Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Otsailaren 27an armagintza arloko euskal enpresa garrantzitsuenetakoa den ITP Aerok ADMIRE zentroa inauguratu zuen Zamudion. Bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkaritza zabalak, Imanol Pradales lehendakaria eta Pedro Sánchez presidentea buru. Irekia

2025eko apirilaren 14an - 07:01
Azken eguneraketa: 09:01

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia kontseilariaren bitartez, ekoizpen militarra bultzatzearen alde egin baitzuen. Zalantzarik bazegoen, aste batzuk geroago Maria Ubarretxena bozeramailea bera izan zen antzera mintzatu zena, eta ondoren, Mikel Jauregi Industria sailburuak ildo beretik jo zuen.

Bada, Gasteizkoak taldean, mugimendu antimilitaristaren parte garen aldetik, eztabaida horretan parte hartu nahi dugu; hori bai, aurretik, eta tranparik gabeko eztabaida bat hasteko, oinarrizkotzat jotzen ditugun gako batzuk kontuan harturik.

Eztabaidaren markoa ezin da partziala izan, bere hedadura osoan ireki behar da: ez bakarrik zehazteko ea, orain arte bezala, sektore horri laguntzen jarraitzen zaion bere presentzia, negozioak eta etekinak areagotu ditzan; horrez gain, mahai gainean jarri behar da sektorearekin amaitzeko aukera ere, armagintza gizartearentzako onuragarria izango den ekoizpen zibil bihurtuz, eta, horrekin batera, Euskal Herriak gerren fabrikazioan duen parte hartzearekin amaitzeko.

Proposamena egin dutenek badakite abantaila handiz jokatzen dutela: foro publiko eta pribatuetarako sarbidea, erakundeen laguntza, lobbyen babesa...

Jakin badakigu, tamalez, jada ematen ari den eztabaida publikoa ez dela hain orekatua izango. Proposamena egin dutenek badakite abantaila handiz jokatzen dutela: foro publiko eta pribatuetarako sarbidea, erakundeen laguntza, lobbyen babesa, eta komunikabide jeneralistetan parte hartzeko aukera. Adibide argigarri bat: Euskal telebista publikoko bi eztabaida saiotatik gonbidatu gintuzten adierazpenen batekin parte hartzera, ondoren tertuliakide talde batek gaiari buruz eztabaida zezan. Bi kasuetan esan genuen joango ginela eztabaidara gonbidatuz gero, baina ez formatu tranpati horretan. Ez zuten nahi. Asmatu genuela uste dugu: eztabaida horietako batean tertuliakide bati basakeria hau esatea baimendu zitzaion antimilitarismoko inork bere gezurra desegiteko aukerarik izan gabe: "Mugimendua sortu zenean, antimilitarista bai, baina baita proterrorista ere, beraz, zilegitasunik ez dute horretaz hitz egiteko". Baldintza eta maila zikin horretako eztabaidetan ez dugu parte hartuko.

Komenigarria da, halaber, hasieratik eufemismoak alde batera utzi eta gauzei beren izenez deitzea. Zentzu horretan, sektore horri ezin zaio "defentsa industria" deitu; izan ere, ekoizpenaren % 80 esportaziora bideratzen bada, beraz ez dago norberaren defentsa militarrera bideratuta; are gehiago, beste herrialde batzuetako indar armatuei saltzen zaio, logika militaristan etsai hipotetikoak direnak. Gaineratu dezagun, industria militarra deritzona gizarte kapitalistaren jarduera ez-produktibo nagusietako bat dela: batetik, termino ekonomizistetan balorerik ez du sortzen, baina bai kontsumitu; bestetik, formalki ez da gauzatzen merkatuan, aurrekontu publikoen mende dagoelako zuzenean (hau da, gure poltsikoetatik ateratzen diren zergetatik). Horrez gain, kontuan hartzen badugu, ekoizpen hori, kasurik onenean, armategietan edo kuarteletan usteltzen dela, eta, okerrenean, gerrarako erabiltzen dela, armagintzari honako izena ematea proposatzen dugu: Euskal Herriko Xahuketa eta Gerrarako Ekoizpena (EHXGE). Hori guztia "gerra" ere eufemismo bat dela ahaztu gabe, hilketa masibo legeztatu bat izendatzeko erabiltzen dena.

Sektore horri ezin zaio "defentsa industria" deitu; izan ere, ekoizpenaren % 80 esportaziora bideratzen bada

Eusko Jaurlaritzak gerrekin eta haien testuinguruarekin negozioa egiteko egindako deia

Beste testu batean arretaz aztertu dugunez, gerra batzuen hurbiltasun geografiko eta kulturaletik haratago, Europako heriotzaren merkatarien interesak dira Europa mailako gerra baten arriskuari buruzko larritasun sozial gero eta handiagoa eragiten ari direnak. Beren etekinak biderkatuko dituen armamentu-lasterketa berri bat bultzatzeko helburuarekin (horretarako, ekidin nahi omen duten gerra bera bultzatzeko prest daude). Dinamika horretan Zedarriak taldeak gaur egungo egoera "defentsaren" industriarako "aukera zoragarri" kalifikatzea ulertzen erraza da: bere lobby funtzioei erantzuten die.

Baina oso bestelako kontua da Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren ahotik honako hau entzutea: "Nik uste dut aukera garrantzitsua dela, armagintzarena industria indartsua da Euskadin, ezin dugu beste aldera begiratu, garapen garrantzitsua izango du etorkizunean, eta, jakina, Eusko Jaurlaritzak, lagundu dezakeen guztian lagunduko die enpresa horiei, merkatu eta produktu berriak garatu eta ireki ahal izateko". Adierazpen horien larritasuna (Jaurlaritzako bozeramaileak antzeko baldintzetan berretsia) hiru puntutan datza funtsean.

Lehenik eta behin, egungo armamentu-lasterketa negozioa egiteko "aukera garrantzitsutzat" hartzeak dakarren etika-falta erabatekoa. Lehendakariordearentzat negozioa lehenengo gauza dela dirudi, "beste gauza bat da gutako bakoitzak esparru honetan izan ditzakegun jarrera ideologikoak". Herritarrentzako mezu etikoa beldurgarria da: negozioa da lehena, eta idealak bigarren mailako kontua dira. Zer gizarte mota espero daiteke printzipio etiko horietan oinarrituta?

Herritarrentzako mezu etikoa beldurgarria da: negozioa da lehena, eta idealak bigarren mailako kontua dira. Zer gizarte mota espero daiteke printzipio etiko horietan oinarrituta?

Bigarrenik, adierazpenak prebarikazioa direlako ia. Eusko Legebiltzarraren Lankidetza eta Elkartasunari buruzko 3/2024 Legearen 10. artikuluko 4. puntuan adierazten denez, "Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak, ekonomia sustatzeko politiketan, ez du kolaboratuko armamentua edo teknologia militarki erabiltzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin". Egia da, zoritxarrez, ez gaituela harritzen; izan ere, Eusko Jaurlaritzak berak, Finkatuz funtsaren bidez EHXGEri ematen dizkion laguntzez eta dirulaguntzez gain, ITP Aero enpresaren akzioen %6ari eusten dio. ITP Aero armagintza arloko euskal enpresa nagusietakoa da, eta fabrika berri bat inauguratu berri du Imanol Pradales lehendakariaren eta Espainiako presidentearen presentziarekin.

Hirugarrenik, eta denetan garrantzitsuena, Torresen adierazpenak oso larriak dira Amaia Pérez Orozcok "gauza eskandalagarri hori" edo Nancy Fraserrek “kapitalismo kanibal” deitzen duten horren egungo krisi anizkoitzaren testuinguruan egiten dituelako, horrek esan nahi duen guztiagatik.

Eztabaida ezartzeko oinarriak eta hasierako testuingurua horrela finkatuta, eztabaida horren inguruan erabiltzen ari diren argudio manipulatuen edo faltsuen lokatzetara jaitsi aurretik, beharrezkoa da ezarri duten gerrako psikosia aztertzeari ekitea. Horri eskainiko diogu artikulu sorta honetako bigarren testua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


Deseraiki dezagun gerra propaganda: ez da segurtasuna, armak dira

Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


2025-03-12 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.


Europaren berrarmatzeari begira, euskal enpresek “muskulua” dutela esan du Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Europak armagintzara 800.000 milioi euro bideratzea proposatu du Von der Leyenek

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatu plana aurkeztu du, kontinentea "erresilientea eta segurua" bihurtzea xede duena. Bost zati ditu planak, eta estatu kideek 150.000 milioi euro jasoko dituzte mailegutan. Arau fiskalak moldatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude