Indarkeria politikoak eragindako eskubideen urraketen mapa

  • Argiluz giza eskubideen aldeko elkarteak atzo argitaratu zuen "Indarkeria politikoaren ondorioz izandako bizitzeko eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideen urraketen mapa (osatugabea)" txostena. Bertan hainbat taldek eta segurtasun indarrek egindako eskubide urraketak biltzen eta laburbiltzen dituzte. Hemen irakurgarri dago txostena.


2011ko urriaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57

LABURPENA

- ETAk eta beste erakunde batzuek hildako pertsonak: 829.

- ETAk eta beste erakunde batzuek zauritutako pertsonak: 2.600.

- “Kontrolik gabekoek”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde parapolizialek hildako pertsonak: 72 eta 76 artean.

- “Kontrolik gabekoek”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde parapolizialek zauritutako pertsonak: 324 eta 339 artean.

- Poliziak hildako pertsonak: 93 eta 122 artean.

- Poliziak larriki zauritutako pertsonak: 629 eta 666 artean.

- Torturatutako pertsonak: zehaztu gabe.

 

Indarkeria politikoaren ondorioz izandako bizitzeko eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideen urraketen mapa (osatugabea)

- Hemen aztertzen den atal honek 1968tik 2011rainoko epea jasotzen du (1960an DRIL-ek egindako atentatuaren salbuespenarekin).

- Premiazkoena oraindino desagertuak dauden sei pertsonak non diren jakitea da: José Humberto Fouz Escobedo, Jorge Juan García Carneiro, Fernando Quiroga Veiga, Eduardo Moreno Bergaretxe, José Miguel Etxeberria Álvarez eta Jean Louis Larre.

 

1. ETA, ETA(m), ETA(pm), ETA VII, ETA VIII, CCAA, Iraultza eta beste batzuen esku.

(Euskal Herrian GRAPOk egindako heriotz atentatu kasurik ez dago)

• Hildakoak: 829 (Herritarrei Arreta Eskaintzeko eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Azpizuzendaritza Orokorra; 857 beste iturri batzuen arabera)

     Emakumeak: 56

     Gizonezkoak: 773

     29 urte baino gazteagoak (hauek ere barne): 242

     18 urte baino gazteagoak: 22 (zeinetatik 11, 10 urte baino gazteagoak ziren)

     Militar eta poliziak: 486 (emakumeak: 3 / gizonezkoak: 483)

     Zibilak: 343 (emakumeak: 53 / gizonezkoak: 290)

     Bereizi gabeko atentatu, nahasketak, errakuntza edo bestelakoak: 151

          - hauetatik 16, 15 urte baino gazteagoak ziren,

          - 10 kasutan ekintzaileak pertsonaz nahastu ziren,

          - 20 bertatik pasatzen ari eta kotxe bonba baten leherketak harrapatu zituen,

          - 24 atentatu helburutzat aldez aurretik aukeratuak izan zirenekin bizi edo lagundu zuten senitartekoak ziren,

          - 4ri, hirugarren pertsona bati zuzendutako bonba gutun bat lehertu zitzaien,

          - 42 lehergailuaren eztandak saltoki edo leku publiko batetan zeudelarik harrapatu zituen,

          - beste 10 lehergailuak bere lanpostuetan hil zituen,

          - 22, sukaldari, mekanikari, ile-apaintzaile, argiketari, garabi edo auto-gidari... gisara kontratupean lan egiten zuten zibilak ziren edo ibilgailu ofizialetako gidari bezala soldaduzka burutzen ari zirenak,

          - gainerakoak “egon behar ez ziren tokietan” aurkitzen ziren…

Atentatuen ostean umezurtz geratutako umeak: 1.438 (gehiago izan daitezke; abagune dezentetan beren gurasoak nola hiltzen zituzten ikusi zuten).

      Egileen arabera:

      ETA: 25

      ETA(pm): 17

      ETA(m): 721

      ETA(VIII. Asanblada): 1

      CAA: 31

      Iraultza: 1

      Iparretarrak: 2

      Beste batzuk:

            DRIL: 1

            Hoz y Martillo (Zaragoza): 1

            Autodefentsa-piketeak: 1

            “Mendeku”: 2

            Itsasondoko gaztea: 2

            Egiaztatze eta ikerketa gehiago behar dute: 24

 

• Zauritutakoak: 2.596 (2002/08/26an Baltasar Garzón epaileak emandako Batasunaren etendura-autoak 2.367 zenbatzen zituen, hauei ondoren zauritutako beste 229 pertsona gehitu behar zaizkielarik).

      Arrasto fisiko edo psikikoekin: 1.300 (horietatik 150 edozein lan burutzeko erabateko ezintasunarekin).

      Atentaturako aldez aurreko helburu izan gabe zauritutako zibilak: 1.352

      Atentatuetan zauritutako haurrak: 86

• Bahitutakoak: 79 (beste 11 pertsonak egiaztatze eta ikerketa gehiago behar dute) eta 7 kasutan ahaleginak porrot egin zuen (ihes egin zutelako, Poliziak esku hartu zuen...).

      Emakumeak: 2 / Gizonezkoak: 77

      Hildakoak: 18 (horietatik 3 desagertuak)

      Bahitzaileek aske utziak: 40

      Polizia indarrek askatuak: 6

      Zangoetan tiroak zituztela askatuak: 15

Auto-gidari bahituak (pistolaz kotxea ostu eta atentatua egin bitartean inguru isolatuetan lotuak edo autoko maletategian eramanak):80

• Beste datu batzuk:

      Atentatu eta ekintza armatuen kopurua: 3.391 (Batasunaren aurkako Garzón epailearen autoa, 2002ko abuztua bitartean)

      Kale indarkeriazko ekintzen kopurua: 3.761 (1991 eta 2002 artean Baltasar Garzón epailearen autoaren arabera) eta milaka sabotaia.

      Ekonomikoki kaltetutako pertsonak: oraindik zenbatu gabeak.

      Mehatxatutakoak: 2.000 pertsona inguru bizkartzainez ibili izan dira.

 

2. Polizia agenteen esku

Segurtasun-indarren jarduerak hildakoak

      Guztira: 93 (+29, ikerketaren zain).

            Emakumeak: 10

            Gizonezkoak: 93

            Batezbesteko adina: 32

            18 urtetik beherakoak: 12

            29 urtetik beherakoak: 41

      Poliziaren zaintzapean: 9 (+11, ikerketa gehiago behar dutenak). Emakumeak: 2

      Poliziaren kontroletan edo antzekoetan: 19 (+10 ikerk.). Emakumeak: 2

      Nahasketa, errakuntza, gehiegikeria edo abar dela medio: 16 (+5 ikerk.). Emakumeak: 1

      Zerbitzuz kanpoko poliziekin izandako liskarretan: 16 (+1 ikerk.). Emakumeak: 1

      Manifestazio eta mobilizazioetan: 30 (+2 ikerk.).

            Emakumeak: 4

            Gizonezkoak: 26

      Heriotz-zigorra ezartzeagatik: 2

• Segurtasun indarren jarduerak zauritutakoak:

      Guztira: gutxienik 629 (+29 gehiago ikerketaren zain)

            Poliziak zauritutakoen batezbesteko adina: 24

            18 urte baino gazteagoak: 39 (horietatik zortzi, 10 urtetik beherakoak).

            29 urte baino gazteagoak (adin horietakoak barne): 80

      Polizien kontroletan zauritutakoak: 47 (+ 7 ikerk.). Emakumeak: 3

      Nahasketa, errakuntza, gehiegikeria... dela medio zaurituak 47 (+23 ikerk.). Emakumeak: 5

      Zerbitzuz kanpo ziren polizien liskarretan zaurituak: 20 (beste pertsona bat gehiago ikerketaren zain). Emakumeak: 1

      Manifestazio eta mobilizazioetan larriki zaurituak: 515 + oraindik zenbatu ez diren pertsona-kopuru zehaztugabea (+6 ikerk.). Emakumeak: gutxienik 65.

• Beste datu batzuk:

Indarkeria mota honegatik umezurtz geratu diren haurrak: oraindik zehaztu gabeko kopurua.

Tortura: Zifrak oso ezberdinak dira iturrien arabera. Egiazko ikerketa bat egin behar da lehenbailehen atal honetako dokumentazioa modu frogagarrian osatzeko.

Eskubideen urraketak eta jasanezinezko tratua espetxeetan: zenbatu gabea oraindik (kartzela desberdinetan sakabanatzea gehitu behar zaio honi).

 

3. Talde parapolizialen, “kontrolik gabekoen”, edo eskuin muturreko elementuen esku

Guztira: 72 (+ 4 ikerketaren zain).

      Emakumeak: 11

      Gizonezkoak: 61

Bahituak eta hilak: 2 (emakume bat / gizonezko bat)

Oraindik desagertuak: 2 (+1 ikerketaren zain)

Desagertuak baina hilotzak aurkituak: 2 (+1 ikerketaren zain)

Emakume bortxatuak eta hilak aldarrikapen politikoarekin (BVE): 2

Atentatu eta erasoetan: 61 (+ 2 ikerketaren zain).

      - Horien artean 9 hilabeteko haurdunaldia zuen gazte bat.

      - Horien artean 20 bakarrik ziren ETAko kide.

Mobilizazioetan: 3 (emakume bat / gizonezko bi)

 

• Talde parapolizialek, ultrek edo beste batzuk zauritutakoak

Guztira: 324 (+15 ikerketaren zain)

Emakumeak: 82 eta beste batzuk oraindik identifikatu gabeak.

Gizonezkoak: 199 eta beste batzuk oraindik identifikatu gabeak.

Heriotza eragin ez zuten ultren edo talde parapolizialen atentatuetan zauritutakoak (jipoiak, bonbaz zaurituak...): 255 kasu (+15 ikerketaren zain)

Emakume bortxatuak aldarrikapen politikoarekin (Batallón Vasco Español edo beste batzuk): 14, eta oraindik zenbatu gabeko hainbat kasu gehiago.

Bahitutakoak (inguru isolatuetan edo kotxeetan galdekatuak, mehatxatuak eta torturatuak kasurik gehienetan): 55

      Emakumeak: 9

      Gizonezkoak: 46

 

• Beste datu batzuk:

Indarkeria mota honegatik umezurtz geratu diren haurrak: oraindik zehaztu gabeko kopurua.

Mehatxupean dauden pertsonak: zenbatu gabe oraindik:

Ondasunen aurkako atentatuak (etxebizitzak, ibilgailuak, establezimenduak) eta mehatxuzko ekintzak: 639 (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideei buruzko Txostena, 2008ko ekaina).

Egileen inguruko desadostasunarengatik, ikertu gabe egoteagatik eta informazio-faltarengatik, oro har argibide eta egiaztatze gehiago behar duten beste kasu batzuk: 24


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arantza Quiroga
2015-10-15 | ARGIA
Alfonso Alonso izango da PPko EAEko buru

Arantza Quirogaren lekua Alfonso Alonso gasteiztarrak beteko du. Quirogak joan den astean aurkeztu zuen mozioa atzera botatzera behartu eta honek dimititu ostean etorri da aldaketa. Alderdiko lurralde presidenteek eta Gasteizko Legebiltzarreko ordezkariek hautatu dute... [+]


Arantza Quirogaren dimisioa: PP barruko liskarren azken ginda

Arantza Quiroga EAEko PPko buruak dimisioa aurkeztu du asteazken goizean. Urriaren 6an Askatasun eta Bizikidetza Lan Taldea sortzeko proposamena eraman zuen Legebiltzarrera, baina egun bat geroago atzera egin zuen, Madrilgo Genova kaleko PPren egoitzatik eta Terrorismoaren... [+]


PPren familiako bost izen Rajoyren buruhausterako

Aste nahasia bizi dute PPn eta asteazkenean baino ez gaude. Alderdia uztea erabaki duten beteranoak, jendaurrean alderdia gogor kritikatzen duten buruzagi ohiak, isiltasun esanguratsuak… Espainiako eskuina kriki-kraka dabil Euskal Herriko eta Kataluniako egoerei nola... [+]


Rajoy-Urkullu bilera azkartu nahi du PPk Bilboko manifestazioaren ondoren

Manifestazioek ez dute espetxe politikarik aldatzen Jorge Fernandez Díaz Espainiako Barne ministroaren esanetan, baina PPn mugimenduak ekartzen dituzte. Asteazkenean Arantza Quiroga EAEko popularren burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea bildu dira eta erabaki... [+]


2013-05-13 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga izango da EAEko PPko presidentea

Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.


2013-05-10 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga, Basagoiti ordezkatzeko hautagai nagusia

Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.


2013-03-13 | Jon Torner Zabala
Gizarte gastuetara 711 milioi euro gutxiago bideratuko ditu Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren 2013. urterako aurrekontu proiektuak %10,8ko murrizketa aurreikusi du: 9.316,7 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 1.132 milioi euro gutxiago. Gizarte gastuetara 711,5 milioi euro gutxiago bideratuko dira, iaz baino %9,3 gutxiago.


2012-04-30
“Ez dago parekatzerik ETA eta Francoren diktadura”

Elkarrizketa: Sustrai Colina

Irentsi duzu Legebiltzarreko lehendakaritzarako zure partez Arantza Quiroga izendatu izana?

Aukera aniztasuna sanoa izateaz gain, arraroa litzateke maila horretako postu baterako izen bakarra egotea mahai gainean.


2011-11-10
Erakunde bakoitzak bere aldetik ospatu du Memoriaren Eguna

Adierazpen instituzional bateraturik lortu ez izanaren ondorioa ikusi da gaurko Memoriaren Egunean. Erakunde bakoitzak bere aldetik ospatu du eguna, biktimen inguruan sortu den eztabaidak bultzatuta.


Eguneraketa berriak daude