Injustiziaren kiribilean sakontzen: harresiak epaituak

  • Gasteizko herri harresian parte hartu izanagatik epaituko dituzte bi lagun urriaren 10ean eta horren harira Eleak/Libre Mugimenduak iritzi artikulua idatzi du.


2016ko urriaren 07an - 07:29

2015eko maiatzaren 6an Ertzaintzak operatibo bat jarri zuen martxan zazpi euskal gazte atxilo hartu eta espetxeratzeko. Atxiloketak hastearekin jakin genuen Madrilgo Auzitegi Nazionalaren epaia: Segiko kidea izatea leporatuta, seina espetxe urte. Auzitegiak aintzat hartu zuen hilabete batzuk lehenago eta espetxeratzeen aurrean elkartasuna antolatzea eragotzi asmoz Ertzaintzak berak zuzenduriko eskaera. Epaia gazteei ezagutzera eman aurretik, eurei jakinarazteko eskatzen zuen polizia autonomikoak. Horrela, “prebentiboki” atxilotuko zituzten. Kondenatuari espetxera borondatez aurkezteko epea da ohiko prozedura, baina zer arraio. Beste salbuespen bat, salbuespena arau den lurralde bitxi honetan.

Hiru gaztek itzuri egin zioten sarekadari, ordea. Euren inguruan fisikoki gorpuztu zen guztiei adierazi nahi genien babesa eta konpromisoa. Hamar egun bizi, zoro, ezin intentsoago izan ziren. Malkoek, amorruek, elkartasunak, konpromisoak, ia denak egin zigun gainezka. Baita agendak ere. Euskal Herria laranjaz tindatu zuen astebeteko auzolan erraldoiaren ostean, maiatzaren 17an, Gasteizen elkartu ginen aurpegia margotuta, kamiseta laranjak eta ileorde koloretsuak soinean. Hiriaren plaza nagusia okupatu, eta Askegunea eraiki genuen bertan. Andra Mari Zuriaren enparantzan, izan nahi dugunaren lagin txiki bat irudikatu genuen: herri autoantolatua, elkar-laguntza oinarri duena, alaia, umoretsua, bizi-pozez betea. Astelehen goizean Ertzaintza agertu zen. Askegunea harresi bihurtu, eta behartzen gaituzten aldiro izateko prest gaudena erakutsi genuen: herri solidarioa, injustizien aurrean sumintzen dena, errepresioaren jomugan jartzen dituztenak gorputz eta arima babesteko prest dagoena, lege bidegabeak desobeditzen eta konfrontatzen dituena.

Gasteizko herri harresiaren aurkako erasoa Ertzaintzak egindako guztietan bortitzena izan zen. Orduko argazki eta bideo-irudiek lekukotasun argia utzi zuten, eta gerora epaitegietan Ertzaintzaren aurka jarritako 40tik gora salaketak ere argigarriak dira. Momentuko bortizkeriaren ikuspegitik soilik ez, ondorio judizialei begira ere inoizko errepresiboena izan da. Orotara 15 lagun inputatu zituen Barne Sailak. 13 pertsonari, kateatu edo beren buru gainetik pintura bota zutenak, desobedientzia eta erresistentzia hainbat delitu egozten zaizkie. Beste biri, agintaritzaren aurkako atentatua. Hamaseigarren bat inputatzen saiatu zen Ertzaintza gerora, berariaz egindako txosten mardul batean arduraduntzat joz, baina epaitegiak atzera bota zuen.

Orain, epaiketa data batzuk mahai gainean ditugu. Urriaren 10ean Adam eta Oier epaituko dituzte. Abenduaren 13an Izaskun, Jon, Pablo, Xabier, Galder, Asier, Endika eta Iñaki. Guztiak salatzen ditugu bidegabekeria berbera dutelako oinarri; gaur, ordea, lehendabiziko epaiketaren larritasuna nabarmendu nahi dugu.

Agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiete Adam eta Oierri. Ertzaintzari eraso egin eta lesionatu izana! Azala behar da gero. Ertzaintza akusazio partikular bezala aurkeztu da, eta fiskalak proposatzen dituenak baino zigor handiagoak eskatu ditu, bi urte Oierrentzako eta bi eta erdi Adamentzako. Finean, Barne Sailak eta Eusko Jaurlaritzak espetxean nahiko lituzkete biak. Oierren egoera bereziki delikatua da, zigorra edozein izanik ere espetxeratua izateko arriskuan dagoelako, aurrekariak baititu. Izan ere, harresia egin zenean hilabete eskas zeraman kalean, espetxean urteak egin ondoren. Zer dela eta zegoen harresian? Bada, besteak beste, Igarki babesteko, hiru gazte auzipetuetako bat izateaz gainera, haren lehengusu ere badena.

Datozen epaiketak injustizia, ankerkeria eta surrealismoa dosi nekez altuagoetan nahasten dituen ibilbide luze baten geltokiak dira. 2010eko urrian, 28 gazteren aurkako sarekada egiten du Guardia Zibilak. Atxilotutakoak torturatu eta espetxeratu egiten dituzte. 2015ean, bost urtera, epaiketa: Auzitegi Nazionalak 21 errugabe eta 7 erruduntzat jotzen ditu. Modu ez bada ilegalean gutxienez alegalean 7 horietako 4 atxilotzea lortzen du Ertzaintzak. Beste hirurak atxilotzeko, ehunka pertsona egurtu, 70 zauritu eta 20 atxilotzen ditu. Hilabete batzuk geroago Gorenak 7 gazte terroristetatik 5 egiaz hain terrorista ez direla, are errugabe direla ebazten du. Beste biei kondena ia laurdenera murrizten die eta, zigorra betea dutenez jada, askatu egiten dituzte. Finean, salbuespen epaitegiak onartzen du, esplizituki modu batera eta inplizituki bestera, akusazioek juridikotik ezer eta politikotik dena zutela. Bien bitartean, gazte errugabe horiek –errugabeak baina torturatuak, espetxeratuak eta urtetan herrigintzarako neutralizatuak– babesteagatik, beste 15 herritarrek  inputazioak jasotzen dituzte ordainetan. “Dena amaitua” (ja!): gaur errugabe ofizial direnak orduan babesteagatik, beste hainbat lagun epaituko dituzte egunotan. Baina ez Madrileko salbuespen epaitegietan eta Espainiako Gobernuak bultzatuta, baizik eta Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen poliziak bultzatuta eta espetxealdi luzeko eskariak tartean. Marka da gero.

Gauza asko aldatu dira 2010etik gaurdaino. Beste zenbait, ordea, apenas.

Injustiziaren eta errepresioaren kiribilak etenik ez duela ematen du. Galde diezagutela guri eta auzipetuei, edo Troikaren aurkako protestengatik epaitutakoei, kateatze batengatik Mozal Legea aplikatu zieten 34 gazte independentistei, etxe-kaleratze baten aurka protestatzeko kaleratuaren etxera hurbiltzea debekatu dieten Kaleratzeak Stopeko kideei, aurreko asteburuan udaltzainek modu zakarrean ordu erdiz atxiki zituzten bi gazteei (beste nonbait herritar batek “bi neska gazte” pankarta bat jartzen ikusi baitzituen, eta haiek “gazteak” eta “neskak” izanik…). Gasteizkoak soilik eta azken hilabetetakoak dira adibide guztiak. Gradu eta ezaugarri ezberdinak, salbuespen logika zigortzaile berbera.

Gure elkartasunak ere ez du etenik. Atzo bezala gaur, legea eta justiziaren artean hautatzera behartzen gaituzten aldiro justiziaren alde egiten saiatuko garela esaten dugu. Atzo bezala gaur, gu zuek garela eta zuek gu zaretela esaten diegu auzipetuei. Atzo bezala gaur, elkartasuna eta konpromisoa aldarrikatzen eta praktikatzen dugu gure eskubide zibil eta politikoen alde. Urriaren 10ean, goizeko 9etan, Adam eta Oierri elkartasuna eta maitasuna helarazteko kontzentrazioa Gasteizko epaitegien aurrean.

Eleak Mugimendua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude