Zelata masiborako erabiltzen ziren zortzi eraikin identifikatu ditu The Intercept hedabideak. "Bijilantziari buruz azken urteetako konturik garrantzitsuena oraintxe argitaratu da, bertan argitu dute AT&T enpresa bilakatu dela interneten etsairik handiena, bere bezeroen eta zure pribatutasunaren aurka sekretuan kolaboratuz", Edward Snowdenen hitzetan.
New York, San Francisco, Chicago, Dallas, Los Angeles, Washington, Seattle eta Atlanta. Hiri hauetan dauden eraikin erraldoi, eta askotan leihorik gabekoak, zertarako erabiltzen ari diren argitaratu dute NSAren espia kabi ezkutuak AEBetako zortzi hiritan erreportajean. "Gotorlekuak diruditen AT&T enpresaren eraikin hauek NSAren monitoreo programa sekretuko gune erabakiorrak dira. Bertatik milaka milioi komunikazio eta dokumentu ikertzen dituzte, iturriek jakinarazi dutenez". Leku hauetan komunikazioak filtratu dituzte 1985etik.
Erreportajean kontatzen dutenez, 2003an NSAk internet zelatatzeko ekimen berri bat abiatu zuten FAIRVIEW izenean. Bertan, hilabete gutxian herritarren 400 mila milioi online komunikazio xurgatu zituzten. AT&T enpresak milioika email bidali dizkio NSAri astean hauek artxibatuta gordetzeko.
"Publikoki seinalatutako eraikin hauen artean, leherketa nuklear bati eutsiko lioken leihorik gabeko bat nabarmentzen da, New Yorken dagoena. Washingtonen dagoenak gotorlekua dirudi, Kapitoliotik milia erdira dagoen hormigoizko egitura; Chicagokoa West Loop Gate eremuan dago eta lurrikarei eusteko diseinatutako etxeorratza da". Atlanta, Dallas, Los Angeles, Seattle eta San Francisco. Banan bana deskribatzen dituzte eraikinak erreportajean.
Rian Gallagher eta Henrik Moltke kazetariek sinatutako informazioan bergogoratu dute mundu osoko internet informazio gehiena AEBetatik pasatzen dela sektore honetako enpresa gehienak herrialde horretan kokatuta daudelako, beste hainbat arrazoiren artean.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak... Badirudi azken aldian Internetetik toxikotasuna baino ez dugula... [+]
“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]
Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina... [+]
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]