Aurrera begirako erronkak eta asmo politikoak jasotzen dituen Ehotzen ponentzia onartu du Ernaik, boto-emaileen %93ren babesarekin, larunbatean Olatzagutiko kiroldegian egindako III. Kongresuan. 500 bat gazte bildu ditu ekitaldiak. "Gazte mugimendua indartu eta gazte fronte geldiezin bat osatzera goaz, gazte olatu bat", adierazi dute. Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek ere hartu du hitza ekitaldian.
"Datozenak ez dira garai errazak izango", adierazi dute Ernaiko kide Txomin Aiartza eta Amaiur Arbek. "Kapitalismo zisheteropatriarkal eta kolonialak eragindako krisi anizkoitza lehertu da jada. Honen fase neoliberala gero eta bortitzagoa da, eta 2008az geroztiko krisiek agertoki berri bat marrazten dute. Kapitala eta bizitzaren arteko talka areagotu eta are bortitzago bihurtzen ari zaigu parean dugun agertokia. Honek gazteria modu partikularrean kolpatzen du: bizitzaren esparru guztien prekarizazioa, bizi eredu zisheterokapitalista eta matxisten hedapena eta etorkizunarekiko espektatiba eza dira gure bizitzen ezaugarri nagusiak; belaunaldi krisia, alegia. Espektatibarik gabe, atomizatuak, bakartuak; eta otzan nahi gaitu kapitalak eta konplize dituen estatuek".
Horren aurrean, "erroko alternatiba bat eskaintzea inoiz baino garrantzitsuagoa" dela uste du gazte erakundeak. "Horregatik Euskal Herri aske, sozialista eta feministaren proiektua berritu eta hainbat borrokarekin aberastu dugu. 60ko hamarkadan belaunaldi oso batek Herri hau ilunpetik atera eta matxinada bat abiatu zuen modu berean, guri dagokigu orain ziklo politiko berri honetara egokitzea eta, prozesu independentista eraldatzailearen bidez, askapen prozesua muturreraino eramatea".
"Argi dugu zertara goazen: gazte mugimendua indartu eta gazte fronte geldiezin bat osatzera goaz, gazte olatu bat", gehitu dute, "botere hegemonikoak lehiatu, bizi baldintzak hobetu eta bizi ereduak irauliko dituena".
"Ondo dakigu nora goazen eta norekin egin nahi dugun bidea"
Borroka guztien arteko zubiak eraikitzea funtsezkoa dela dio Ernaik, eta herriak behar duela izan ardatza. "Askotan diogu, baina merezi du errepikatzeak: gazte mugimenduetan, gaztetxeetan, lan gatazketan, neska gazte taldeetan, plataformetan, auzo elkarteetan, talde ekologista, sektore zaurgarrienekin borrokan... dago eta egongo da Ernai. Ondo dakigu nora goazen eta norekin egin nahi dugun bidea. Herrian lekututa egongo den prozesu eraldatzaile integral bat ezinezkoa dela esaten dutenen aurrean, gu, gaurdanik, herritik eta herriaren mesedetara egongo den Euskal Errepublika sozialista, feminista eta euskalduna eraikitzera goaz".
Aurrera begira, bi misio aipatu dituzte. "Batetik, askapen mugimenduaren ildo politiko orokorrari dagokion gazte estrategia garatu eta praktikara eraman behar dugu, xedea gazte zapalduon errealitatea iraultzea izanik. Bigarrenik, belaunaldi berriak Ezker Abertzalearen proiektura batzea eta balio zein kultura militantearen transmisioa bermatu behar dugu. Ernaitik dagokigu militante berriak sortzea eta gure Herriaren zein gure mugimenduaren transmisioan kate begi bat gehiago izatea". Halaber, adierazi dute Ernaik duela "prozesu independentista eraldatzailea bultzatzeko ardura".
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.
“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.