Shakespeareren hizkuntza askoz azkarrago hedatzen ari da Nafarroako Unibertsitate Publikoko geletan zehar Axularrena baino: 2013-2014 ikasturtetik %39 handitu da ingelesezko ikasgaien eskaintza.
Euskarazkoena, aldiz, %10 besterik ez. Esan gabe doa gaztelera dela nagusi, ikasgaien %60arekin.
NUPek 1.178 ikasgai eskaintzen ditu gazteleraz (%60), 250 euskaraz (%20), 221 ingelesez (%18) eta 20 frantsesez (%2). Ikasgai horietatik guztietatik 927 hizkuntza bakarrean eskaintzen dituzte (848 gazteleraz, 55 ingelesez, 20 frantsesez eta lau euskaraz), 248 bi hizkuntzatan (164 gaztelaniaz eta euskaraz eta 84 gaztelaniaz eta ingelesez) eta 82 ikasgai hiru hizkuntzetan.
Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultateak eskaintzen du euskarazko ikasgai gehien: guztien erdia, hain zuzen ere. Gakoa da Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak osoki euskaraz egin daitezkeela. Industria eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Eskolan ikasgaien %16 egin daitezke euskaraz, eta Nekazaritza Ingeniarienean, %13.
Ingeles gehien erabiltzen duten fakultateak, aldiz, Enpresa eta Ekonomia Zientzietakoa eta Industria eta Telekomunikazio Goi Teknikariena da, hurrenez hurren, ikasgaien %34arekin eta %20arekin.
(Albiste hau Euskalerria Irratitik hartu da CC lizentzia baliatuta. Hemen originala).
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.
Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]
Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.
Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.
Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.
Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.