Inflazioa gora eta behera

  • Euskal Herrian, martxoan, %9,6koa izan zen urtetik urterako KPIaren aldaera, eta apirilean %8ra jaitsi da, energia kontrolatzeko neurrien ondorioz, elikagaien prezioak gora egiten jarraitu duten arren.

Argazkia: bbva.es

Azken hilabeteetan prezio guztien gorakada nabarmena jazotzen ari da. Pandemia osteko testuinguruan, Ukrainako gerra baino lehenago hasitako joera energia eta elikagaien prezioetan oinarrituta dago. Azken hilabetekoa moteldu den arren, Kontsumo Prezioen Indizea gora egiten ari da nabarmen, eta gorakada horren erdia baino gehiago energiaren prezioak eragin du. Euskal Herrian, martxoan, %9,6koa izan zen urtetik urterako KPIaren aldaera, eta apirilean %8ra jaitsi da, energia kontrolatzeko neurrien ondorioz, elikagaien prezioak gora egiten jarraitu diren arren.

Inflazioaren arrazoiak

Prezioen gorakadak eztabaida oso sakonak eragin ditu ekonomia arloan. Alde batetik, faktore estrukturalak ditu. Enpresen jabetza eta botere gaitasuna aztertu zuen Jose Luis Sampedrok 1975ko La inflación: prótesis del sistema liburuan, oligopolioen prezioen gaineko kontrola eta biolentzia eragiteko gaitasuna nabarmenduz. Juan Laborda ekonomialariak, esaterako, sarritan aipatzen du egiturazko faktoreak hauek direla: ekonomiaren finantzarizazioa, enpresa transnazionalen oligopolizazioa eta zenbait produkturen prozesu espekulatiboak (energia eta elikagaiei lotutakoak, adibidez). Ildo beretik, Michael Roberts-ek egungo inflazioa eskaintza arazoetan kokatzen du, krisi industriala, nazioarteko merkataritza zein inbertsio mailaren moteltzearen ondorioa.

"Enpresen jabetza eta botere gaitasuna aztertu zuen Jose Luis Sampedrok 1975ko ‘La inflación: prótesis del sistema’ liburuan, oligopolioen prezioen gaineko kontrola eta biolentzia eragiteko gaitasuna nabarmenduz"

Horrez gain, faktore koiunturalak ere badaude, pandemiaren osteko errekuperazio ekonomikoari lotuak. Alde batetik, neurri murriztaileen amaierak kontsumoaren gorakada ekarri zuen, baita kontratazioena ere. Horrek goranzko joera areagotu egin zuen. Bestalde, horniketa kateek arazoak izan zituzten eskariari erantzuteko, eta horregatik prezioek gora egin zuten.

Horri guztiari Ukrainako gerraren eragina gehitu zaio. Izan ere, Errusian eta Ukrainan munduko artoaren %17 ekoizten da, gariaren %30 eta ekilore olioaren %80. Gerraren ezegonkortasunaren eta Errusiari ezarritako zigorren ondorioz, produktu horietan gutxiago inportatzen da, eta haien prezioa igo egin da. Hori gutxi balitz, Espainiako Gobernuak Sahararen inguruan botatako adierazpenek Aljeriarekin harremanak gaiztotu ditu, Estatuko gasaren %45 hornitzen duena alegia.

Inflazioaren efektuak

Gaur egun, soldata nominalen igoera ez da prezioen igoeraren maila berean egiten. Ondorioz, inflazioak langileen soldaten erosahalmenaren txikiagotzea dakar. Eragin hori baliogabetzeko langileen soldatak (edo pentsio eta prestazio sozialak) prezioen igoeraren maila berean hazi behar dira. Horixe da oraintxe bertan langileen borrokaren gakoetako bat: soldatak KPIaren igoerara egokitzea, haien bizi-maila okertu ez dadin.

"Langileen soldatak, pentsioak eta prestazio sozialak prezioen igoeraren maila berean haztea da oraintxe bertan langileen borrokaren gakoetako bat"

Badakigu ordea hori salbuespen bat dela. Izan ere, Espainiako 1,2 milioi langileei soilik bermatzen zaie soldata KPIaren arabera eguneratzea. Hau da, langileen gehiengo zabal baten soldatak ez dira prezioan igoerekin parekatuz eguneratu, eta haien soldaten erosahalmena –soldata erreala– jaitsi egin da. 2022ko Biziarteko Gutxieneko Diru-sarreraren gorakadak eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldaten %5,5eko eta pentsioen %2,5eko eguneraketak prezioen igoerara egokitzea izan dute helburu. Hala ere, inflazioa horren gainetik dago.

Bestalde, inflazioak soldaten erosahalmena gutxitu arren, ondorio ezberdinak izan ditzake. Estatu eta erakunde publikoentzat, adibidez, ona izan ohi da inflazioa, haren zor publikoa euro konstanteetan ezarrita dagoelako. Inflazioarekin diruaren balioa gutxitzen denez, Estatuaren zorraren balioa ere gutxitu egiten da. Era berean, zorrak dituzten pertsonek eta enpresek ere inflazioa eskertuko dute, haien zorraren balioa gutxitu egiten delako. Kontrara, prezioen gorakada kaltegarria izan ohi da bankuentzat, akziodunentzat, eta mailegu-emaileentzat.

Hala ere, soldatak KPIaren arabera eguneratzen ez diren bitartean, soldatapeko langileak, pentsiodunak eta prestazio sozialen hartzaileak dira inflazioaren kalte larrienak sufritzen dituztenak. Paradoxikoki, eskuin neoliberalari egotzi zaion obsesioa izan da prezioak kontrolatzea.

Irtenbideak

1970eko hamarkadan gertatutako ekonomiaren geldotzeak eta petrolioaren prezioak eragindako krisiaren ondorioz, estanflazio egoera sortu zen, eta ordura arte erabilitako politika keynesiarrek ez zuten balio, politika espantsionistei leporatzen zitzaielako inflazioa areagotzea. Orduan hasi ziren teoria monetaristak gailentzen, zeintzuek lehentasunezko helburu moduan ezarri zuten inflazioa kontrolatzea. Kontua da horretarako neurri nagusia soldatak, zergak eta gastu publikoa mugatzean zetzala, KPIaren igoeraren azpitik behintzat. Zeresanik ez, soluzio horrek soldaten erosahalmena are gehiago gutxitu zuen, eta langabezia areagotu zuen.

"“Irtenbidea topatzeko aukera da ondasunen ekoizpena eta birbanaketa desmerkantilizatzeko eta langileon kontrol demokratikopean jartzeko prozesu bat abiatzea"

Horren aurrean, soldatak, pentsioak eta prestazio sozialak KPIaren gainetik eguneratzea aldarrikatu beharreko lehen neurria izan behar du. Horrez gain, epe laburrean prezioak kontrolatzeko mekanismoak jarri behar dira, energia, etxebizitza eta elikagaienak batik bat.

Merkatuaren bidez antolatutako ekonomiak langile klasearen bizi baldintzak kaltetzen ditu behin eta berriro. Irtenbidea topatzeko aukera da ondasunen ekoizpena eta birbanaketa desmerkantilizatzeko eta langileon kontrol demokratikopean jartzeko prozesu bat abiatzea, bizitza merkatuaren eta prezioen gorabeheren menpekoa izan ez dadin. Horretarako, epe laburrean, enpresa handiak diziplinatu edo nazionalizatu daitezke. Hala ere, kapitalismoa kaosa izanik, Mario del Rosal ekonomialariak esan bezala, ezinbestekoak dira ekoizpenaren sozializazioa eta planifikazio demokratikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


Eguneraketa berriak daude