Interneteko Argia Saria: Gordegia.eus

  • Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.

Juanpe Urrosolo, Arkaitz Artola eta Fernando Olalde. Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

2024ko urtarrilaren 26an - 15:12
Azken eguneraketa: 20:55

ARGIAk arrazoi hauengatik saritu du argazki artxibategia:

"Memoria historikoa egitean ohikoa da gertakizunen eta jendartearen alde bakarra gailentzea. Horixe gertatzen da Donostian ere: Belle Epoque, aristokratak hiriaz gozatzen... baina gaurko saridunek aberatsen historia kontatu ordez donostiar langileen historia bildu dute, eta herritarrak memoria historikoaren protagonista bihurtu.

Langile auzo bateko eragile aktibo dira proiektu honetako bultzatzaileak. Auzoko argazki zaharrak eta material grafikoa bildu, landu, antolatu eta denon eskura jarri behar zituztela erabaki zuten 2019an. Eta ordutik lan horretan ari dira eta ehunka eta ehunka argazki jaso dituzte sarean: auzoko paisaia, jaiak, mobilizazioak, gertaera nagusiak, istiluak, errepresioa, ikastolaren historia... sekula zaharkituko ez den lan ederra. Eta dena, lizentzia libreekin publikatzen dute gainera".
 

 

2024ko interneteko Argia Saria Gordegia.eus Egiako Artxibategi Grafikoak jaso du eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olalde etorri dira Atxega Jauregira saria jasotzera. Honakoak proiektuko kide den Arkaitz Artolak esan dizkigunak: "Auzoaren historia ezagutzea lagungarria da aurrera egiteko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2024
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


2024-01-26 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Horrela izan dira 2024ko Argia Sariak

Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.


Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.

ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Sahara. Herri bat erresistentzian

Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.


2024-01-26 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Guggenheim Urdaibai Stop

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Hauek dira euskarazko komunikazioaren 2024ko Argia Sariak

Bost sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria Bizkarsoro filmari eman zaio, prentsa saria Sahara. Herri bat erresistentzian liburuari, entzunezko saria Ez gatoz Paristik podcastari, internet saria gordegia.eus artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: Bizkarsoro

Bizkarsoro filmak jaso du ikus-entzunezkoen Argia Saria. Euskararen iragan hurbilari errepasoa egiteaz gain, jasandako zapalkuntzari eta altxatzeko grina izan zutenei aitortza egiteko modu bat da pelikula. Saria jaso dute Josu Martinez zuzendariak, Katti Pochelu ekoizleak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude