mastodon.jalgi.eus eta mastodon.eus komunitateek jaso dute 2023ko Interneteko saria. Mastodon deszentralizatutako sare soziala da, publizitaterik gabekoa, eta software librea defendatzen duten militante hauek saritu ditugu, urte osoan euskaraz eta aske jarduteko aukera ematen dutelako haien komunitateetan, besteak beste.
mastodon.jalgi.eus Izarkomek sortu zuen eta mastodon.eus elkarlanean sortu zuten eragile hauek: PuntuEUS, Azkue Fundazioa, Iametza, Talaios, Dinahosting eta Laborategia.eus. Horien izenean jaso dute saria Lorea Arakistain, Beñat Irasuegi, David Martinez, Yaiza Arrizabalaga, Asier Iturralde eta Eli Pombok.
Honengatik saritu ditu euskal Mastodon komunitateak ARGIAk:
"Sare sozialek sekulako iraultza ekarri dute komunikazioaren mundura. Herritarrak komunikatzaile bihurtu dituzte, eta horri esker, berehala jakin dezakegu protagonisten eta zuzeneko lekukoen eskutik zer gertatu den munduko edozein txokotan.
Txio hemen eta txio han gabiltza, baina txoria munduko bigarren pertsona aberatsenak erosi du, eta aurten ikusi dugu kristalezko kaiola gero eta estuagoa dela, agerian geratu baitira "garden" kolorez barnizatutako barroteak.
"Eta nik txoria nuen maite" pentsatzen dugunok, bihotzez eskertu dugu txoria eskuin muturraren bazka bihurtu den urtean sare sozialen zoologikoan beste animalia bat ezagutu izana: izan ere, software librearen militante euskaltzale batzuek jada 2018tik beste era bateko habitata martxan zeukaten.
Sare sozial hau deszentralizatua da, publizitaterik gabekoa, eta badira bi komunitate euskarazkoak, urte osoan euskara hutsean bizitzeko aukera ematen digutenak. Eta harrigarria bezain txalotzekoa da sare sozial honetako euskarazko bi komunitate horien artean ez dagoela borrokarik, giro ona dago eta elkarren artean federatuta daude".
Entzun sarituen hitzak:
David Martinez eta Lorea Arakistain pozik, euskal Mastodon komunitateak jaso duen interneteko Argia Sariagatik. Sare sozial libreak eta euskaldunak dira https://t.co/dVPifwFQzO eta https://t.co/bgpdyDERSd komunitateak. #argiasariak pic.twitter.com/k6eVqrd4rB
— ARGIA (@argia) January 27, 2023
Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]
Bi urteko hutsunearen ondoren itzuli gara Usurbilgo Atxega Jauregira. Hotz dago kanpoan, euria ere ez da urruti, eta bazkal aurreko aperitiboa barruan egitea erabaki dute aurten.
Dena eskubide dugunaren uste orokortu samar bat nabari dut inguruan azken aldian. Kontsumoari lotua ote? Klasetik ere izango du. Dirua, azken batean. Zerrendatzen ditugu lagunartean gure eskubide amaiezinak, betebeharrekin gutxiago gogoratuta eta oinarrizko eskubideak zapaltzen... [+]
Jarraian Usurbilgo Atxega Jauregian sari banaketan ateratako hainbat argazki.
Egun pozgarria da gaurkoa, berriz ere aurrez aurre ospatuko ditugu Argia Sariak: betiko aurpegiak eta aurpegi berriak gaude mahai hauen bueltan. 2020an elkartu ginen azkenekoz, gero COVIDak eta debekuek hankaz gora jarri zuten dena… eta errenkadan etorri dira giro... [+]
Sei sari izan dira: ikus-entzunezko saria Karpeta Urdinak dokumentalari eman zaio, prentsa saria Zugazart iritzi tirei, entzunezko saria (Min)bizi podkastari, Internet saria euskal Mastodon komunitateei, kanpaina saria Azterketak Euskaraz kolektiboari, eta merezimenduzko saria... [+]
Iñurri elkarteak minbiziari buruz egiten duen (Min)bizi podkastak jaso du 2023ko entzunezko saria. Feminismotik eta elkartasunetik, deserosoak diren tabuei naturaltasunez heltzen dietelako eman diegu saria, besteak beste.
Unai Iturriaga Zugaza-Artazak Gara egunkarian Zugazart sinadurapean argitaratzen dituen iritzi tirek jaso dute 2023ko prentsa saria. Aktualitateko gaiei eta auziei umorez eta zorrotz heltzen dielako eman diogu saria, besteak beste.
Brebeta eta baxoa euskaraz egiteko eskubidea borrokatzen duten Ipar Euskal Herriko ikasle eta irakasleek jaso dute 2023ko kanpainaren saria. Haien borroka herrigintzak eta euskalgintzak beharko duen belaunaldi berriarentzako sekulako eskola delako, eta gazte eta helduek... [+]
Bere senar Pablo Gonzalez kazetariaren kartzelaratze injustua salatzeko eta kazetaritza askea defendatzeko egiten ari den lanagatik, eta auzia lau haizetara zabaltzeagatik, Oihana Goirienak jaso du 2023ko merezimenduzko saria. Borrokaren arpegi bilakatu delako, eta ARGIAko... [+]
Karpeta Urdinak torturari buruzko dokumentalak jaso du 2023ko ikus-entzunezko saria. Kriminologiaren Euskal Institutuak frogatuta utzi duen torturatuen errealitate gordina argitara eta pantailetara kalitate handiz ekartzeagatik eman diogu saria, besteak beste. Lana zuzendu duen... [+]
Sei sari izan dira: ikus-entzunezko saria Karpeta Urdinak dokumentalari eman zaio, prentsa saria Zugazart iritzi tirei, entzunezko saria (Min)bizi podkastari, Internet saria euskal Mastodon komunitateei, kanpaina saria Azterketak Euskaraz kolektiboari, eta merezimenduzko saria... [+]
Aurrez aurreko ekitaldian banatuko ditugu berriro ere euskarazko komunikazioaren sariak, Usurbilgo Atxega Jauregian. Urtarrilaren 27an euskal kultura eta jendarteko ehundik gora lagun bilduko dira, eta 16:00etatik aurrera ARGIAko webgunean eskainiko dugu zuzenean sari banaketa.
2023ko urtarrilaren amaieran banatuko ditugu, beste urte batez, euskarazko komunikazioaren Argia Sariak. Sarien prestaketa martxan da dagoeneko, eta zabalik dago hautagaiak bidaltzeko epea.