Jaurlaritzak bere sokako enpresei “mesede” egiteko eutsi dio produkzioari. Hori da ELAren susmoa. Astelehenean EAEko eta Nafarroako gobernuaren kontra jarritako salaketan, irregulartasunak egin dituzten enpresa horien zerrenda luze bat ere aurkeztu zuten.
ELAk eta LABek salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren kontra, funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko Espainiako Gobernuaren Errege-Dekretua hausteagatik. “Argipen oharra” kaleratu zuen EAEko administrazioak eta enpresei eskatu zien ez uzteko produkzioa bertan behera.
ARGIAk salaketaren txosten osoa aztertu ahal izan du eta argipen oharraren ondoren jarduerarekin segi duten enpresen zerrenda luze bat ageri da bertan, sindikatuen arabera legea urratu dutenak. ELAk hedabide honi azaldu dionez, gehiago egon daitezkeen arren, horiek dira ateak irekita mantendu dituzten gehientsuenak, eta “lotura estua” dukete Eusko Jaurlaritzarekin eta EAJ alderdiarekin: “Elkar elikatzen dira” azaldu du Pello Igeregik.
JAZ Zubiaurre da enpresa horietako bat, Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek Eibarren duen lantegia. Zubiaurrek, hain zuzen, adierazpen polemikoak egin zituen Radio Euskadin, Espainiako Gobernuaren errege-dekretuaren kontra eta Arantxa Tapia ekonomia Garapen sailburuaren jarrera defendatuz. Horren ostean, sareetako erabiltzaile ugarik gogorarazi zuten EAEko patronaleko ordezkari nagusia Eibarko EAJko Uri Batzarreko presidentea izan zela iraganean.
Horrez gain beste enpresa batzuk ere nabarmendu ditu sindikatuak, haien zuzendaritzako kideak EAJren hurbilekoak direlako edo Jaurlaritzarekin harremanak izan dituztelako. Tartean dira Tubacex, Nuria Lopez de Guereñu –Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburu izandakoa eta Confebaskeko presidente ohia– kontseilari duena, baita Haizea Wind ere; duela gutxi Iñigo Urkullu lehendakariak haize errotak egiten dituen enpresaren Santurtziko planta inauguratu zuen, honek Ekarpen funts publikotik 10 milioi euro jaso eta gero.
Sindikatuek osaturiko zerrendan 37 enpresa daude, horietako batzuk aski ezagunak, hala nola Olaberriko eta Bergarako ArcelorMittal, CAFen Irungo lantegia, Lointek, Nervacero, Indaux, Lapoxi, Fundiciones del Estanda, Arania… Azkeneko honek esku hartu zuen –Unesid siderurgiako patronalaren bidez– Sánchez eta Urkulluren arteko negoziazioetan, Espainiako Gobernuak martxoaren 30ean ekonomia guztiz geldiaraztea erabaki zuenean.
ELAren esanetan soilik erlazio horiek jakinda uler litezke Arantxa Tapiaren sailaren ahaleginak enpresen produkzioari eusteko, sindikatuen esanetan kasu askotan langileen segurtasuna bermaturik ez izan arren.
Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatu plana aurkeztu du, kontinentea "erresilientea eta segurua" bihurtzea xede duena. Bost zati ditu planak, eta estatu kideek 150.000 milioi euro jasoko dituzte mailegutan. Arau fiskalak moldatuko... [+]
2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]
Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]
Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]