Igandean zortzi urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas pilotakadaz zauritu zuenetik, honen heriotza eraginez. Igandean oroitu egin dute gaztea, beronen argazkia paretetan proiektatuz.
Itxialdiak ez du eragotzi Iñigo Cabacas Liceranzuri omenaldia egitea. Igande iluntzean hainbat eraikinetan proiektatu dute beronen irudia. Bilbon egin ziren hainbat proiekzio, Bilbo Zaharrean kasu:
Bilbotik, Iñigo Cabacas gogoan! Proiektatu bere aurpegia eraikinetan! #Iñigo8Urte#JustiziaIñigorentzat pic.twitter.com/NHiQxTx9MY
— Mikel AO 🔻 (@MikelAO_) April 5, 2020
Alabaina, hirigunetik harago ere hedatu da oroimen ekintza. Behean Portugaleten egindako proiekzioa:
Gaur Portugaletetik...🖤
“Hil zuten
Ez zen hil
hil zuten
Eta beti oroituko dugu nola hil zuten”
Iñigo Cabacas gogoan zaitugu! pic.twitter.com/DU1itSErZR
— Ernai Portugalete (@ErnaiPortu) April 5, 2020
Apirilaren 5ean zortzi urte bete dira Ertzaintzak Cabacas pilotakadaz zauritu zuenetik; lau egunen buruan, kolpearen ondorioz hil zen gaztea.
Gertakaria Athletic-ek jokatutako futbol partida baten ostean jazo zen. Ertzaintza Indautxuko Kirruli Herriko Taberna kokatuta dagoen etxeartean sartu zen, eta festa giroan zegoen jendearen aurka kargatu zuen. Karga horretan jaurtitako pilotakada batek buruan jo zuen Cabacas, heriotza eraginez.
Egun hartako Ertzaintzaren operatiboaren burua “Ugarteko” izengoitiari erantzuten dion agentea da. Garak eta Naizek Cabacas hil zuten gauean Ertzaintzaren barne-zirkuitutik emandako aginduak argitaratu zituzten, eta bertan entzuten zen Ugarteko, indar osoz Indautxuko Herriko taberna dagoen kalexkan sartzeko aginduz.
2018ko urria eta azaroa bitartean burutu zen heriotzaren gaineko epaiketa, eta operatiboaren burua ez zen izen auzipetuen artean. Gauzak horrela, justizia eskariak bere horretan dirau. Igandeko oroimen ekitaldiak ere Justizia Iñigorentzat zuen lelo gisa.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.