“Ingurumen gatazkak tokikoak eta mugatuak ziren lehen, orain proiektu asko eta Nafarroa osokoak dira”

  • Ingurumena kaltetzen duten proiektuen aurrean laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa eskaintzen du Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroan. Urteetako ibilbidea dute eta hamaika helegite eta informe osatu dituzte hainbat proiekturi aurka egiteko: AHT, harrobiak, zentral termikoak, egitasmo eoliko eta fotovoltaikoak, makroetxaldeak… berriki, Nafarroan ingurumenean eragina duten proiektuetan herritarrek jarduteko gida argitaratu dute eta PDF formatuan deskargatu daiteke Sustrairen webgunean. Taldearen ibilbideaz eta urteotako jardunaz aritu gara Martin Zelaia Garciarekin, eta gidaren edukiez Idoia Zulet Galérekin, Arankoa bulego juridikoko abokatu honek ondu baitu gida.

Martin Zelaia Sustrai Erakuntzako kidea eta Idoia Zulet abokatua, atera duten gida eskuan. Iban Aginaga

2024ko azaroaren 12an - 19:48

Noiz eta nola sortu zenuten Sustrai Erakuntza fundazioa?

2009an sortu genuen. Garai hartan, ingurumenari lotutako hainbat borroka genituen Nafarroan: AHT, Castejongo zentral termikoak, Erdizko harrobia… ingurumena kaltetuko zuten proiektu horien kontra mugitzen hasi zen jendea han eta hemen, baina, askotan, ez zekiten nondik jo ere. Manifestazioak antolatzen errazago moldatzen ziren, baina zailagoa zitzaien gauza juridiko, tekniko eta administratiboak aurrera eramatea. Castejonen bazegoen bizilagun talde bat alde juridikoan lan handia egina zuena, eta bururatu zitzaigun lanketa hori beste gatazka batzuetarako erabilgarria izan zitekeela. Haiekin hasi ginen taldea sortzeko ideia lantzen, haiek ordurako bazuten harremana bidelagun izan ditugun Arankoa bulegoko abokatuekin. Horrela hasi ginen.

Taldean ez zarete abokatuak edo zuzenbideko profesionalak. Gehiago duzue aritutik aditutik baino?

Hori da, ez da beharrezkoa abokatu izatea honetan eragiteko. Sustrai Erakuntzan boluntarioak gara, eta guztiok partekatzen dugu zaletasun bat: ingurumena zaintzea. Denok gara herrietakoak, eta gehienok lehen pertsonan bizi izan dugu hainbat proiektuk gure mendietan edo herrietan eragindako kaltea. Hainbat ingurumen borrokatan aritu gara buru-belarri, bai jendea antolatzen, baina baita tramitazio administratiboak, helegiteak eta horrelakoak egiten ere. Proiektu gehienetan, bide juridiko-administratiboak antzekoak izaten dira. Gero, helegiteetarako, proiektu bakoitzaren alde tekniko zehatza ezagutu beharra dago, geografia, erabiltzen diren tresnak eta horien inpaktua. Adibidez, duela bizpahiru urte Nafarroan eolikoen eta fotovoltaikoen olatuarekin hasi zirenean, ikasi egin behar izan genuen: zer ziren, zein kalte eragingo luketen, nolako errotak eta plakak ziren… irakurri eta lanketa hori guztia egin behar izaten dugu.

 Iban Aginaga

Sumatu duzue ingurumena kaltetzen duten proiektuak ugaritu diren? Lan karga handitu zaizue azken urteotan?

Tira, lan karga antzekoa izan da beti, baina sentsazioa da lehen gatazkak oso tokikoak zirela, mugatuagoak, eta makroproiektu handi gutxi batzuk zeudela: AHT, Nafarroako Ubidea… orain asko zabaldu da dena, Nafarroa osotik eta EAEtik ere deika ari zaizkigu: poligono fotovoltaikoak direla, proiektu eolikoak direla, harrobiak… gatazka Nafarroa osora zabaldu da, eta lehen aipatutako proiektu orokor eta handi horiei gehitzen ari zaizkie berri hauek. Eromena da guretzat, proiektu asko eta toki askotakoak baitira aldi berean, eta bakoitza bere berezitasunarekin.

EAEtik ere deitzen dizuetela aipatu duzu, baina zuen lana Nafarroara mugatzen da. Zergatik?

Bai, Nafarroako esparrura mugatzen gara, ezin garelako toki guztietara iritsi. EAEn ez dago horrelako talderik, eta hori, gure ustez, arazo bat da. Joaten gara batzuetan hitzaldiak ematera eta badugu hango jendearekin eta elkarteekin harremana, Euskal Herria Bizirik taldearekin, adibidez. Eta beti esaten dugu horrelako talde bat antolatu beharko litzatekeela herrialde bakoitzean, edo erkidego osorako bestela. Baina, zer gertatzen da askotan? Proiektu zehatzen kontra mugitzen garela, eta behin proiektu hori desagertuta, jende bat erreta edo nekatuta gelditzen dela, eta ez duela jarraitu nahi.

Ingurumen kontzientzia orokor batetik baino, zuzenean norberari eragiten dioten proiektuen aurka mugitzen garelako izan daiteke, agian? Gure herrian suertatzen bada bai, baina bestela ez hainbeste?
Hori da, eta ez badago ezer inguruan, agian ez gara hainbeste mugitzen, edo ez diogu hainbesteko garrantziarik ematen. Niretzat berdin dio proiektu hauek Altsasun, nire herrian, edo Tuteran izatea. Orain, adibidez, Nafarroa osoko araztegiko lokatzak bi tokitan zentralizatu nahi dituzte, Arazurin eta Tuteran. Biogasa egiteko erabili nahi dute, horrekin elektrizitatea sortzeko, eta gero, lokatz hori guztia inguruko soroetan botako lukete. Lokatz horiek kutsatzaileak dituzte, metal pisutsuak… sekulako kaltea da. Erribera ez dago hain hurbil niretzat, baina han gertatzen dena ere garrantzitsua da, zer esanik ez Nafarroan gure elikadurarako hango soroek duten pisuarekin.

Urteotan lortu al duzue bide administratibo eta judizialetatik proiektuak gelditzea edo oztopatzea?

Bai, adibide asko daude, agian betiko gelditu direnak ez, baina asko oztopatu direnak bai. Argiena, akaso, Erdizko mehategia da. Duela ia hogei urte hasi zen Magna enpresa Artesiaga inguruan mehategi erraldoi bat egiteko asmoz. Baztango herritarrek ezezkoa esan zuten, enpresa izutu egin zen eta alde egin zuen. Baina handik gutxira, proiektu bera hurbil zegoen beste toki batean egiten saiatu zen, Zilbetin, eta han ere antzekoa gertatu zen; Zilbetiko herritarrez gain, Nafarroa osoko jendea mugitu zen proiektuaren aurka. Hala ere, enpresak aurrera egin zuen, hondeamakinak sartu eta lanak hasi zituen legez kanpo, ez baitzuten Ebroko Ur Konfederazioaren baimenik. Epaiketa egin zen, gelditzeko agindua eman zitzaien, eta epaitegiek obra ezin zela egin ebatzi zuten azkenean, proiektua guztiz geldituz. Zer egin du orain Magnak? Bada, berriz bueltatu da Erdizera. Kontua da, Zilbeti eta Erdiz eremu babestu berean daudela, eta batean ezin bada egin, bestean ere seguraski ezingo dela. Baina epaitegietan hori ebatzi arte, prozesua asko luzatzen da. Eta epaileengan herritarren iritziak ere badu eraginik.

Garrantzitsua da, beraz, alde juridikoa kaleko oposizioarekin batera lantzea?

Guztiz. Ezinbestekoa da jendea horrelako proiektuen aurrean segituan mugitzen hastea, eta jarraipena izatea. Alegia, ez dadila izan orain topera, gero gelditu… ez, oso garrantzitsua da tentsioa beti mantentzea. Horrela, bai enpresak eta baita epaileek ere, ikusiko dute jendea proiektuaren kontra dagoela. Hori inportantea da. Gure lana aholkularitzara eta paper kontuetara mugatzen da, ez da mobilizazioak antolatzea, baina bai jendeari esatea, “aizue, mugitu behar zarete”.

Eta, bi oposizio moduetarako, kalekorako zein judizialerako, lehenbailehen mugitzea hobe?

Bai, eta zentzu horretan, kuriosoa da proiektu eoliko eta fotovoltaikoekin gertatzen ari dena. Enpresen jokabidea, askotan, gauzak ezkutatzea izaten da, eta horrela, herriko jendea erdizka enteratu da zenbaitetan, edo berandu. Eolikoekin zer gertatzen da? Nafarroan, ia mendi punta guztiak publikoak dira, komunalak, eta enpresa udal edo kontzejuekin jarri beharra da harremanetan. Baina askotan, enpresek ez dute garden jokatzen eta gauzak ezkutatzen dituzte. Gertatu izan da, esaterako, udalera gutun bat bidali beharrean, zuzenean alkateari deitzea, bidea ezkutuan hasteko, eta herritarrek jakin dutenerako proiektua aurreratuago egotea. Batzuetan, buletin ofizialean argitaratutakoan enteratu dira herritarrak, eta, kasu horretan, helegiteak egiteko epea da ordurako. Kasu horietan presaka jokatu beharra dago, proiektuaren inguruko informazioa bildu, irakurri, helegiteak prestatu… aldiz, egitasmoaren berri hasiera-hasieratik izanda, beste lasaitasun batekin joan daitezke planoak ikusten, jendea informatzen eta mugitzen hasten.

Arankoa bulego juridikoko kideekin gida osatu duzue. Zein helbururekin?

Askotan gertatzen zaigu, talde ekologista edo auzo elkarte batetik zalantza juridiko eta administratiboak planteatzean, guk erantzun batzuk badakizkigula, baina ez guztiak, eta, ez dakizkigun kasu horietan, abokatuengana jotzen dugu. Askotan, gainera, galdera berberak errepikatzen dira. Errepikatzen diren galdera horiekin dokumentu bat egitea izan da asmoa, guretzat ez ezik, jendearentzat ere lagungarri izan dadin. Momentuz, argitaratu dugun gida hau norbanakoei eta kolektiboei zuzendua da, baina aurrera begira Udalei begirako beste bat lantzen ari gara.

  Iban Aginaga
Idoia Zulet Galé, Arankoa bulego juridikoa:
“Herritarrek esku-hartzeko dituzten bideak azaltzen ditu gidak”

Urteak daramatzate Arankoa bulego juridikoan Sustrai Erakuntza taldearekin elkarlanean, ingurumen gaiei lotutako babes eta aholkularitza administratibo eta juridikoa ematen. Idoia Zulet Galé abokatua izan da Nafarroan ingurumenean eragina duten proiektuetan herritarrek jarduteko gida-ren idazketa lanetan aritu den kidea.

Zer jaso duzue gida honetan, eta zergatik argitaratu duzue?

Nafarroako Foru Komunitateko herritarrek haien ingurunea defendatzeko eta babesteko dituzten ingurumen-arauen bilduma aurkeztu dugu gidan, herritarrak subjektu aktibo izan daitezen. Izan ere, ingurumenean eragina duten aktibitateen gaineko arauak oso sakabanatuak dira, eta baita parte-hartze prozedurei dagozkien erregulazioak ere. Horrek asko zailtzen du pertsonek ingurumenaren defentsan errealki eta efektiboki eragiteko zein aukera dituzten ezagutzea.

Ezezagun xamar zaizkigun eskubide horien artean zeintzuk landu dituzue gidan?

Hainbat alorretako eskubideak landu ditugu. Hasteko, informazioaren sarbiderako eskubidea dugu, alegia, publikoak orokorrean ingurumenari lotutako informazioa jasotzeko eta eskatzeko duen eskubidea. Bestetik, parte-hartzeari lotutako alorra dago: interesa duten pertsonek –bai norbanakoek eta bai kolektiboek– ingurumenari dagozkion parte-hartze eta kontsulta tramitazioetan parte hartu dezakete, baita zenbait baimen prozeduretan ere. Eta bukatzeko, justiziarako sarbideari dagokion atala dago. Justizia, interes propioen defensarako eta herri-ekintzarako ariketa bezala ulertuta, helegite administratiboen bidez eta epaitegietara joz erabil daiteke.

Urrunekoa zaigu askotan alor hori, baina diozunez, herritar ‘xeheok’ ere badugu zer egina.

Bai, garrantzitsua da herritarrak alor legal eta juridikoarekin ere harremana izatea ingurumenaren defentsan. Administrazio publikoei dagokie herritarrek modu errazean alor legalerako sarbidea eta parte-hartzea izan dezaten bermatzea, zailtasunik gabe eta diruari lotutako oztoporik gabe. Baina errealitatea da oraindik traba asko ditugula gainditzeko, eta praktika asko hobetzeko.

Parte-hartzea bultzatzea izanen da, akaso, gidaren helburu nagusietako bat?

Herritarrek esku-hartzeko dituzten bide posibleak ulertzea nahi du gida honek. Garrantzitsua da parte-hartze hori ezagutzatik eta informaziotik egitea, garaiz ibilita eta modu kontzientean. Sustrai Erakuntza ere horretan aritzen da, momentu gakoetan eta herritarren esku-hartzea oztopatzen edo zailtzen den kasuetan laguntza ematen.

Administrazioek, udalek kasu, bestelako bideak ere izanen dituzte ingurumena kaltetzen den kasuetan, ezta?

Baimen edo hirigintza-bateragarritasun kontuetatik harago, administrazio publikoek, esaterako kontzejuek, udalek edo mankomunitateek, kontsulta-prozedura espezifikoetan esku-hartzeko aukera dute, bai administrazioko baimen-mailan, baina baita haien eskumenean dituzten ondasunen eta eskubideen defentsan ere.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


2024-11-27 | Estitxu Eizagirre
Kosmetikoak Sendabelarrekin
Nola garbitu eta zaindu, gorputza eta Lurra kutsatu gabe?

Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Elizegi, Aroztegiko auzipetua
“Mugimendua kriminalizatu eta aurrekari bat jarri nahi dute epaiketa honekin, hori oso larria da”

Lekarozko Aroztegia makroproiektu urbanistikoaren aurkako zazpi ekintzaile epaitegietara bidali ditu Palacio de Arozteguia S.L enpresak. 56.000 euroko isunak eta, guztira, 20 urteko kartzela zigorra eskatu dituzte haientzat. Azaroaren 26an prentsaurreko jendetsua egin dute... [+]


Eguneraketa berriak daude