Instagramek zentsuratu egin dio Joxe Arregiren efemeridea ‘Muy bastas’ kontuari

  • ARGIAk otsailaren 13an kaleratu du Joxe Arregi Izagirre ETAko kidearen heriotzaren efemeridea, eta hori partekatzeagatik Muy bastas kontuari ezabatu egin diote argitalpena.


2022ko otsailaren 14an - 14:56
Azken eguneraketa: 16:01

Instagramek jakinarazi dio “arauak hautsi” egiten dituela Joxe Arregi Izagirreren gaineko argitalpenak, “indarkeriari eta elkarte arriskutsuei” lotutakoak. Muy bastas kontuak salatu du zentsuratu egin dietela ARGIAko argitalpena partekatzeagatik, eta instagramek gogorarazi diela etorkizunean kontua kentzeko aukera dutela, “arauak hausteagatik”. Ez da lehen aldia kontua zentsuratzen dutela.

Aldiz, ARGIAko instagrameko argitalpena ez dute ezabatu. Efemerideen kanalean irakurri daiteke Joxe Arregi ETAko kidearen heriotzari buruzko informazioa; torturatu ostean hil zen otsailaren 13an, duela 41 urte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
2024-08-02 | Axier Lopez
Lizarrako alkateak (UPN) Raimundo el Canastero taldea salatu du txosnen debekuaren aurkako abesti baten harira

Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]


2024-07-30 | Gedar
Sare sozialetan, 9.500 profil eta eduki zentsuratzeko eskaera egin zuten agintari sionistek hilabetean

Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.


Al Jazeera debekatu du Israelek, Gazan dagoen nazioarteko hedabiderik handiena

Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]


1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos
“‘No me llame Ternera’ filma ikusi egin behar da kritikatu aurretik, eta ez alderantziz”

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]


2023-07-07 | Sustatu
Espainiako kulturaren profesionalek zentsuraren itzulera salatu dute

Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu ostegunean (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, asteazkeneko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu... [+]


Iruñeko Udalaren zentsura salatu du Herriko Tabernak eta egitarau osoa bertan behera utzi du

Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak


2023-02-15 | Axier Lopez
Horma biziak zentsura eta ahanzturaren gainetik

“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]


2023-02-09 | Gedar
Garai sobietarreko milioika liburu kendu ditu liburutegietatik Ukrainako Gobernuak

Errusiarrez dauden edo "garai sobietarrekoak" diren 19 milioi liburu erretiratu dituzte liburutegietatik azken hilabeteetan, eta ez dute argitu zer egin duten horiekin.


Lady Chatterleyren eskandalu etekintsua

Florentzia, 1928. David Herbert Lawrence (1885-1930) idazle ingelesak Lady Chatterley’s Lover (Lady Chatterleyren maitalea) nobelaren hainbat bertsio idatzi zituen. Nobelak goi mailako emakume baten eta klase baxuagoko gizon baten arteko harreman sexuala kontatzen zuen... [+]


2022-10-25 | Leire Artola Arin
Andoni Aldekoa EITBko zuzendariak agindu zuen Maddalen Arzallusen bertsoak zentsuratzeko

Astelehenean egin dute administrazio kontseilua, eta Aldekoak defendatu du bertsoak sareetatik ezabatu izana, argudiatuta EITBk “elkarbizitzarekin duen konpromisoa irudikatzen ez duen eduki bat, defendatzen dituen balioetatik aldentzen dena” zela.


2022-10-25 | Uriola.eus
EITBn aplikatzen den “zentsura” salatu du taldeko enpresa batzordeak

EITBren eraikinaren aurrean Maddalen Arzallusi babesa adierazi eta hedabide "publiko eta anitza" eskatu du enpresa batzordeak. Faktoria programatik ezabatutako bertsolariaren estrofak izan dituzte hizpide eta hedabideak "irizpide politikoen eta ideologikoen... [+]


Eguneraketa berriak daude