Hizkuntzen teknologiak indartsu iritsi zaizkigu. Ez dago esaterik bat-batean heldu direnik, aspaldikoak baitira hizkuntza eta teknologia uztartzen dituzten jakintza-arloak. Aspaldikoak izanagatik, ordea, apenas lortu duten oraintsu arte sektore produktiboen edo, oro har, gizartearen arreta berenganatzerik. Duela hamar bat urtetik hona, ordea, aldaketa izugarria gertatu da. Eztanda moduko bat. Orain, esate baterako, nork ez du itzultzaile neuronala erabiltzen.
Hiru faktoreren konfluentziak eragin du indarraldi hau. Batetik, adimen artifizialeko ereduen eta tekniken bilakaerak, zehazki sistema neuronalen eta ikasketa sakonaren errendimenduak; bestetik, datu masiboak, alegia, testu- eta ahots-bildumak eskura izateak, eta, hirugarrenik, konputazio-ahalmena izugarri handitzeak.
Makinek, gaur, primeran itzultzen dute, testuak sortzen dituzte, galderei erantzuten diete, ahotsez esandakoak ezagutu eta erantzun egiten dute. Gaur egun, makinekin hizketan egin daiteke; nonahi eta noiznahi ari gara horrela, maiz konturatu ere egin gabe. Ez bakarrik konputagailu, tablet edo mugikorrekin, ez bada autoarekin, hozkailuarekin, telebistarekin, laguntzaile birtualekin, edo auskalo zer trasterekin. Makinak hiztun dira. Mintzaide ditugu. Solasean aritzen gara hezur-haragizko ez diren zer batzuekin.
"Ez ikusiarena egitea ez da aukera erreal bat. Euskal Herriak, euskarak, bere tokia egin behar du"
Hori horrela da, bai, baina munduko hizkuntza hegemonikoetan da horrela. Munduko hizkuntza gehienek ez dute baliabiderik teknologiaren esparrura egokitzeko. Horregatik esaten da hizkuntza askoren etorkizuna heriotza digitala dela.
Horren guztiaren ondorio sozial eta soziolinguistikoak nabari dira dagoeneko, eta pentsa daiteke gero eta nabarmenagoak izango direla. Bizi al gaitezke euskaraz mintzaide elektroniko horiek euskaraz ikasten ez badute? Horra galdera. Horregatik da oso garrantzitsua etorkizuneko agertokiak aurreikustea, eta aurrez neurriak hartzea.
Alderdi sozialarekin batera, inpaktu ekonomikoa ere sekulakoa da. Ez da kasualitatea munduko enpresa aberatsenen artean, punta-puntako tokietan, hizkuntzaren teknologia lantzen dutenak egotea, adibidez, Apple, Microsoft, Amazon, Alphabet (Google) edo Meta (Facebook). Cédric Durand ekonomistak, bere Tecnofeudalismo, crítica de la economía digital liburuan, gako interesgarriak eskaintzen ditu munduaren digitalizazioak ekarri duena ulertzeko, eta korporazio erraldoien egiteko moduez jabetzeko.
Testuinguru honetan, ez ikusiarena egitea ez da aukera erreal bat. Euskal Herriak, euskarak, bere tokia egin behar du. ‘European Language Equality’ proiektuan argitaratutako txosten batean Europako hizkuntzen baliabide teknologikoak aztertu dira. Horien arabera egindako sailkapenean euskara 25. tokian agertzen da. Aurretik ditu estatu-hizkuntza gehienak, eta parean edo atzetik hizkuntza ez-ofizialak edo gutxituak. Gure egoera soziolinguistikoa zein den kontuan hartuta, esan daiteke euskara ez dagoela posizio txarrean.
Aurrera begira, txikia izateak dituen berezko zailtasunak gorabehera, badugu Euskal Herrian komunitate teknologiko aski sendoa, bada ezagutza eta gaitasuna. Egin behar dugun bideak ezinbestean oinarritu behar du baliabide irekietan eta publikoetan. Geure tresna propioak garatu behar ditugu, ikerkuntzan inbertitu, agenteen lana koordinatu, ikuspegi kritikoa zorroztu, eta euskara bezalako hizkuntzen beharretan arreta jarri.
Teknologiak ez gaitu salbatuko. Teknologiarik gabe ez gara salbatuko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]