Indarrak alferrik xahutu gabe


2020ko uztailaren 21ean - 19:36

Duela egun gutxi EH Bilduk lortutako emaitzak hausnartu eta –aurrera begiratuz– hainbat burutazio eta zalantza sortzen zaizkit. Urteari esker bildutako eskarmentuak dioen bezala, egia da gauzak ez direla egun batetik bestera mamitzen, eta denbora beharrezkoa izanik, erne baina lasai jarraitzea dela zuzena, baina zalantzak bertan jarraitzen dute, baita antzeko aholku eta buruhauste gehiago.

Zalantza ugari bai, ez baitakit Gasteizko parlamentuan taldeen arteko lankidetza zer nolako koloreaz azalduko zaigun, ezta ere lehengo sakeak luze eta gogorrak edo bihurri bezain laburrak izango diren. Baina uste dut gu izango garela sakeari erantzun beharrean, eta beharbada ez hasieran bakarrik, luze iraungo duen legealdian.

Hori horrela gertatzen bada –nik horrela uste dut– lanak izango ditugu, jasotako indarra herriaren beharrak aseko dituen iturri bihurtzen. Ez da erraza izango.

Ikusiz zer eta zergatik gertatzen ari den gertatzen ari dena, zaila da herri honen oihu eta garrasi luze bezain sakona isiltzea. Eta horretan ez du batere laguntzen, bai historikoki, soziologikoki edo kulturalki, herri desintegratu baten antza handia izateak. Eta ez administrazio mailan soilik.

Horrela entzutea gogor samarra dirudi baina Euskal Herrian, hainbat froga ditugu aurrez aurre. Bide horretan, badakit ez dela askoren gustukoa eta Vascongadas terminoa entzuten dutenean belarriak “zorrozten” dituztela, baina gauzak horrela dira eta historikoki hala ulertu izan da. Ni termino hori erabiltzearen aldekoa naiz, desadostasunaren ispilu bezala ikusten dut, benetako helburua zein dugun kontzientzia aldarrikatzeko balio duena.

"Egia da orain arte emandako urratsek emaitzak eman dituztela, baina onartu beharra dago, egia baita, garai batean uste genuena baina latzagoa izaten ari zaigula autonomia desmitifikatzea"

Dena dela, desintegrazio honen gainetik integrazio borondate bat badagoela ukaezina da. Eta hori ez da hauteskundeetan bakarrik sumatzen, nolabaiteko komunitate batean elkartu eta beharreko bideak abian jartzeko gogoa ere nabaria da. Baina Francoren garaian bezala, gertatzen zaiguna da, geure historia besteek kontatuta ezagutzen dugula. Alegia, gure aurkarien esku jarraitzen duela, eta hori aldatu beharra dago.

Gaur egun, PSOE, PP eta bere ingurukoek bultzatzen duten integrazioa ezinezkoa da, ez da posible, integratu nahi dituzten guztiek zeregin bat eduki gabe. Bestela ez da integrazioa, kolonizazioa baizik. Gainera integrazio espainiarra bultzatzen dute, eta oker ez banago, hauteskundeen emaitzak diotenez, euskaldun gehienak ez daude ados, beste zerbait nahi dute.

Mezulariak ezagutzen ditugu, mezua ere bai; elkarbizitza da aldarrikatzen den helburu ukaezina, bale, ados. Baita erabakitzeko ahalmen osoa ere, bale, baina zer erabakitzeko, espainiar “nazionalistek” nahi dutena, hala abertzale euskaldunok nahi duguna? Espainiarrak izatea derrigortuz, inposatuz? Hori da elkarbizitza?

Horregatik, denbora asko daramagu normalizazio politikoa eta bakea lortu nahian, denon artean egitasmo bat egitea. Baina denok ez dugu normalizazio politikoa eta bakea berdin ikusten. Horregatik hainbeste denbora ezinik.

Dena dela ez da herri arazo bakarra, arazoa ez da hauteskundeetako herri honen borondatea, herri honen kontzientzia eta sentiberatasuna baizik. Hori bai, manipulazio luze, anker eta interesatuak sakon nahasi duena.

Egia da orain arte emandako urratsek emaitzak eman dituztela, baina onartu beharra dago, egia baita, garai batean uste genuena baina latzagoa izaten ari zaigula autonomia desmitifikatzea. Estatu espainiarrak herri honi eskainitako opari pozoitsua dela frogatzea, alegia. Oso zaila suertatzen baita agerian uztea, nazio askapen prozesu guztietan, autonomia, independentziaren antidoto gisa erabiltzen duela botere menperatzaileak, aurreko tresna guztiak porrot egin da gero.

Bide beretik dator gaur PSOEk –arrastaka berreskuratutako agintea galtzeko arriskuan ikusi ondotik, noski– bultzatu nahi “omen” duen federalismoa. Beharbada onerako izan daiteke, baina baita beste urrats bat, burujabetasunik gabe, tarteko urratsa baino tranpa hilkorra suerta litekeena, herri honen askatasun aukerari begira.

Beraz, ez dago zalantzarik, denok nahi omen dugun egitasmo hori, konfrontaziorik gabea ez dela izango, euskal komunitatearen egitasmoa bada behintzat. Baina orain arteko identitate marka guztiei uko eginez, probintzia espainiar bezala integratzea bada helburu, nekez inork ekarriko du normalizazioa eta bakea, herri honetara. Eta beldur naiz politiko euskaldun batzuk –gaur indar gehien dutenak– bide horretatik doazela.

Eta ukaezina da, badituzte bere arrazoiak eta ez nola nahikoak. Orain arteko bidea jorratuz lortuko dute agintea berreskuratzea. Beraz, zerk behartu dezake EAJren traineruak sekula egin ez duen ababorreko desbideratze erabakia?

Horrela ez bada, herriak eskertuko gaitu denoi, eskuindar eta ezkertiar abertzale guztioi. Hori horrela izatea lortuko bagenu, bide propio bat, euskal abertzaleok egitekotan, garbi eta zintzo eztabaidatu beharrean gaude. Baita mahai gainean geure aukera errealak soilik antzekotzat hartu, ez baita gauza bera “nahi eta ahal”.

Nire ustez, horrela eginez, jartzen ahal dugu gure herri txiki hau, –aspaldian merezi duen bezala–, libre izateko bidean. Bestela, noren zain gaude, zertarako hainbeste urteetako sufrimendu latza?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude