Indurainek dio Osasunbideak ez zuela maskarak erosteko beharrik, eta Sodena egin du operazioaren erantzule

  • Iruñerriko biltegi batean aterabiderik gabe jarraitzen duten 1,7 milioi maskaren aferak korapilatzen jarraitzen du, eta gobernu barruko bi alderdiek mokoka jarraitzen dute gaia dela eta.


2022ko azaroaren 03an - 11:55

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun sailburuaren esanetan, Osasunbideak ez zuen material hori erosteko inongo konpromisorik, hark ez zuelako sinatu Sodenak, CEN enpresarien elkarteak eta Albyn bitartekaritza enpresak lotutako hitzarmena. Nafarroako Legebiltzarrean asteazken honetan azaldu zuenez, haiek hitzarmenaren gehigarri bat sinatu zuten, besterik ez, eta horren arabera, Osasunbideak soberan egondako materialaren zati bat erosteko konpromisoa bereganatu zuen. Baina eranskinean adostutako baldintzak “ez ziren bete”, azaldu zuen eta, beraz, guk ez dugu ezer erosi. Aipatu zuen, halaber, operazio hau Sodenaren ekimenez hasi zela.

Hor dago beste kosketako bat: noren ekimena izan zen? Iragan urriaren 26an Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilariak foru legebiltzarrean adierazi zuenez, CENek eskatu zion maskaren operazioa bideratzea, eta dirua aurreratzea ere bai. CENek ordea, urriaren 28an Juan Miguel Sucunzaren bidez egindako adierazpenetan, ukatu egiten du haiek gobernuari ezer erregutu ziotenik, eta Sodenak abiarazi zuela operazioa, haren webgunean argi azaltzen denez.

Irujok bere agerraldian salatu zuenez, dena den, maskarak eta bestelako osasun materiala ezin da erabili juridikoki CENen izenean dagoelako, eta hark horien erabilera blokeatzen duelako gobernuak dirurik ez eskatzeko konpromisorik hartzen ez duen arte. Irujok marra gorri hori onartezintzat jo zuen. Sucunzak ez zien erantzun Irujok egindako salaketei, baina zeharkako mehatxu egin zuen, CENek “informazio asko duela esanez”. Edozein kasutan, datozen egunetan Irujoren sailarekin bilduko direla eta gaiaz berriz hitz egingo dutela zehaztu zuen.

Navarra Sumako Cristina Ibarrolak salatu zuen ulergaitza dela Osasunbideak ez erabiltzea biltegian diren maskarak eta, aldiz, beste batzuk erostea “eta gainera gehiago ordainduta”. Ez zuen azaldu, alabaina, salerosketen prezio horiek zeintzuk izan ziren.

PSN eta Geroa Bai ika-mika

Asteazkeneko saioan argi ikusi zen PSNk gainetik kendu nahi zuela operazioaren edozelako ardura, eta Geroa Bai-k, aldiz, sozialistak operazioan sartu nahi zutela. Mikel Asian Geroa Baiko parlamentariaren aburuz, Sodenak, CENek eta Albynek egindako hitzarmena lehenxeago Sodenak eta Osasunbideak sinatutako beste baten ia berdina da, eta hark ez du arazorik sortu eta honek bai; ulergaitzak jo du, halaber, Osasunbideak materialik ez erostea, “hitzarmenean finkatutako gehienezko %10 hori ere ez zuten erosi”. Hitzarmenak horretara ez zuela behartzen aitortu zuen, baina behar “etiko eta moralik ez ote zegoen” erantsi zuen.

EH Bilduko Adolfo Araizen esanetan, Osasunbidearen parte hartzean ilungune bat dago, eta ez da ulertzen nola hasierako erosketa konpromisoa zena egun batzuetan desegiten den, gainera “dokumentazio arrastorik utzi gabe”.

Eta plazan agertutako hirugarren agintari sozialista, PSNko Ogasun kontseilari Elma Saiz izan zen. Nafarroako Enpres Publikoen Korporazioko lehendakaria ere bada eta legebiltzarrean azaldu zuenez, bazuen Sodena, CEN eta Albyenen hitzarmenaren berri, baina ez ezagutza sakonez. Sodenaren administrazio kontseiluetara badoazela, baina han ez dutela botorik eta, gainera, ez dela ematen operazioen berri sakontasun osoz. Operazioaren ardura osoa Sodenarena dela azpimarratu du, ardurak Mikel Irujo kontseilariaren esku utziz, hura baita Sodenako lehendakaria.

PSN eta Geroa Bai gobernuko indarrak ika-mika ari dira maskaren afera medio, baina orain arte ezer gutxi esan duena gobernu hori gidatzen duen María Chivite lehendakaria da. Iragan uztailean gobernuko ikuskaritzak hitzarmenak hainbat irregulartasuna zituela adierazi zuen, besteak beste, bizi zen garai berezia zela eta, gobernuaren berariazko baimena behar zuela hitzarmenak, eta ez zuela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Irene Ruiz, Itaiako kidea
“Instituzioak beraiek ere badira oldarraldi matxistaren erantzule”

Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]


Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak

Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


2025-02-25 | Euskal Irratiak
Laborantzaren orientazio legea: garaipena eskuinarentzat, porrota ingurumenarentzat

Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude