Inesa de Gaxen pastoralak beste bi emanaldi eskainiko ditu irailean

  • Lehen aldiz antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala ekainean, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita irailean berriz biziberrituko dute Xarnegutarrek Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1000 sarrera jarri dituzte salgai egun bakoitzerako.

Inesa de Gaxen pastoralaren irudiak. Argazkia: @TxertoaA

2024ko abuztuaren 29an - 10:43
Azken eguneraketa: 12:56

Inesa de Gaxen pastorala Bastidan estreinatu zuten, ekainaren 15 eta 16an. Pantxika Urrutik zuzenduriko ikuskizuna lehen aldiz oholtzaratu zuten, ehunka ikusleren aurrean. Jendearengan izan zuen harrera ona ikusita, uda ondoren beste bi emanaldi eskainiko dituzte, Inesa de Gaxenen bizia berriz taularatuko baitute Xarneguko herritarrek irailaren 21 eta 22an.

Xarnegu eskualdeko zazpi herrik elkarlanean ekoitzi dute pastorala, hain zuzen, bertakoa zen Gaxengo Inesaren historia erreproduzitu dute. Horretarako herriotako ehun biztanle inguru bildu dira, hilabete luzez lan egin dute lan emakume horren bizitza oholtzara eramateko. Xarnegu Pastorala elkarteak antolatu du emanaldia.

Euskararen eta gaskoieraren nahasketaren bitartez, sorginkeriagatik bi aldiz giltzapetua izan zen Bastidako emaztearen historia kontatzen dute. Inesa de Gaxen 1566an jaio zen, Bastidan. 18 urte zituela lehen aldiz epaitu zuten sorgintzat, baina frogarik ez zutelako libre utzi zuiten. Orduan, Bidasoaz bestaldera igaro eta Hondarribin eta Irunen bizi izan zen 27 urtez. Hondarribian berriz atxilotu zuten sorgina izatea leporatuta beste emakume batzuekin. Inesa Gaxenek beti ukatu zituen salaketa guztiak,  era guztietako presio eta torturak jasanik. Logroñoko inkisizioaren esku utzi zuten, eta espero ez zen bezala, kargurik gabe askatu zituzten salaturiko emakume guztiak.

Euskal kulturaren eta tokiko historiaren uztarketa da pastoral honen bereizgarri nagusietako bat, elebitan, euskaraz eta gaskoieraz gauzatu baita, bi hizkuntzen elkarbizitza azaleratu nahi izan dute honela. Itxaro Borda eta Yvan Bareyre idazleak arduratu dira hizkuntza bakoitzeko idazketa lanez.

Bastidan ekainean iragan ziren emanaldietan bezala, Bardozeko emanaldiak ere arratsaldez eskainiko dituzte. Baina hitzordua goizeko 11:00etan da, herriko kaleetan musikari eta arizaleen ibilaldiarekin abiatuko da eguneko egitaraua. Pastorala 15:30etan hasiko da. Emanaldi bakoitzerako 1.000 sarrera jarri dira salgai, sarean eta tokiko turismo bulegoetan eskuragarri daudenak

Pastoralaren testua frantsesera eta espainolera itzulita eskuragarri egongo da bertan, ikusle guziek oholtzan gertatzen denaren xehetasunak jarraitu ahal izateko. Herriko ostatuek otorduak eta edariak eskainiko dituzte egun berezi horietan.

Pantxika Urruti da pastoralaren zuzendaria

2017tik dabil Pantxika Urrutia antzezlan hau prestatzen. Zuzendariaren bosgarren pastorala da. 2016an zuzendu zuen bere lehenengo pastorala, Katalina de Erauso izena zuen. 2017an Karmen Etxalarkoa antzezlana zuzendu zuen. Hirugarren pastorala Andere serora Hiriburun izan zen, eta 2018an estreinatu zen. Laugarrena, Gaxengo Inesaren aurrekoa, 2022an antzeztu zuten Zugarramurdiko leizeetan, antzezlanak Maddiren trajeria izena zuen. Pantxika Urrutik Mediabask-i esan dio bere azken lanaz, "Inesa de Gaxen Bastidan sortu zen, mugako herri batean. Baina hemen ez da mugarik. Gaskoia eta euskara nahasten diren leku batean gira. Zerbait egin behar zela pentsatu nuen".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pastorala
Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Irantzu Fernandez eta Belen Ausejo
“Arlo askotan aurrekaria izan zen Julia Fernandez Zabaleta, nortasun handiko emakumea”

Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian.


2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


2022-09-06 | Jon Torner Zabala
‘Pastorola’: Handituz doa euskarazko rol jokoen eskaintza

Rolariak elkarteko kide Pello Gutierrezek sortu du Pastorola rol joko kolaboratiboa, Zuberoako pastoralen narratiba eta egitura oinarritzat dituena. Euskaraz jokatzea helburutzat hartuta, pasa den urtean Adur rol jokoa aurkeztu zuen elkarteak. Bide horri eutsi dio... [+]


Xaretan pastoral bat emango dute lehenengoz

Urriaren 15ean eta 16an izango dira emanaldiak, Zugarramurdiko leizeetan; Xareta eskualdean lehenengoz egingo da pastorala.


2022-04-07 | dantzan.eus
Datozen urteetako maskaradak eta pastoralak noiz eta non?

Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]


Eguneraketa berriak daude