2020an indarkeria matxistaren aurkako 7.151 salaketa jarri zituzten. 2019.urtean baino 737 salaketa gutxiago, baina adituen arabera, datuak ez dira errealak, COVID-19ak eragindako izurritea dela-eta.
Salaketen kopurua %9,3an jaitsi zen iaz Hego Euskal Herrian, Espainiako Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako behatokien datuen arabera.
Txostenak emakumeen egoera jasotzeaz gain, adingabeena ere jaso du. Adingabeen kasuan igoera nabarmena egon da, iaz 24 adingabekok jasan zituzten indarkeria matxistak eta 2019ko datuek diotenez, urte hartan ez zen kasu bat ere jaso. Behatokiko kideek ohartarazi dutenez, pandemiaren ondorio zuzenak izan dira datu hauek.
Pandemiaren ondorioz datuak ez direla “errealak” ohartarazi dute. Itxialdi garaian biktima asko erasotzaileekin egon behar izan dira etxean sartuta eta honek laguntza eskatzeko aukerak murriztu ditu. Txostenean salaketa hauek jartzeko bideak zeintzuk izan diren ere ageri da.
Berria egunkariak informatu duenez, bortizkeria matxistaren biktima gehienek polizia etxeetara jotzen dute. Hego Euskal Herriaren kasuan, 2020ko urte amaieran 1.028 emakume joan ziren komisaldegietara, eta beste batzuetan familiak jarri du salaketa. Beste aukera batzuk dira biktima zuzenean epaitegietara joatea, poliziak zuzenean esku-hartzea edo laguntza zerbitzuetatik salaketa jartzea.
Munduko Osasun Erakundeak egindako ikerketa batek 161 estatu eta eskualdeetako datuak jaso ditu. 15-19 urte arteko nerabeen %24 bizitzan noizbait bikotekidearengandik indarkeria jasan duela jaso dute, eta %28 30-39 urte arteko emakumeek. Daturik okerrenak errenta maila baxuko... [+]
Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]
Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]
Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.
Asteazkenan ireki dira Baionako bestak usaian baino goizago, bai egutegian bai tenorean. Gisa berean, Patxa plazako besta alternatiboak arratseko 6etan abiatuko dira. Eneka Barnetx Borda, Zizpa gaztetxeko kidea da.
Sanferminetako lehen bi egunetan gutxienez bederatzi eraso sexista salatu dituzte, horietako hiru intentsitate handiko sexu erasoak, Mugimendu Feministak gaitzetsi duenez. Foruzaingoak erasoei lotutako gizonak atxilotu ditu, eta gertakariak ikertzen ari da. Erasoei erantzuteko... [+]
Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat honetan Tuteran, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak Poliziari deitu zion laguntza eske gizona jarraika zuelako.
Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.
Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]
Irunberriko Talde Feministaren eskaerari uko egin eta eraso sexisten aurkako kartela ez dutela herri sarreran jarriko erabaki du Rocío Monclús buru duen udal gobernuak, ez dela beharrezkoa argudiatuta, "beste eraso batzuk ere gertatzen direlako". Udalaren... [+]
Nagore Laffage Casasolaren heriotza salatu dute Iruñean astelehenean. 2008ko Sanferminetan Jose Diego Yllanesek hil zuen, Laffagek 20 urte besterik ez zituela.
70 urteko apaizari urtebeteko espetxe zigorra jarri diote, baita bost urteko debekua adin txikikoekin lan egiteko ere. Bere ordenagailuan pedofiliazko edukia aurkitu zuten ikertzaileek. Itaiak elkarretaratzea egin du Baionan, epaiketa hasi aurretik.
Ostegunean emandako prentsaurrekoan Jerome Bourrier prokuradoreak bikotea “dibortzio-prozesuan” zegoela adierazi du, eta senarrak ez zuela onartzen. Senarra jendarme ohia eta tiro kirolaria da, eta etxean zituen gerra armak ez dituzte aurkitu. Laure Zacchello... [+]
Laure Zacchello azken aldiz ikusi zuten ekainaren 21 goizean. Fiskaltzak astelehenean senarrari behin-behineko espetxealdia ezarri zion eta haren parte-hartzea froga dezaketen “zantzu serio eta sendoak” daudela informatu du Sud Ouest egunkariak. Jendarmeriak laguntza... [+]