Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin biltzen ari direla baina Udalak ez dituela eskaera horiek kontuan hartu azaldu dute.
Arriaga Antzokiaren aurrean elkarretaratzea egin du Manteroekin Bat plataformak, astearte arratsaldean. Mboolo Bizkaiko Manteroen Plataformak, Bizkaiko SOS Arrazakeriak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak osatzen dute plataforma, eta hainbat kolektibo izan dituzte alboan, kontzentrazioan. “Beste behin, indarkeriaz eta arrazakeriaz jardun dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, eta hedabide batzuek ekintza horiek lagundu dituzte”. Pertsona manteroen kriminalizazioa eta haien aurkako jazarpena eta indarkeria amaitzeko eskatu dute, “Manteroen aurkako jazarpenik ez!” lelopean.
Zuzenean Bilboko Udalari zuzendu zaizkio eta pertsona manteroen eskubideei “modu larrian” eragiten dieten udal politikak aldatzeko eskatu diote. Hain justu, udal ordezkariekin bilerak izaten ari da Manteroekin Bat plataforma, eta bost eskaera dituzte oinarri. Batetik, ardura politikoa eta gehiegikerien gaineko kontrola: “Poliziaren jardunean indarkeria fisiko eta ahozkoa berehala amaitu dezala exijitzen diogu Udalari, eta botere abusua baliatzen duten polizien jarraipena, kontrola eta zigorra aplikatu ditzala”. Bigarrenik, poliziek kale saltzaileen dokumentazioa edo bestelako objektu pertsonalak hartzea oinarrizko eskubideen aurka doala gogoratu dute, praktika horrek desagertu behar duela azpimarratu dute. Berdin kale saltzaileen produktuak konfiskatzeko praktikari dagokionez: jardun eztabaidagarria eta ez oso gardena dela diote, eta berrikusi behar dela. Laugarren puntua, beste lurralde batzuetan egin den moduan, salmentarako espazio seguruak adostea, bai Aste Nagusian, bai auzoetako jaietan. Azkenik, udal kiroldegietan pertsona manteroak sartu ahal izatea eskatu dute, baldintza duinetan garbitu eta deskantsatu ahal izateko.
Bileretan, Udalaren aldetik asmo onez betetako hitzak bai, baina eskatutako neurrien inguruan inolako aurrerapenik eta keinurik ez dela egon nabarmendu du plataformak.
Mantero izatea ez baita delitu, “inor ez da ilegala” aldarrikatuz amaitu dute elkarretaratzea.
Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]
Arrazakeriaren eta Intolerantziaren Aurkako Europako Batzordeko kideak (AIAEB), Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundeak (ESLE) eta Erresuma Batuko Arraza Erlazioen Institutuak (AEI) adierazi dute gorroto delitua diskriminatutako taldeei laguntzeko sortu zela eta... [+]
Baldintza guztiak bete dituzu herritar legal bihurtzeko (kontzeptua bera gogorra da), autonomo gisa kotizatzen zabiltza kale-saltzaile, eta bat-batean administrazioak esaten dizu irabazi dezakezuna baino gehiago kotizatzen ez baduzu, berriz ere paperik gabe utziko zaituela,... [+]
Irizpideak "bat-batean" aldatu ostean, Espainiako Gobernua erresidentzia baimena ukatzen ari da saltzaile ibiltari diren autonomoei. Asteazken honetan Mbolo Moye Doole 'manteroen' elkarteak kontzentrazioa egingo du Gobernu... [+]
Hiru urte dira Ceutako Tarajal hondartzara igerian iritsi nahi zuten 15 migratzailek bizitza galdu zutela, guardia zibilek gomazko balak eta gas negar-eragilea jaurtitzen zizkieten bitartean.
Udako festetan oso presente izan ditugu kale-saltzaileak, beti poliziaren atezuan. Euskal Herrian baino askoz gatazkatsuago eta gaiztoago dago eztabaida Bartzelonan, eta bideoa atera du aurten hango Manteroen Sindikatuak, beraiei buruzko hainbat uste gezurtatzeko asmoz.