EOS

Inpresio kontrajarriak

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu-kontzertuen lehenengo emanaldia primerakoa izan bazen, ezin gauza bera esan bigarren saioari buruz. Agian egitura klasikoetan errotutako musika –itxuraz erraza, baina sakonean oso zaila interpretatzeko- programatu zelako, agian Gasteizko Principal Antzokiko deabruzko akustika dela eta, joan den osteguneko saioa ez zen biribila izan.


2011ko azaroaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12

Mendelssohnen “1. Sinfonia op. 11 do minorrean” obrarekin hasi zen emanaldia. Kutsu erabat klasikoa duen lan hau ez da konpositore alemaniarraren sinfonia distiratsuena, baina, tira, badu bere xarma. Motibo erromantikoak kateatu egiten dira estruktura ezin klasikoago batean. Ez da oso lan konplikatua orkestra sendo batentzat, baina, kasu honetan, agerian geratu zen obra hau ez zeukatela erabat landuta. Bizitasun eza nabaria izan zen uneoro, eta, “Menueto eta Trio” izeneko hirugarren mugimendua batez ere, piltzarturik atera zen, doitasunik gabe.

Hobetoxeago aritu ziren hurrengo obra interpretatzerakoan. Txaikovskiren “Gai rokoko baten gaineko bariazioak op. 33” txelo eta orkestrarako, fin eta zuzen atera zen. Gabriel Mesado biolontxelo jole bakarlariak ez zuen fantasia gehiegirik ipini, eta une txiki batzuetan garbitasun eza protagonista izan zen, baina, orokorrean, txukuntasunez interpretatu zuen lan polit eta arin hau. Propina bat bota zuen Mesadok: Bachen biolontxeloarentzako 6. Suite-aren “Courante” izeneko mugimendua.

Kontzertuaren bigarren zatia bestelakoa izan zen. Mendelssohnen “4. Sinfonia op. 90 la maiorrean”, Italiarra, adorez jo zuten Euskadiko Orkestrakoek. Ondo ezagutzen dute obra hau eta, Andrés Orozco-Estradaren batutapean, taxuzko bertsioa eman zuten. Hurrengoan, hobeto.

 

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrés Orozco-Estrada. Bakarlaria: Gabriel Mesado (txeloa). Egitaraua: Mendelssohn eta Txaikovskiren obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Urriaren 27a.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EOS
Amalgamaren edertasuna

Euskadiko Orkestraren azken abonu-kontzertuan, Handiena izenekoan  –programa osatzen zuten bi obrei erreferentzia eginez– estiloen kontrajarritasuna eta soinu-bizipenen aurkakotasuna izan zen, zalantzarik gabe, topaketaren gauzarik erakargarriena.

Hasteko,... [+]


2013-01-29 | ARGIA
Euskadiko eta Bilboko orkestrak fusionatzea proposatu du Jose Luis Bilbaok

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadiko (EOS) eta Bilboko (BOS) orkestra sinfonikoak fusionatzeko proposamena luzatu dio Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari. Bat egiteak "onurak" ekarriko lituzkeela dio Bilbaok, eta "traumarik gabeko... [+]


2012-10-23
Ikusgarria

Kontzertu ederra eskaini zuten Euskadiko Orkestrakoek abonu-denboraldiaren bigarren saioan. Esan genezake irudia, inpresionismoa eta deabruzko erritmoa –nahasketa ikusgarria– izan zirela protagonistak.


2012-10-03
Kutixia

Ze egitarau polita Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi berria hasteko! Agian koherentzia gutxikoa, bai, baina ederra, dudarik gabe. Halere, eskaintzen diren obren edertasuna ez da nahikoa taxuzko kontzertu bat emateko. “Taxua” behar da, sasoia. Eta hori... [+]


2012-08-22
Hamar puntu

Bai horixe, hamar puntu merezi izan zituen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Musika Hamabostaldian eskainitako kontzertuarengatik. Egitaraua erakargarria izan zen, oso, baina horrez gain, soinuaren oreka eta interpretazioaren dotoretasuna eta sakontasuna izan ziren ezaugarri... [+]


2012-06-09
Kulturaren agertoki berria

Hondarribian (Gipuzkoa) iaz amaitu zuten Itsas Etxea Auditoriumaren eraikuntza. Lehen kale animazioetan ageri zen kulturak bere gunea du, eraikin berria. Herriko taldeen elkargunea izan eta erabilera anitz ematea du helburu Udalak, eta 408 lagunentzako edukiera duen... [+]


2012-05-17
Txalapartak EOS, Oreka TX eta Ivan Fedele konpositore italiarra batu ditu

Ivan Fedele konponsitore italiar ezagunak Youtube bidez izan ei zuen Oreka TX taldearen berri eta elkar-ezagutza horretatik abiatu zen gaur Donostiako Kursaaleko auditoriumean estreinatuko den Txalaparta obra.


2012-04-25
Sentsuala eta kementsua

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Diego Matheuz. Bakarlaria: Maxim Rysanov (biola). Egitaraua: Lavista, Saint-Saëns eta Rimsky-Korsakoven lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: apirilaren 17a.


2012-04-17
Escudero musikaria gogoratzeko ekitaldi ugari antolatu ditu Gipuzkoako Aldundiak

Francisco Escudero konpositorearen musika "ezagutu eta gogoratzeko" Gipuzkoako Aldundiak omenaldia antolatu du, bere jaiotzaren mendeurrenean. Apiriletik abendura bitartean, kontzertuak, erakusketak, jardunaldiak, dantza emanaldiak eta hainbat argitalpenen antolatu... [+]


2012-03-13
Gozagarria

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Lawrence Renes. Narratzailea: Kirmen Uribe. Egitaraua: Copland, Aita Donostia, Bernstein, Barber eta Dvorák-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Martxoaren 9a.


2011-12-19
Ondo Egina [Kritika]

Fitxa: Händel-en Mesia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendariak: Philip Pickett (Andra Mari Abesbatza), Jose Manuel Tife (Bleibet Abesbatza), Jorge Sebal (Claustrum Armonicum Abesbatza), Xabier Sarasua (Udaberria Gazte Abesbatza), Nagore Alangua (Samaniego Abesbatza)... [+]


2011-11-10
Pianoaren printzesa

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Wolfram Christ. Bakarlaria (pianoa): Judith Jauregi. Egitaraua: Mozarten obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Azaroaren 7a.


2011-10-14
Hasiera boteretsua

Hasi da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurtengo abonu-zikloa. Gasteizko emanaldian egon ginen eta, kontuan hartuta Principal Antzokiko akustika ez dela onenetakoa, esan behar da taldeak bere onena eman zuela eta soinu bero eta haragitsua lortu zuela, dudarik gabe. Beraz,... [+]


2011-09-12
Hamasei kontzertu jasoko ditu EOSen Matinéeak zikloak

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) antolatutako Matinée zikloaren 20. edizioak hamasei emanaldi jasoko ditu, hilaren 24tik datorren urteko ekainera bitartean. Iñigo Alberdi EOSeko zuzendari nagusiak egitarauak askotariko kontzertuak bilduko dituela nabarmendu... [+]


Eguneraketa berriak daude