Inkisizioaren eragina nabari da XXI. mendeko Espainiako Estatuko datu sozio-ekonomikoetan

  • Amerikako Estatu Batuetako Northwestern Universityko ikerlarien lan batek korrelazioa aurkitu du Espainiako Inkisizioaren jazarpenaren artean eta XXI. mendeko jarduera ekonomiko eta sozialaren artean. Kontrako korrelazioa, hain zuzen: non eta zorrotzagoa eta gogorragoa izan zen Inkisizioa, gaur egunean jarduera ekonomikoa ahulagoa da, konfidantza soziala txikiagoa, eta erdietsitako hezkuntza mailak baxuagoak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 17an - 07:38
Azken eguneraketa: 08:40

Hemen dago artikulu akademikoa, eta azalpen lauago bat The Conversation agerkarian.

Mapa honetatik abiatu ziren ikertzaileak: Inkisizioaren jazarpena indartsuagoa izan zen zonaldeak ilunago daude. 1478-1834 urteen artean Inkisizioak epaitutako kasuen mapa bat da aztertu dutena.

Hortik aurrera, kalkuluak egin dituzte eta datu orokor hau ondorioztatu dute: jazarpenik izan ez zen tokietan, per capita BPG delakoa, aberastasun indizea edo, 19.450 eurokoa da, eta Inkisizioak gogorrago jo zuen tokitetan, 18.000 eurokoa.

Era berean, kalkulatu dute Inkisiziorik izan ez balitz, BPG aberatsagoa edukiko lukeela Espainiak gaur egunean, %4.1 handiagoa. Une honetan, per capita, 811 euro gehiago biztanleko.

Diru faktoreez gain, konfiantza indize bat ere garatu dute, azterturiko elkarrizketen bitartez. Galdera hau planteatu zela diote, "In general, would you say people on average can be trusted, or would you say that one can never be too careful?". Geuk euskaratuta: "Oro har, uste duzu jendeaz fida zaitezkeela, edo esango zenuke hobeto dela kontuz ibiltzea?"

Horri emandako erantzunak aztertuta, nonbait, Inkisizioak jotako zonaldeetan, gaur egunean fidagarritasuna txikiagoa da besteetan baino.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.


Aurizko alkate Unai Irigarai
“Pirinioaldean despopulazioa dugu arazo nagusi”

Nafarroako ipar-ekialdeko egoera larriari aurre egiteko Pirinioaldeko Mahaia sortu zuten zonaldeko hainbat gizarte eragilek eta erakundek. Nafarroako Gobernuaren utzikeria salatu dute bertako biztanleek. Aurizko alkate Unai Irigaraik eman dizkigu xehetasunak Guardasola saioan.


2024-08-06 | Euskal Irratiak
Egunero 200.000 bisitari Iparraldean, usaian baino aberatsagoak

Udatiar gutxiago zenbatu dira uztailean Iparraldean. Departamenduko Turismo Agentziak egunean 200.000 bisitari zenbatu ditu, usaian 240.000 direlarik. Turista guttiago bai, baina aberatsagoak ere bai.


La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-23 | ARGIA
Ostalari eta ekoizleei “ilusioa piztu” dieten Ja(ki)tea sariak banatu dituzte Adunan

Hamahiru sukaldari edo ekoizle saritu ditu “euskal gastronomia tradizionala” sustatzen duen Gipuzkoako elkarteak, VI. edizio honetan. Sariekin nabarmendu nahi izan dute bertako ekoizleekin elkarlanean egindako gastronomia jasangarria.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Eguneraketa berriak daude