Indusketa lanak egin dituzte Adunako hilerrian

  • 1936ko urrian bide bazterrean tiroa emanda azaldu eta hilerrian lur emandako gorpu baten bila aritu dira Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak herriko hilerrian. Saseta defentsa sistema ikertzeko lanketaren barruan kokatu dute indusketa.Adunako hezurtegitik ateratako hezurrak

Jexux Bidaola, Jose Luis Iraola eta Karlos Almorza Adunako hilerrian

2021eko abuztuaren 06an - 07:33
Azken eguneraketa: 09:58

Aduna, Zizurkil, Asteasu eta Larraulgo udalek babestuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendaritzaren laguntzarekin, Saseta defentsa sistema aztertzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea 2013tik. Ekimenaren barruan auzolandegiak antolatzen dituzte urtero eta 12 boluntario aritu dira aurten Zizurkilgo Azarolatxiki mendi muinoan, Eskaltzuko lursailetan.

Lubakietan zazpi metro zabaldu dituzte, eta batik bat, munizioa topatu dute. Gerrako materialarekin batera, latak, larru zatiak, botoiak, botilak edota egur zatiak ere jaso dituzte. Aurten, auzolandegien barruan ildo berri bat jorratu dute, eta memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean, 36ko gerraren testuinguruan izan ziren giza eskubideen urraketak ikertu nahian, indusketak Adunako hilerrira zabaldu dituzte.

Historian doktore den Karlos Almorza Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak zuzendu ditu lanak eta alboan laguntzaile izan ditu Jose Luis Iraola Puskas eta Jexux Bidaola Txirrita. Haiek gidatuta jardun dute auzolandegietako boluntarioek indusketak egiten hilerrian. Ez dira, ordea, hutsetik abiatu.

Adunako parrokoak sinatutako dokumentua

"Dokumentu bat aurkitu genuen garai hartako herriko parroko Jose Andres Vicuña Aranburuk 1936ko urriaren 17an sinatutakoa. Bezperan herriko bide batean aurkitu eta identifikatu gabeko gorpuari kanposantuan lur emateko baimena ematen du Vicuñak eta zehazten du hildakoak burua tiroz josita duela", esan du Almorzak.

Jose Andres Vicuña, Adunako parrokoa herriko hilerrian dago lurperatuta

Arrasto horren atzetik ibili dira Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak hilerrian azterketa egiten uztaila osoan zehar (ikusi hemen lanen bilakaera, egunez egun). Bi hezurtegi topatu dituzte. "Bat ofiziala, kanposantuaren mugen barruan dagoena da, katolikoena. Bestea berriz, hilerriko hesituratik kanpora dago eta han pentsatzekoa da bataiatu gabekoak eta gorriak lurperatuko zituztela", aipatu du Aranzadiko kideak.

Almorza, bigarren hezurtegiaren aurrean, hilerri kanpoaldetik begiratuta

Hezurtegi ofizialean egin dituzte lanik handienak. Arbolak hazita zeuden itxituraren barruan eta horiek erretiratzearekin batera berreskuratu dituzte hezurrak.

Duela 25 urte inguru urbanizatu  zuten Adunako hilerria eta hilobien artean pasabideak egin zituzten. Moldaketaren ondoren kendutako hilobietako gorpuzkiak utzi zituzten orduan hezurtegian.

"Hezurrak banan banan aztertu eta tiroren baten arrastoa izan zezaketenak apartatu genituen, aurkitutako dokumentuak esaten baitu han lur emandako pertsonaren burua tiroz josita zegoela", esan du Almorzak.

Adunako hezurtegitik ateratako hezurrak

Aranzadi Zientzia Elkarteko kide, antropologo eta hezurren arkeologian aditu den Lourdes Herrastik eta Paco Etxeberria mediku forentseak aztertu zituzten hezurrak joan den uztailaren 24an. "Haiek dira adituak eta lehen begiratuan esan ziguten hezurretan ez zutela bala zaurien zantzurik topatu. Dena den, hezur horietako batzuk laborategira eraman dituzte sakonago aztertzeko. Batzuetan bilatutakoa topatu egiten da eta beste batzuetan ez. Bilatzen ari garen gorpua ez badago hezurtegi ofizialean, litekeena da kanposantu kanpoaldekoan egotea".

Aranzadiko kideek ez dakite noren bila ari diren: "Ez dakigu esaten nor den bide bazterrean buruan tiroa zuela aurkitu zuten hura, baina badakigu Adunako hilerri honetan eman ziotela lur. Memoria historiko eta memoria demokratikoaz ari garela garrantzitsua da azpimarratzea, oraindik ere badirela aurkitu ez ditugun gorpuak, non dauden ez dakigunak. Horietako bat da Valeriano Saizar, Villabonako alkate izandakoa. Badakigu 1936ko urriaren 10ean akabatu zutela, baina ez dakigu zehazki non utzi zuten bere gorpua. Adunan bilatzen ari garena 7 egun beranduago aurkitu zuten".

Hilerriko hezurtegira hezurrak itzuli eta lurrarekin estalita amaitutzat eman dute Aranzadiko kideek indusketa lanen lehen fasea. "Lan hauek balio izan dute auzolandegietan aritu diren gazteei erakusteko ezin dela beti lehenengoan asmatu. Gure lana etengabe saiatzea da. Hamarretik hirutan lortuko ditugu emaitzak, baina garrantzitsua da ikusaraztea atzean dagoen lan guztia".

Hezurtegi ofizialera itzuli dituzte ateratako hezur guztiak eta lurrarekin estali

Ez daude etsitzeko Almorza, Iraola eta Bidaola. Prestutasuna agertu dute hilerriaren kanpoaldean dagoen bigarren hezurtegian indusketa egiteko. "Urteetan pilatutako lurraren zati bat erretiratzeko beta baino ez dugu izan. Bigarren hezurtegia garbitzeko aste batzuetako lana dago. Uste dugu saiatzeak merezi duela, eta pentsatzen dugu bilatzen ari garen gorpu hori hor egon litekeela".

Ustekabe handiagoak pasa izan dira eta ezustean ikertzaileek egin izan dituzte aurkikuntza garrantzitsuagoak. Adunan, hari muturra topatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fusilatuen bila
Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garcia
“Harrotasun antifaxista, esker ona, poztasuna, amorrua… sentsazio gazi gozoak bizi ditugu prozesu honen amaieran”

Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garciak hunkituta hitz egin du, Ezkabatik ihes egindako gasteiztarraren gorpuzkinak jasotzerako orduan. Nafarroako Gobernuak egindako urratsa eskertuta, hamarkada luzetan pairatutako isiltasuna salatu du ekitaldian.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


1936ko Gipuzkoako krimenen arduradunak publikoki adierazi zuen “gupidarik gabe fusilatu” behar zela

1936ko udazkenean Hernanin eta Oiartzunen frankistek egindako zientoka hilketen arduradun nagusiena izan zen Ramiro Llamas komandante eta epailea. Hilabete gutxira jendaurrean publikoki adierazi zuen fusilatze horien inguruan pentsatzen zuena; diskurtso beldurgarri hori oso... [+]


1936an desagerrarazitako Felix Goyaren monolitoari eraso egin diote Eulaten

Oraindik ere 36ko Gerraren memoriak sarri jasotzen ditu haginkadak orduko borreroen oinordekoen aldetik. Azken horietako bat Eulateko Felix Goyaren monolitoak jasandakoa da. 1936an atxilotu eta hil zuten frankistek 51 urterekin, eta oraintsu hiltzaileen ondorengoek berriz egin... [+]


Kondor Legioak Munitibarren 1937an egindako bonbardaketari buruzko liburua argitaratu dute

Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eman du argitara Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika liburua eta igandean aurkeztuko dute jendaurrean. 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak Munitibarren aterpetuta zeuden herritarrei eraso egin zien. Egun bereko arratsaldean, Gernikan... [+]


2023-02-09 | ARGIA
1937an Bilboren defentsan hildako sei gudariren eta milizianoren gorpuzkiak itzuliko dizkiete senideei

Genetikoki identifikatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak 1937ko udaberrian hildako sei errepublikarren gorpuzkiak itzuliko dizkie beren senideei, Bilboko Gogora institutuaren egoitzan larunbatean egingo duten ekitaldian.


1936ko Hernaniko fusilatzeak
“Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria”

Larunbatean Hernaniko Udalak beharrezkoa den oroimen ekitaldia egingo du herriko hilerrian 1936an frankistek hildako 200 lagunak gogoratzeko. Baina zeintzuk izan ziren krimen horien arduradunak? Zeinek sustatu eta agindu zituen fusilatzeak? Komeni da izen horiek ere ez ahaztea.


Pedro Asua galdakoztar milizianoaren desobiraketak bidea ireki du Jakan, beste 400 fusilatu aurkitzeko

1938an tribunal militar batek epaitu eta fusilatutako miliziano ezkertiarraren gorpuzkiak aurkitu ditu Jakako hilerrian Aranzadik. Galdakaoko eta Jakako udal eta elkarteek eta Asuaren senide batek egindako ikerlan eta elkarlanaren emaitza izan da aurkikuntza. Hainbat iturriren... [+]


Ezkabako ihesaldia
Paula eta Paulina

1938ko Ezkabako ihesean fusilaturiko Leoncio de la Fuenteren gorpuzkinak eman dizkiote haren alaba Paulari. Ekitaldian izan da Paulina Lizoain, haurra zela fusilatzea ikusi zuen emakumea; haren lekukotzari eta Txinparta elkarteak egindako lanari esker aurkitu dute hobia.


Lurrak garrasika jarraitzen du

Francoren heriotzaren ondoren, 1936ko fusilatuen senideak haien gorpuak berreskuratzen hasi ziren Nafarroan. Hasierako desobiratze haiek ezkutuan egin ziren, erakundeen laguntzarik gabe; hainbat herritar eta apaiz konprometituren ekimena izan zen, Ollakarizketako hobian 1979an... [+]


2020-02-27 | ARGIA
Guadalupe gotorlekuan fusilatuak bilatzeko indusketara sartzea debekatu diotela salatu du Abotsanitzek

1936an faxistek hildako bost milizianoren gorpuak aurkitzeko Aranzadi Zientzia Elkartea egiten ari den lanetara sartzea debekatu diote Hondarribiko Abotsanitz udal taldeko zinegotziari eta historialari bati, salatu dutenez.


2019-12-15 | ARGIA
106 fusilaturen memoria biltzen du Eloko Teileriaren Memoriaren Parkeak

Igande honetan inauguratu zuten Nafarroako Elo herrian 1936ko uztaila eta azaroa bitartean falangistek eta erreketeek fusilatu zituzten 106 pertsona oroitzen dituen parkea. Eloko Teileriako hilobi komuna dago bertan, 36ko Gerrako Nafarroako hobirik handiena.


2019-09-11 | Mauro Saravia
1936an fusilatua
Martzelo etxean da

Testigantza baten lorratzari segika aurkitu dituzte frankistek 1936an hildako Martzelo Lasa olaberritarraren hezurrak, eta 83 urte geroago senideei eman dizkiete.


Eguneraketa berriak daude