Sare sozialetan etxe barruko egunerokoa erakusten duten familiak eta Interneteko erakusleiho erraldoian jolasten, makillatzen edo dantzan jartzen dituzten haurrak milioiak mugitzen dituen negozio bilakatu dira dagoeneko. Adin txikikoak babestuko dituen legedia eskatzen du batek baino gehiagok, esplotazioa eta aztarna digitala argudio.
Beren eguneroko intimitatea sare sozialetan saltzen duten familietara ohitu gara, baita TikTok, Instagram eta abarretan marka jakinetako jostailuekin eta bideo-jokoekin dabiltzan, marka jakinetako jantzi eta makillajeak erabiltzen dituzten, trebezia eta zaletasun hau edo bestea erakusten duten edota naturaltasunetik gutxi duten solasaldiak dituzten haurretara ere. Youtuberrak, influencerrak eta streamerrak ugaritu diren garaiotan, haurrak tartean agertzeak eta haurrak protagonista izateak bisita asko erakartzen ditu, eta beren produktuak saldu nahi dituzten marka eta enpresek badakite hori.
Nola da posible normalizatu izana 10 urteko haurrak influencer gisa lanean aritzea? Legez moztu beharko litzatekeela eskatzen duen mugimenduak Cam Barrett du aktibista handienetako bat: haurtzaro eta nerabezaroa horretan eman zuen, eta ume influencerren eskubideak defendatzen ditu orain, etekin ekonomikoa tartean den ikus-entzunezko edukiotan adin txikikoek parte har ez dezaten. Berak aukeratu ez zuen arrasto digitalaz mintzo da: hilerokoa lehenengo aldiz jaitsi zitzaionean, adibidez, bideoan grabatu zuten, mundu guztiarentzako ikusgai.
Haurrak protagonista izateak bisita asko erakartzen ditu, eta beren produktuak saldu nahi dituzten marka eta enpresek badakite hori
Fortesa Latifi kazetariak kontatu du, Cosmopolitan aldizkarian. Gaiari buruzko liburua lantzen ari da eta artikulu berean, beste influencer-ohi batek azaldu du txikitan sekulako presioa jasan zuela gurasoengandik, bideoetan parte har zezan eta bideo perfektua egin arte irribarretsu eta alai agertzeko ahalegindu zedin, behin eta berriz, “bestela esaten zidaten ez al zitzaidan familia inporta, ea etxeko denok gosez hiltzea nahi al nuen”. Gaur egun 20 urte dituen emakume honen hitzetan, “batzuetan ez nekien non hasten zen benetako errealitatea eta non bukatzen zen sare sozialetarako aukeratutako errealitatea; ume influencerra izateak ama-alaba baino gehiago, enplegatzaile-enplegatu bilakatu gintuen ama eta biok, eta behin muga hori gurutzatzen duzunean, familia enpresa bihurtzen duzunean, zaila da atzera egitea”.
Sekulako presioa jasan zuen gurasoengandik, “bestela esaten zidaten ez al zitzaidan familia inporta, ea etxeko denok gosez hiltzea nahi al nuen”
“Gustuko dut” eta bisiten gurpil zoroan, esplotazio kasu bat baino gehiago eman dira ezagutzera, baina sare sozialen industrian haurrak erabiltzen dituzten gurasoek Fortesa Latifi kazetariari kontatu diote seme-alabentzat jolas moduko bat dela jardun hau, errespetatzen dutela umeek noiz eta nola agertu nahi duten, eta gainera irabazitako diruaren zati bat haientzat izango dela etorkizunean, ate asko irekiko dien negozioan ari direla parte hartzen; milaka jarraitzaile dituzten kontuen aurpegia izatea pagotxa dela, alegia. Adibide esanguratsu bat ageri da artikuluan, ordea: ama influencer batek bere bi alabak konparatu zituen TikTok-erako bideo batean, esanaz bata eskolako neska arraroa zela eta bestea lagunen artean popularra, eta ahizpa 'arraroa' bideoagatik lotsatuta zegoen arren, bideoa mantentzea erabaki zuten, baita beren orrialdean goian finko jarri ere, bisita asko dituelako. Amak dio saritu egin dituela horregatik: bideoak sorturiko dirua bi alaben artean banatu omen du, logelan egin nahi dituzten aldaketak finantzatu ditzaten.
"Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez" ikastaroa emango du otsailean Iruñean Naiara Martin Gomezek (Elgoibar, 1982). Pedagogian graduatua da eta Atxutxiamaika Saileko arduraduna. Izen-ematea irekita dago UEUren webgunean. Ikastaroaz... [+]
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]
16 urtez azpikoek laster ezingo dute sare sozialik erabili Australian, eta antzeko neurriak ezarri nahi dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ere. Neurriaren eraginkortasunaz, sare sozialetako eduki eta dinamikez, pribatutasunaz eta plataforma handiek honetan guztian duten... [+]
Seme-alabari lehenengo abizena amarena jartzea baimentzen du legeak Hego Euskal Herrian, duela urte batzuetatik, baina sozialki oraindik urrun dago parekidetasuna. Tradizio patriarkalak, inertziak, aitak (eta haren familiak) gaizki hartzeak, baita ofentsatzat ere… pisua... [+]
"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]
Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.
Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]
Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]
Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]
Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.
Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.