Historia bera politikaren joko zelaia da eta eskuinak ere iraganari begiratzen dio. Joera politiko ultren gorakadarekin batera, azken urteetan korronte historiografiko bat berpizten ari da Espainian. Kutsu frankistako narrazio historikoa duten liburuak barra-barra saltzen ari dira, Kondaira Beltzaren salaketa egiten dutenak.
Baina, zer da Kondaira Beltza delako hori? Elvira Roca Barea, Pedro Insua edo Santiago Armesilla bezalako idazle eta iritzi-emaileen aburuz, nazioartean Espainiako historiaren aurkako gorrotoa zabaltzen duen kontakizun bat dago, gutxienez XVI. mendetik heldu dena. Esaten dutenaren arabera, Kondaira Beltz hori Ingalaterrak eta Herbeherek asmatu zuten, orduan munduan nagusi zen Monarkia Hispanikoaren izen ona zikintzeko, eta Espainiarekiko aurreiritziok mendeetan barrena mantendu dira, gaur egungo espainiarrek ere ongi barneratu arte. Ustezko Kondaira Beltz horri aurre egiteko, Espainiako eskuinak herrialdearen iragana berreskuratzeko operazioa martxan jarri du. Kutsu biktimista duen diskurtso batekin, espainol izatearen lotsa gainetik kendu nahi dute, konplexuak astindu eta Espainiak munduko historiari egindako ekarpenak harrotasunez aldarrikatu.
Afera da, kontzeptua bera metodologikoki oso malgua dela, eta ondorioz, Kondaira Beltza sustatzea leporatzen diote nazionalismo espainiar kontserbadorearen kontakizun historikoarekin bat egiten ez duen orori. Konparaziora, susmagarritzat hartzen dute Iberiar penintsulako ondare musulmana, Erdi Aroko Birkonkista prozesua, morisko eta juduen kanporaketa edota Inkisizioa kritikoki berrikusi nahi izatea.
Baina eginahal gehienak Espainiar Inperioaren ondarea aldarrikatzen zentratu dituzte; Roca Vareak, esaterako, inperiofobia existitzen dela salatu du. Sarraskitzeak, esplotazioa, esklabotza eta akulturazioa gertatu izana erlatibizatu edo ukatzen dute; aldiz, harro-harro goraipatzen dituzte elkartruke kulturala, mestizaia eta garapen ekonomikoa. Gustavo Bueno filosofoak esanen lukeen bezala, defendatzen dute Monarkia Hispanikoa Inperio Sortzailea (Imperio Generador) izan zela, hau da, koloniak ustiatu eta arpilatu beharrean zibilizazioa zabaldu zuen inperio ona. Horretarako, sarri cherrypicking-a bezalako praktiketara jotzen dute; aipatzen ohi dute Isabel Katolikoak 1500. urtean esklabotza legez debekatu zuela, XIX. mendera bizi-bizirik egon zela frogatzen duten milaka dokumentu eta ikerketa dauden arren.
Eztabaidak ertz ugari ditu eta ñabardurak asko dira. Esaterako, egia da Monarkia Hispanikoaren etsaiek kolonizatzaileen sarraskiak puztu zituztela beren propagandan, eta haiek egiten zituztenak ezkutatu ohi zituztela. Egia da, halaber, indigenismo antikolonialak gizarte prekolonbinoa erromantizatu izan duela. Historian ñabardurak eta zehaztapenak garrantzitsuak dira. Dena ez da zuri edo beltz, gauzak konplexuagoak dira. Baina Espainiako eskuinak Inperioaren inguruko kontakizun horrekin bere diskurtsoa eta identitatea indartzea bilatzen du eta horretarako errebisionismo historikora jo du.
Nire uste apalean, ezinbestekoa da historiak iragan ezerosoak ikertzeko ausardia izatea. Euskal Herriak ere iragan kolonial eta esklabista izan du, eta Axier Lopezek egin duen bezalaxe, bada garaia hura ere kritikoki berraztertzeko.
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]