"Aztibegia elkarteak erabaki du Info7 irratiaren etapa itxi, jauzi bat eman, eta irrati proiektu berri bat sortzeko lanean murgiltzea". Hala jakinarazi du irratiaren jabe den elkarteak abenduaren 15ean emisioa etengo dutela eta urte berriarekin batera, euskarazko irrati proiektu berri bat abiatuko dutela.
FMz emititzeko legaltasuna izango zuen Euskal Herri mailako irrati proiektu bat sortzeari ekin zion Aztibegia elkarteak orain dela hamairu urte. Orain, salto bat emateko aukera ikusi dute eta aurrera egitea erabaki.
Proiektu berriak Hego Euskal Herrian legaltasun osoz emititzeko baimenak lortu dituela jakinarazi dute, zehazki, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zabaltasun osoan, eta Nafarroako zati batean.
"Lorpen handia da honakoa, izan ere, komunikazio talde handiak dira FMko dialen jaun eta jabe, bezerokeria da nagusi, eta ez da batere erraza bertan lekua egitea", diote.
Aztibegia elkartearen helburuetan berresten direla adierazi dute, "legalitatean oinarritutako proiektu nazional oso bat izateko bidean urratsak ematen jarraitzeko". Ipar Euskal Herrian lizentziak lortzeak erronka izaten jarraitzen duela aipatu dute eta irrati komunitarioen esparruan ekarpena egiten jarraitu nahi dutela.
Eskerrak emateko baliatu dute albistea: "Ezinbestekoa izan da ehunka herritarren ekarpena: kolaboratzaile, tokian tokiko laguntzaile eta bereziki gaur egungo 2.000 bazkideena. Aurrera begira ere, ezinbestekoa izango da guzti hauen babesa eta ekarpena".
Herritarrei fase berri honi buruzko informazioa eman asmoz, bilera irekiak deitu ditu Aztibegia elkarteak Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Iruñean urriaren 17an 19:00etan Condestable jauregian.
Donostian urriaren 18an 19:00etan Egiako kultur etxean.
Gasteizen urriaren 24an 19:00etan Aldabe gaizarte etxean.
Bilbon urriaren 24an 19:00etan La Bolsa eraikinean.
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.
Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]