Tavini Huira'atira alderdiak 38 ordezkari eskuratu ditu bozen bigarren itzulian, eta gainerako bi alderdi autonomisten artean banatu dira: Tapura Huiraatira alderdiak hamasei eserleku eta A Here la Porinetia-k hiru. Independentistek hartu diote beraz agintaritza ordura artean nagusi ziren autonomistei.
Independentzia goseak hitz egin du Frantziaren menpe segitzen duen Polinesian: independentistak garaile atera dira lurraldeko hauteskundeetan. Gehiengo osoa lortu dute datorren bost urteentzat, 57 aulkietatik 38 irabaziz. Oscar Temaru politikari eta aktibista izanen da beraz bertako asanbladako presidentea. 2018an elkarrizketatu zuen ARGIAk: "Nazio hau ez zitzaien modu baketsuan eman frantziarrei, beraiek dioten moduan".
Tapura Huiraatira alderdiak botoen %38,5 eskuratu ditu –hamasei eserleku–, eta botoen %17,2 izan dira A Here la Porinetia alderdiarentzat –hiru ordezkari–. Hori horrela boterea hartu diete autonomistei independentistek. Apirilaren 16an iragandako lehen itzulian baino alde handiagoa atera dute gainera: Tavini Huira'atira-k bozen %34,9 eskuratu zuen eta Tapura Huiraatira-k %30,46.
Uhartedia Pazifikoko 118 irlek osatzen dute eta 300.000 biztanle ditu orotara. 1842 urtean kolonizatu zuen Frantziak eta orduz geroztik Frantziaren menpe segitzen du, estatutuz aldatu arren: 1946az geroztik "Itsasoz haraindiko Frantzia" estatutua du, nolabaiteko autonomia hein batekin.
Independentziari buruzko erreferendum bat negoziatzeko orduan pisu gehiago ukanen dute oraindik aitzina. Gainera, 2022az geroztik Frantziako Parlamentuan ere hiru ordezkari dituzte independentistek, hots, Parisetik ere aldarria entzunarazteko bitartekariak dituzte.
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.
Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]
Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta... [+]
1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]
Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]