Sistema xenofobo bat erabiltzen du Ertzaintzak indarkeria matxistaren arriskua neurtzeko

  • Algorithm Watch-ek egindako ikerketa batek azaldu duenez, biktimei egindako test batek biktimen eta erasotzailearen jatorriaz galdetzen du. "Atzerritartzat", ordea, Mendebaldekoak ez direnak baino ez ditu jotzen.


2023ko apirilaren 05ean - 09:37
Azken eguneraketa: 2023-04-06 00:17
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Biktimak edo delitugileak atzerritarrak ote diren" da lehenengo galdera, indarkeria matxistaren arriskua neurtzeko Ertzaintzak erabiltzen duen galdetegi batean. Naiara Bellio kazetariak plazaratu ditu Algortihm Watch-en Ertzaintzak indarkeria matxistaren arriskua neurtzeko erabiltzen duen algoritmoaren ikerketaren ondorioak. Galdeketa psikologiko batean oinarritzen da EPV-R izeneko tresna, gazteleraz, "Escala de predicción del riesgo de violencia grave contra la pareja" (Bikotekidearen aurkako indarkeria kasu larrien arriskua neurtzeko eskala). 

Biktimen eta delitugileen jatorriaren inguruko galdera zerrendan lehena bada ere, galdetegia ez zaie beti ordena horretan zuzentzen biktimei, Oskar Fernandez Ertzaintzako ikuskatzaile nagusiak AlgorithmWatch-i azaldu dionez. Gaineratu du galdera horrek puntu bat baino ez duela balio, beste batzuk hiru puntura arte balio duten bitartean. Hala ere, galdetegiaren arabera, "atzerritarrak" Mendebaldekoak ez direnak baino ez dira. Esaterako, norbait belgiarra edo alemaniarra bada, ez da kontuan hartzen. Fernandezek azaldu duenez, "Europarrak ez diren bestelako kultura duten kasuetan" baino ez da aplikatzen. Hala ere, galdeketan ez da herrialdeen zehaztapenik eskatzen.

Jatorriarenarekin batera, beste hemeretzi galderek osatzen dute galdetegia. Besteak beste, biktimari galdetzen diote erasotzailea jeloskorra ote den, delitugilea beste norbaitekin oldarkorra ote den, heriotza-mehatxurik egin dion edo armak izan diren tarteko. Galdera bakoitzak puntuazio bat du, eta gehienez 48 puntura irits daiteke. Ez dituzte galdera guztiak egin behar nahitaez, baina gutxienez hamabi bai. Iritsitako puntuazioaren arabera neurtzen dute arrisku maila. 24 puntutik gora esan nahi du arriskua "larria" dela, 18tik gora "handia", 10etik gora "ertaina", eta hortik behera "baxua".

Ikerketa judizialarekiko paraleloa da algoritmo hau. Hau da, epaile batek erabakiaren aurretik, Ertzaintzak bere protokoloa jartzen du martxan biktimak babesteko, eta horretan kontuan hartzen dute EPV-R algoritmoa. Gero, Poliziak epaileari ematen dion txostenean froga gisa sartzen ditu galdeketaren emaitzak. Hori ez da gertatzen antzeko beste sistema batzuetan.

Algoritmoaren errendimendua, auzitan

2022an AEBetako Cornel Unibertsitatean algoritmoaren errendimendua aztertu zuten. Emaitzak bildu zituen txostenak dioenez, beste bide batzuetatik arrisku handikotzat jo zituzten kasu gehienetan (%53) algoritmoak arriskua "txikia" zela ondorioztatu zuen. Ikerketaren arabera, negatibo faltsuen kopurua benetako positiboena baino handiagoa da. Horrek esan nahi du algoritmo horrek kasu larriak ez-larritzat jotzeko aukera handia dela.

Ez da algoritmo xenofobo bakarra

Beste leku batzuetan ere erabiltzen dituzte algoritmo xenofoboak. Esaterako, Katalunian RisCanvi tresna erabiltzen dute preso batek espetxetik atera ondoren berriro deliturik egingo ote duen aurreikusteko. Presoen jatorria kontuan hartzen du algoritmo horrek ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xenofobia
Kaleko afari solidarioen kontrako elkarretaratze bat egin dute Donostian, PPko zinegotzien parte hartzearekin

Afari solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean zegoen antolatuta baimenik ez zuen elkarretaratzea. Tentsio une handiak izan dira, eta Ertzaintzak KASen aldeko hainbat jarraitzaile identifikatu ditu.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Jaime Iribarren (LAB)
“Zapia buruan eramateagatik diskriminatu egiten dituzte lantokietan”

Elkarretaratzea egin dute Iruñean asteazkenean SOS Arrazakeria taldeak eta LAB sindikatuak salatzeko zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" eragin dizkietela euren lanpostutan. "Ohikoa" den diskriminazioa... [+]


Bost urte inor ez da ilegala aldarrikatzen

Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]


Voxen diskurtso xenofoboa geldiarazteko protokolo bat sortu nahi du Nafarroako Parlamentuak

Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.


Hobetu bada ere, indarrean dago atzerritar jatorriko pertsonekiko estigmatizazioa EAEn

Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 2023ko Barometroaren emaitzek diote “2021ko balioetara itzuli dela” euskal gizartearen "tolerantzia-maila". Datuen arabera, horrek lotura zuzena du Ukrainako gerraren kronifikazioarekin eta asilo-eskarien egonkortzearekin.


2023-07-11 | Gedar
Frantziako Poliziak 20 aldiz gehiago geldiarazten ditu gazte beltz eta arabiarrak

Profil horretako pertsonen %80 polizia-kontroletan geldiarazia izan da, Frantziako Giza Eskubideen Defendatzaileak ziurtatu duenez. Praktika horrek "komunitate desberdinen eta Poliziaren arteko gatazkak areagotu ditzakeela", ohartarazi izan dute adituek, aspalditik.


2023-04-18 | ARGIA
Gorroto delituak bikoiztu egin dira EAEn, delitu arrazista eta xenofoboak batez ere

2022an Ertzaintzak erregistraturiko gorroto delituen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 438 gertakari guztira, 2021ean baino %57 gehiago. Arrazakeria eta xenofobiari lotutako delituek jarraitzen dute izaten zabalduenak, eta atzetik dituzte sexu-joera edo sexu-identitateari... [+]


2022-10-18 | Iñaki Agirre
Josep Borrell
“Europa lorategia da eta munduaren gainerakoa oihana; lorezainek oihanera joan behar dute, bestela, inbaditu egingo gaitu”

Europako Batasuneko diplomaziaburu den Josep Borrellek kutsu zibilizatzaileko adierazpen xenofobo eta eurozentrista larriak egin ditu Europako Akademia Diplomatikoaren inaugurazio ekitaldian.


Arrazakeria eta LGTBfobia, gorroto delitu nagusiak Hego Euskal Herrian

2021ean salatutako edo ezagututako gorroto delituen berri eman du Espainiako Barne ministroak. Hego Euskal Herrian, 309 kasu zenbatu dituzte denera, baina askoz gordinagoa da errealitatea: gorroto delituren bat jasan dutenen %80ak ez du salatzen, hainbat ikerketaren arabera.


Eguneraketa berriak daude