EH Bildu, beraren borondatez eta barne kontsultarik egin gabe, espainiar gizartearen zati izatera pasatu da. Bada, automatikoki Espainiako eskubide osoko kide egin eta espainiar sistemaren klub esklusiboan onartua, alajaina!
Bartzelona eta Cambrils-eko atentatuen ondoren Espainiako diputatuen kongresuak adierazitakoaren ildotik, azpimarratzekoa da, lehenengo eta behin, halako atentatu-sortaren jatorria eta arrazoiak alde batera uzten dituela. Alegia, modu errazean esanda, halako gertakarien sorburua inperialismo yankian, britainiarrean, frantsesean, sionistan eta bestelako inperialismoetan datza, beraiek izan baitziren Al-Quaeda, ISIS eta abar sortu zituztenak, eremu geopolitiko eta estrategiko zabalaz jabetzeko helburu bakarrarekin, alde batetik, petrolioan, gasean, urriak diren mineral preziatuetan eta ur edangarrian aberatsak direlako, eta bestetik, erantzun gisa nazioarteko kapitalaren inperioetara makurtzen ez ziren erregimenen kasuan.
EH Bildu, beraren borondatez eta barne kontsultarik egin gabe, espainiar gizartearen zati izatera pasatu da. Bada, automatikoki Espainiako eskubide osoko kide egin eta espainiar sistemaren klub esklusiboan onartua, alajaina! Halakorik ezean, ofiziala ez den (iraultzailea ere ez) jarrera agertuko zen inperialismoaren aurrean eta, horrenbestez, kritikak eta gaitzespenak jasoak izango ziren. Hau da, iruzur handia estalpean edukita, laudorioa eta baimen osoa ematen zaizkio kapitalaren poliziari, eta indarkeria “demokratiko” bakarra legitimatzean, gainerako indarkeriak (defentsarako zein nazio askapenerako zuzenduak) terrorismo hustzat jotzen dira.
Esan genuen bezala, EH Bildu Euskal Herria Sozialistaren aldeko planteamenduetatik aldentzen ari zen ziztu bizian, baina oraingo honetan ez da nahikoa izan zapaltzen gaituztenekin kolaboratzea edo haiei men egitea.
Errendizioaren (versus aldebakartasuna) gidoian gauza gehiago exijitzen dira, bada, Euskal Herri Langilearen etsaiaren aurrean azken lubakia izatetik, EH Bilduk, edo beraren kasta burokratikoak, erreformistak, burges txikiak eta eskuinagokoak, espainiar sarean parte aktiboa hartzea erabaki du maila guztietan.
EH Bildu sartu da estatu zapaltzaile eta kapitalista demokratikoen “estatu-arrazoiaren eskubide eta betebeharretan”, haien gutxiengoen aldeko araudi esklusiboak dituztenak, etorkizunean estatua osatzen duten frakzio burgesentzat inongo funtsezko aldaketarik gerta ez dadin. EH Bilduk beste muga bat zeharkatu du, gutxi geratzen bazaizkio ere.
Horren harira, badira esaten dutenak Sortuk urteak daramatzala okerreko bidean. Era berean, bagara pentsatzen dugunok aurrez ondo kalkulatutako eta aztertutako bide orria gauzatzen ari dela, eta haren diseinu orokorra aspaldiko kontua bazen ere, azken urteotan jarri da praktikan.
Izan ere, ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta, goizetik gauera, azken hirurogei urteetako bidea penagarritzat, erokeriatzat, zentzugabeko antidemokraziatzat eta etengabeko sufrimendu-iturritzat jotzen bada.
Badirudi EH Bildun nahikoa kezkarik sortzen ez duela Euskal Herriko indar okupatzaileak bizikidetzaren eta askatasunen bermatzaile gisa agertzea. Zergatik ez da arduratzen, teorian beraren oinarriak iritzi berekoak ez badira? Edo egintza burutuen poderioz geroz eta tarte laburragoa dago oinarrien eta buruzagien artean?
Halaber, ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta independentzia eta sozialismoa edo borroka antipatriarkala bereizten badituzu, ez eta, internazionalista izateari uko egiten badiozu ere. Ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta “zentro-ezkerrekoez”, “independentista ez diren ezkertiarrez”, enpresaburuez eta burgesia txikiaz, oro har, gehi “marxistez” osaturiko tren bateko buru izan nahi baduzu. Ezin daiteke beste era batean egin kontu txiki batengatik soilik: klase-borroka egon badagoelako eta batzuen eta besteen interesak antagonikoak direlako. Horrexegatik, besterik ez.
P. D.
Badirudi EH Bildun kezkarik (edo nahikoa kezkarik) sortzen ez duela euskal leherkariz beteriko ehunka edukiontzi (milaka tona) Yemeneko bonbardaketetan eta zibilen garbiketa-setioetan kopuru ofizialen arabera milioi erdi pertsona (auskalo zenbat) koleraz kutsatu dituztenei bidali izana. Egia esan, leherkariak bidaltzen dira terrorismo bahabista eta salafista finantzatzen dituztenei, zehazki, Arabia Saudi eta Qatar, besteak beste.
Badirudi EH Bildun kezkarik sortzen ez dutela Euskal Herrian zabaldutako polizia guztiek torturatu dituzten mailaka pertsonak. Horra pilotakaden ondorioz begirik gabe gelditu direnak, milaka jipoituak, gaseztatuak, irainduak, iheslariak, espetxeratuak, erailak… edo ez zaio gehiegi arduratzen. Agian Ekialde Ertaineko sarraskitzaileen, inbaditzaileen eta lapurren argazkian ateratzeko interes handia dutelako. Zein izango lirateke, beraz, benetako arrazoiak?
Badirudi EH Bildun nahikoa kezkarik sortzen ez duela Euskal Herriko indar okupatzaileak bizikidetzaren eta askatasunen bermatzaile gisa agertzea. Zergatik ez da arduratzen, teorian beraren oinarriak iritzi berekoak ez badira? Edo egintza burutuen poderioz geroz eta tarte laburragoa dago oinarrien eta buruzagien artean?
Jon Iurrebaso, ETAko euskal preso politiko ohia
2017ko irailak 10
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]