Arnaldo Otegik adierazpenak egin ditu EH Bilduren Donostiako egoitzan, 23:30 aldera. Oso pozik agertu da emaitzekin eta PP eta Voxek ez dezaten gobernatu, EH Bilduren babesa adierazi dio Sanchezen gobernuari.
"Gaur esan dezakegu Euskal Herriak gure enbaxadoreak izendatu dituela. Ez hori bakarrik, boto kopuruetan bere garaian askoz parte-hartze handiagoarekin Amaiurrek ateratako emaitzen antzerakoak atera ditugu. Horrek esan nahi du ziklo politiko berrian gaudela, zorionez".
51.000 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk duela lau urte baino; 5 diputatutik 6 izatera igaro dira eta 2 senataritik 6 edo 7 izatera- "Lehen indarra gara Gipuzkoan, bigarren indarra gara Araban eta Nafarroan, eta hirugarrena gero eta gertuago Bizkaian", adierazi du pozik.
"Feijóok kanpaina osoa pasa zuen esanaz beragatik balitz atzera botako liratekeela EH Bilduren babesarekin hartutako neurri guztiak. Guk erantzun diogu 'gugatik bada, ez da hori gertatuko'. Gaur berdina diogu, gure esku badago, ez dira egongo PP eta VOX Gobernu Espainolean, gugatik bada argi daukagu badagoela alternatiba beste lau urterako Espainiako Gobernuan. Eta hori ekarpen handia da antifaxismoarentzat".
Esan du independentistak direla baina antifaxistak ere badirela. "Jende arduratsua gara, eta ez dugu hutsik egingo. Hor egongo gara. Apustu egingo dugu debate sakon baten alde, eta honek ardura eta seriotasun handia eskatzen du. Beti egingo dugu sobiranotasunaren eta ezkerraren alde".
Hemen ikusentzun daiteke bere agerraldia:
Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.
Mapa honetan ikus daitezke emaitzak udalerriz udalerri.
Eskuin muturreko ordezkariak adierazpen hauek egin ditu:
“EAJk balantze ona egiten du gaurko Hauteskunde Orokorretan lortutako emaitzen inguruan”, hasi du hitzartzea EAJko lehendakari Andoni Ortuzarrek. Adierazi du helburu nagusia lortu duela EAJk.
"Garaipena azkenekoz lortu genuenetik zazpi urtera, berriro irabazi ditugu hauteskunde orokorrak", adierazi du PPko presidentegai Alberto Núnez Feijóok. "Harro nago horregatik. Eskerrik asko!".
Egun osoa igaro ostean parte hartzea jaitsi egin zela esanez, posta bidezko botoak zenbatu direnean, ondorioztatu da, igo egin dela. Espainiako estatu mailan bi puntu igo da parte-hartzea. PSOE izan da irabazlea bototan Hegoaldean 375.963 botorekin, 64.604 irabazita. Bigarrena... [+]
“Duela lau urte baino boto, eserleku eta portzentaje gehiago atera dugu”, azpimarratu du Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko egungo presidenteak.
Nagia ematen du, bai. Duela lau urte hauteskundeak errepikatu ziren tronurako bidea nola egin adosteko gai izan ez zirelako politikari profesionalak, eta medioen zein jendearen titular nagusia horixe izan zen orduan: nagia. Oraingoan ere beste hauteskunde batzuetatik zetozen... [+]
Yolanda Díaz Sumar-eko sortzaile eta buruak azpimarratu du “esperantzak beldurrari irabazi” diola, eta ziurtatu du astelehenetik aurrera elkarrizketak hasiko dituela “alderdi aurrerakoi eta demokratekin”, gobernua ahalbidetzeko.
SigmaDos etxearen arabera, PPk 145 eta 150 eserlekuren artean eskuratuko lituzke, eta Vox-ek 24 eta 27ren artean. Alegia, bien artean gehiengoa osatzeko (176) inkesta horren emaitzarik onenak beharko lituzkete. Aldiz, historikoki PPren aldera egin ohi duen GAD3 etxearen arabera,... [+]
2019ko hauteskundeekin alderatuta, parte-hartzeak behera egin du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Aurten marka guztiak hautsi dituen posta bidezko botoa ez dago kontatuta. 14:00etako datuek zioten zuten parte-hartzeak gora egin zuela. Grafikoan, parte-hartzeak behera... [+]