AEB

India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen


2024ko azaroaren 26an - 08:40
Narendra Modi, Indiako lehen ministroa; eta Donald Trump, AEBko hurrengo presidentea, 2017an. Harreman ona dute.

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak bederen, gaiztotu egingo direla. Eta zenbakiekin pentsatu ohi dutenak ari dira beren pronostikoak doitzen. Gaizkoadura nozituko lukeena ere jakinaren gainean dagoela eta kontuak atera dituela ematen du.

Askoz enigmatikoagoa da, ordea, zer gerta daitekeen AEB eta Indiaren arteko harremanetan datozen lau urteetan. Biden administrazioak estrategia oso bat, handioski Indo-Pazifikokoa deitu dutena, eraiki nahi izan du bere agintaldiaren hastapenean eskueran doan aurkitu zuen Galwan ibarreko krisiari hauspoa eraginez. “Itzala egin diezagukeenari itzala egin diezaiokeena” berotzea berebiziko asmamena izan zitekeela ebatzi zuen norbaitek. Baina ez du funtzionatu. Berehala etorri zen Ukrainako krisian, bati omenka asmoak ere arbuiatu zaizkionean, besteari egintzak ere apenas maiseatu dizkioten arren, AEBk ez du lortu India anglosferako kideen antzera porta dadin. Espero zitekeen bezala.

“Autonomia estrategikoa” deitzen diote horri Narendra Modi Indiako lehen ministroak eta haren ingurumarikoek. Baita itxurakeria baino asko gehiago ez dela deritzoten kritikoek ere. Abagune bakoitzari ahal den onura guztia atera behar zaiola, baina inoren gurdiari lotuta geratu gabe, arrunki esanda. Kolonialismoaren ondorengo harrotasun nazionalak ez ezik, Indiaren garapen-bideak horrelako zerbait eskatzen duelako. Eta, agian, BJPk bere oposizioarekin kontraesan gutxien duen atala izango da kanpo-harremanetako estrategia hori, partekatua dela esatea askotxo bada ere.

Ez da, ordea, Trumpekin gozo konpontzeko modurik aproposena. Lehen agintaldian jada erakutsi zuen hark India ere gainerako aliatuak bezain esanekoa, eta manupekoa, izatea nahi zuela. Alta, ez da Modirekin gozo konpontzeko modurik aproposena. Orain, gainera, orduan ez bezalako zuzeneko liskarrak badaude: sikhen aurkako ekintzak, Adani auzia...

Begien bistakoa da Modiren hirugarren agintaldia hasi denetik Jaishankar kanpo-arazoetako ministroak Txinarekiko harremanak samurtzeari ekin diola. Mugako tirabirak berriro izozkailura itzuli dira, eta hormatuta zeuden tratu ekonomikoak berriro epeltzen hasi dira. Azkena, zuzeneko hegaldiak berrabiaraztea.

Kontraesanak –muga-arazoak, Pakistan eta Afganistan, Indiako Ozeanoa–  ez dira aienatu; bere horretan jarraitzen dutela esan liteke. Berriak –Bangladeshekoa, demagun– agertu daitezke. Eta aspaldikoak –Tibet– indarberritu.

Baina Modi ari da bere kontuak ateratzen. Trump 2.0 heldu aurretik ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


2025-04-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergen gerra ekonomikoa, Sun Tzuren ikuspuntutik

Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


Trumpek %10 eta %50 arteko muga-zergak ezarriko dizkie mundu osoko herrialdeei: “Amerika berriz aberats egingo dugu”

Mundu osoarentzat %10eko muga-zerga globala inposatuko du Donald Trumpen administrazioak, eta hainbat herrialderen inportazioak are gehiago zergapetuko ditu, tartean Txinakoak (%34) eta EBkoak (%20). Baina Hegoalde Globaleko herrialdeak izango dira kaltetuenak: Lesoto (%50),... [+]


2025-04-03 | El Salto
Luigi Mangionerentzat heriotz zigorra eskatuko du fiskalak, osasun aseguru-etxe bateko buruaren hilketagatik

Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Kazetari estatubatuar batek AEBek hutien aurka eginiko erasoen berri zuen, gertatu aurretik

Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


“Su eten partzial” bat adostu dute Trumpek eta Putinek Ukrainako azpiegitura energetikoarentzat

Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.


Eguneraketa berriak daude