Mujeres RTVE plataformak, zeinak Espainiako Estatuko komunikabide publikoko emakumezko langileak biltzen dituen, korporazioaren baitan ematen den informazioaren manipulazioa salatzeko kanpaina bat abiatu du sarean #AsíSeManipula traolarekin. Komunikabide publikoak helburu alderdikoiekin erabiltzen direla agerian uztera datozen hainbat testigantza aireratu dituzte.
Astelehenean twitter bidez martxan jarritako kanpainaren bitartez “iritzi publikoaren aurrean informazio kalitatea eta independentzia kaltetzen dituzten ohiko praktikak salatzea” bilatzen dute. Plataformak adierazi duenez, PP alderdiaren partetik RTVEko kupula berritzea ahalbidetzen duen lehiaketa publikoan ematen ari den blokeoa izan da kanpaina hau martxan jartzeko arrazoi nagusia. Blokeo horren aurrean “herritarrek jakin behar dute kalitatekoa eta plurala den informaziora sarbidea ukatzen zaiela” azpimarratu dute.
Interes jakin batzuen edota Espainiako Gobernuaren kontakizunaren mesedetan komunikabide publikoak errealitatea desitxuratzen duela salatzea, horixe da kanpainarekin lortu nahi dutena. Plazaratu duten traolaren erabilerarekin, Berriemaileen Kontseiluetan jasotako hainbat informeri lehen pertsonan kontatutako testigantza askotarikoak batzen zaizkie, egunerokotasunean kazetari lana egikaritzeko aurkitzen dituzten zailtasunak salatuz: zentsuratutako kazetariak eta erredakzio paraleloak, besteak beste. Beraien helburua, komunikatuan azaldu dutenez, edozein norbanako erakunde publikoan eta denon diruarekin egunero ematen den manipulazio informatikoaren jakitun izatea da. Era berean, norbanakoak animatu nahi dituzte RTVEren partetik jasotako edozein manipulazioren berri ematera.
Bidez batez “eta aurtengo martxoaren 8ak emandako indarra eta bat-egitea aprobetxatuz”, TVE, RNE eta RTVEko Berriemaileen Kontseiluak PPren partetik komunikabide publikoan ematen ari den blokeoak jarraitu bitartean ostiralero beltzez jantzita lan egiteko proposamenarekin bat egin dute komunikabide publikoko emakumeak.
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]
Gazako inbasioak aurrera darrai, Israelgo Gobernuaren aliatu estrategikoak direlako Mendebaldeko gobernuak, eta beraz, herrialde horietako hedabide nagusiak. Israel biktima bezala aurkezteko asmoa ondorioztatzen da diskurtso nagusien azterketa semantikoa eginez gero. Eta hala... [+]
Hauteskundeetan eragiteko edo bestelako helburuekin, zibernetikoki manipulazioa eta desinformazioa sustatzen, dokumentuak faltsifikatzen edota zuzenean dokumentuak lapurtzen ditu Tal Hanan enpresari israeldarrak. Ikerketa kazetaritza lan batek eman du argitara, eta Kataluniako... [+]
Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]
Miliziak armatu eta zibilak lehergailu inprobisatuak egitera animatzen ari dira kazetariak, normalean terrorismo gisa hartzen dituzten ekintzak.
Artikulu hau Middle East Eyek argitaratu du, hemen ikusi originala.
Madrilgo hauteskunde-kanpainan VOXek karteletan polemika eragin du adingabe migartzaileen aurka bete-betean jo duelako. Azken egunetan kartel honen edukia eta irudiaren atzean dagoen manipulazioa agerian geratu da.
Kataluniarrek aukeratutako presidentea Belgikara joan zenean, boterearen hegalpean aritzen diren hedabideek Puigdemontek "ihes egin zuela" adierazi zuten edo "justiziari izkin egiteko ihesalditzat" jo zuten titular handitan. Orain, Francisco Francok... [+]
La Razón egunkariak Santa Ageda ospatzen ari ziren kaputxadun talde batek Guardia Zibilaren patruila bati eraso egin ziola argitaratu du. Hedabideko literaturak Altsasuko hainbat gazte kartzelarazea ondorio izan zuen istiluarena gogorarazten du.
Ostegunean jakin dugu, sumario-sekretua kendu dutenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aitortu duela orain hilabete atxilotu zituzten Kataluniako CDRetako kideek ez zeukatela lehergairik etxean. Hala ere, terrorismoa egotzita espetxean daude behin behinean.
Gasteiz, 1955. Donostiako Egiako auzokidea. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1978an. EHU eta UEUko irakaslea. Hezkuntza Zientzietan doktorea. Idazlea. “Fake News”-ak ez dira atzo goizekoak (Utriusque vasconiae) saiakeraren... [+]
Espainiako Atzerri Ministerioak Vianako Jauregia Kazetaritza Saria sortu du, Espainiako Estatuari buruzko irudi positiboa ematen duten atzerriko kazetarientzat. Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren kontra erabilitako bortizkeriak nazioarteko medioetan asko kaltetu zuen... [+]
Valentzian RTVEk daukan egoitzako albistegien editore Arantxa Torresek dimititu egin du asteartean.
Telebista isiotu dudan bakoitzean, lurrin iragarkiak ikusi ditut, zientoka. Pentsatzen hasita nago hatsa dariola gabiltzala, hainbeste perfumatu beharra badugu. Baina era berean, spot horiek ez dute usaimenik irudikatzen. Gaitza da, bai, usainak (edozein) pantaila zeharkatzea,... [+]