Independentziaren atea gurutzatzeko prest Kataluniako Legebiltzarra

  • Carles Puigdemontek independentzia aldarrikatuko duen osoko bilkura 18:00etan hasiko da Kataluniako Legebiltzarrean. Zein motako adierazpena egiten duen ikusteko Ikusmina sekulakoa da. Parlamenteko prentsatik pasatako datuen arabera, 120 atzerriko medio daude, 300 atzerriko kazetari akreditatuak eta, Espainiako Estatukoak kontuan hartuta, guztira 1.000tik gora.


2017ko urriaren 10ean - 15:46
Segurtasun neurriak eta kazetarien armada txiki hau, hori da oraingoz Parlamentuan den ezaugarri nagusia. (Arg.: X. Letona) Segurtasun neurriak eta kazetarien armada txiki hau, hori da oraingoz Parlamentuan den ezaugarri nagusia. (Arg.: X. Letona)

Parlamentuaren ondoko hainbat kale itxita daude, berau dagoen Gotorlekua ere herritarrei itxita eta Mossoen oso zaintza neurri zorrotzak dira haren ingurune osoan. Parlamentua barruan ere mugimendu itzela da, pertsonen etengabeko joan etorri bat. Hona osoko bilkura jarraitzeko baliagarriak izan daitezkeen hainbat kontu.

Puigdemonten agerpena. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak debekatu egin zuen Junts Pel Sí eta CUPek atzorako deitutako osoko bilkura, berau Erreferendumaren Legean eta Trantsizioaren Legean oinarritzen zelako. Ondoren, Puigdemontek berak eskatu zuen gaurko agerraldia, urriaren 1ekoaren ondoren egoeraren balantzea egiteko. Hor ez dago arazorik, bere eskumen artean delako parlamentuaren aurrean agerraldia eskatzea.

Independentzia aldarrikapena. Generalitateko eta esparru independentistako iturri guztien arabera, presidentak gaur independentzia aldarrikatuko du, baina independentzia ez ei litzateke hasieratik bete-betean indarrean sartuko, apurka baizik. Puigdemontek berak dioen gisan, “independentzia ez da botoi bat ematea”. Horri besteko garrantzia emango ei dio elkarrizketari eta negoziazioari.

Erreferenduma eta Trantsizio legeak. Berez, gaurko adierazpena Erreferendumaren Legearen jarraipena da, haren 4. artikuluaren arabera urriaren 1ean baiezkoak irabaziz gero, independentzia aldarrikatuko litzateke. Behin hau egin ondoren, Trantsizio Legea sartuko da indarrean, eta hau, zelanbait esateko,  konstituzio txiki baten araberakoa da, Kataluniako Errepublika sortzen laguntzeko lege bat, legedi espainiarretik Kataluniakora trantsizioa gidatuko duena. Honen arabera, independentzia aldarrikatu eta sei hilabetera parlamentua desegin behar da eta hauteskunde kontituziogileak deitu

155. artikulua. Gaurko aldarrikapenaren ondoren, bihar Espainiako Gobernuak 155. artikulua indarrean sartuko dela aurreikusten da. Bihar 16:00etan du agerraldia Mariano Rajoyk. Lehen lau hilabete behar baziren hau bideratzeko, Madrilgo Gobernuak jakinarazi du bost egunetan egingo lukeela, prozedura laburtu bat erabiliz. Senatuan bakarrik behar da gehiengo osoa eta PPk badu hori. Honek funtsean esan nahi du Espainiako Gobernuak hartuko lukeela Generalitatearen eta Kataluniako autonomiaren instituzioen kontrola. Egungo Kataluniako Legebiltzarra desegin eta hauteskunde berriak dei ditzake lehen neurrien artean.

Errepresioa. Behin 155. artikulua indarrean sartuta, eta sartu gabe ere bai, eremu korapilotsuan sartuko gara, aurreikuspen guztien arabera, Espainiak errepresioa areagotuko ei du eta. Hori da segurtasun bakarretakoa, moldeez denetarik entzun edo irakurri  baitaiteke: batzuk agindutakoak dira, esaterako Guardia Zibilak gaur eskatu baitu ANC eta Omniumen kontuak blokeatzea; eta beste batzuk konplexuagoak, esaterako, Puigdemont presidentearen atxiloketa.

Edozein modutan, Kataluniak bere historiako ate garrantzitsu bat gurutzatuko du gaur legebiltzar honetan eta ARGIA horren lekuko zuzena izango da, bai Legebiltzarretik, baita ANCk kalean deitutako mobilizazioetatik ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


2021-10-20 | Saioa Baleztena
Carme Forcadell
“Espetxetik lehen bezain errepublikar eta independentista atera naiz, baina feministagoa”

2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]


2021-06-30 | ARGIA
PSOEk Kataluniaren erreferenduma inolaz ere ez duela onartuko adierazi du Pedro Sánchezek

Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.


2021-05-26 | Ixone Arana
Preso politiko katalanei indultua ematearen aurka agertu da Espainiako Auzitegi Gorena

Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.


2021-02-10 | Ixone Arana
Hamabost gazte deitu dituzte deklaratzera, 2019an Gasteizko trenbidea ixteagatik

2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-11-18 | Saioa Baleztena
Jaume Asens
“Elkarrizketa eraginkorra izanen da presoak aske daudenean bakarrik”

Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
42 milioi euro gastatu zituen Espainiak Kataluniako erreferendumaren aurka aritu ziren polizien gainsoldatetan

“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.


2020-09-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuak iragarri du datorren astean hasiko dela preso politiko katalanen indultuak tramitatzen

"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.


CUP alderdia ikerketapean jarri du Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak

Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.


2020-07-30 | Mikel Eizagirre
Gure Esku haserre Urkullurekin, Kataluniako prozesuari buruzko paperetan egin dizkion aipamenengatik

Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.


Eguneraketa berriak daude