erantzule.


2023-02-11 | Lide Iraola
Ane Alava, Ernaiko bozeramailea
“Gazte Topagunea komunitatean eta auzolanean eraikitako bizimoduaren erakusleiho da”

Iaz Gazte Martxa egin zuten Zugarramurditik Elizondora, eta aurten Topagunea egingo dute apirilaren 6tik 9ra Elorrion. Forma edozein delarik ere, eutsi egin nahi dio Ernai gazte antolakundeak komunitatea biltzeko duen “ekimen berezi eta mimatuenari”. Egitarau zabala... [+]


2022-07-07 | Garazi Zabaleta
Delikatetxe
Salda badago… oilo haragia alferrik galtzen ez uzteko proiektua

Oilo-salda jaki ohikoa izaten zen gurean duela ez asko, eta salda egiteko erabilitako barazki eta gainerako osagaiak ere ongi aprobetxatzen ziren gero beste zerbait prestatzeko. "Hemen dena aprobetxatzen da" filosofia zabalduago zegon garaietan oinarritu dira... [+]


2022-06-01 | Estitxu Eizagirre
Funcor izan zen esperientzia kooperatibo eta kulturala ezagutzeko jardunaldia Elorrion

Gaur, ekainak 1, 10 urte bete dira Funcor kooperatiba sortu zuen Andoni Esparza Gallastegi hil zela. Funcor izan zena ezagutzeko jardunaldia antolatu du Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkarteak, ekainaren 4an Elorrion. Izan ere, Funcor galdategia edota nekazal makinaria... [+]


2022-05-26 | Garazi Zabaleta
Belaze
Baserritik bizi, sistema tradizionalak eta berriak lotuz

Elorrioko Zenita auzoko Zenitaldekoa baserrian bizi dira Markel Garaizabal Buldain eta Berenice Lopez Reyes. Baserrian, eta baserritik. “Duela hamar bat urte hasi ginen familiako baserrian lanean, hasieran batez ere ortuan. Gerora, bi urtez bidaiatzen egon ginen, baina... [+]


2022-05-03 | Estitxu Eizagirre
“Kooperatibismo herrikoiaz” eta “berekoikeria kooperatibistaz”

HUN – HerriUni eta Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkarteak jardunaldia antolatu zuten martxoaren 5ean, Gernikako Astran. Bertan, Jabier Lertxundik hitzaldia eskaini zuen eta bere ustez “kontrajarriak” diren bi kooperatibagintza ereduak aztertu zituen:... [+]


2022-03-03 | ARGIA
Euskal kooperatibismoaren historiako eredu ezberdinak ezagutzeko jardunaldiak

HUN-HerriUni eta Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkarteak egun osoko jardunaldia egingo dute Gernikako Astran, martxoaren 5ean. Euskal Herrian ezagunena den Arrasateko kooperatibagintzari Arizmendiarretak ekin zion garai berean, Elorrion Andoni Esparzak garatu zuen... [+]


AHTren kontrako aldarria Durangaldean, bi gurpilen gainean

Dozenaka lagun elkartu dira larunbatean Abadiño eta Elorrio artean antolatutako AHTren kontrako bizikleta martxan.


2019-12-05 | ARGIA
AHTren obretako kamioiek Atxondon sorturiko hauts eta kalteak salatu dituzte

Atxondo eta Elorrio arteko abiadura handiko trenaren zatiko obrak hasi direla baieztatu du Atxondoko AHTrik Ez! plataformak. Beren arabera, hango bizilagunak jadanik hasi dira kalteak nozitzen, kamioien joan-etorriek sorturiko lokatza eta hautsa dela eta. Herritarrek... [+]


Elorrioko Udalak kaleratzearekin mehatxatu ditu soldata arrakalarekin amaitzeko greban diren langileak

"Soldata arrakalarekin amaitzeko Elkarrekin Podemosek legebiltzarrean aurkeztu zuen mozioa ikusita, Elorrioko udalera joan ginen legebiltzarrean diotena betetzea eskatzeko: soldata arrakala kuantifikatzeko sektore alderagarririk ez den tokietan aurrekontuak %20 igo behar... [+]


Eguneraketa berriak daude