Indarkeria matxista dagoen etxe batean, nolako errealitatea bizi dute seme-alabek? Haur horien azalean jarri da bat baino gehiago, Asun Casasola ipuin lehiaketan parte hartzeko, eta errelato gogorrak utzi dituzte. “Indarkeria matxistari buruz idazten jartzeak gauza asko barnebiltzen ditu, hausnarketa eta salaketa, eta eraldatzeko gakoak. Hori bera asko da ikuspuntu feministatik”.
Nola ikusi eta bizi du indarkeria matxista haur batek? Hori da Asun Casasola ipuin lehiaketak aurtengo idazle helduei jarri dien ariketa, “indarkeria pairatzen duten emakumeak ez baitira irlak, gertatzen zaienak inguruan ere eragiten du; indarkeriak jendarte guztiarengan eragiten duela plazaratu nahi izan dugu”, kontatu digu lehiaketaren antolatzaile Ainara Lopez Zarcok. Batez ere etxe barruko indarkerian zentratu dira aurkeztutako lanak: indarkeria dagoen etxeetan, txikienek egunerokoan jasan behar izaten duten errealitate ilun eta gogorra izan dute hizpide. Azken finean, haien amek pairatzen duten indarkeriaren zuzeneko biktimak dira umeak, erreportaje honetan azaldu genuenez.
Patioan jolasten uzten ez dioten neska edota lagunari gertatzen zaiona ulertzen ez duen haurra, hortik tiraka ere aurkeztu dituzte ipuinak. “Indarkeriak zeharkatzen gaitu eta horren erakusle izan da aurtengo edizioa, haurrek ere modu batean edo bestean pairatzen dute indarkeria”, dio Lopezek. “Egunerokoan zeharkatzen gaituzten matxismoak identifikatu eta landu ezean, errepikatu egingo dira halabeharrez, ez direlako ‘helduen kontua’ bakarrik, jendarte guztiarena baizik”.
Eta mutilen begiradatik?
Zer egin behar dute mutilek edo gizonek indarkeria matxistaren aurrean? Gai hori planteatu die ipuin lehiaketak 16 urte arteko idazleei, gazteen kategorian. Bizi dugun errealitatea "eraldatzeko guztion begirada eta indarrak behar ditugu eta mutil gazteen papera zein garrantzitsua den azpimarratu nahi izan dugu –azaldu du Ainara Lopezek–. Neska eta emakumeoi indarkeriak identifikatu eta salatzeko deia egiten zaigu aldi oro, ahalduntze ariketa asko jartzen da martxan eskoletan zein eskolatik kanpo, baina mutilek zeresan handia dute eta erasoen aurrean eragiteko tresnak eman behar dizkiegu, aliatu bilakatu daitezen, indarkeriaren aurkako borrokara gerturatu eta elkarrekin eragin dezagun”.
"Feminismoaren beste aurpegi bat da Asun, dituen mina eta amorrua eraldatzaile bihurtu dituena; berak bakarrik daki zenbat kilometro egin dituen ikastetxez ikastetxe"
Asun Casasola, borroka baten erreferente
José Diego Yllanesek Nagore Laffage irundarra hil zuen 2008ko Sanferminetan, ezetz esan ziolako. Alabari gertatutakoa salatzen duen borrokalari nekaezina da Asun Casasola, eta haren izena darama ipuin-lehiaketak; aurten ere, bertan izango da sari banaketan. “Asunek egiten duen lana bistaratzea” ere bada lehiaketaren xedea: “Erreferentea da guretzat, feminismoaren beste aurpegi bat da Asun, dituen mina eta amorrua eraldatzaile bihurtu dituena; berak bakarrik daki zenbat kilometro egin dituen ikastetxez ikastetxe. Guztiok gara Nagore eta guztiok gara Asun, guztion artean indarkeria identifikatu eta eraldatzeko indarrak batzera hauspotzen gaitu Asunek”.
Ariketa kolektiboa
Zortzigarren edizioa du aurtengoa Asun Casasola ipuin laburren lehiaketak: “Ariketa zaila da proposatzen duguna; orrialde bakar batean gai konkretu baten inguruan idaztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula”, eta aldi berean, paperaren aurrean jarri eta indarkeriaz idazten jartzeak berak gogoetarako, salaketarako eta eraldaketarako bideak irekitzen dituela kontatu digu Ainara Lopezek. Azken edizio honetan 370 ipuin jaso dituzte denera (euskaraz eta gaztelaniaz), lehiaketa martxan jarri zutenean finkatu zuten jomuga elikatzen jarraitzen dutenak: “Indarkeririk gabeko bizitzak irudikatzen lagundu nahi duen ariketa kolektiboa” egitea.
Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.
Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Dozenaka lagun batu dira igandean Laudioko Herriko plazan, Ez zara fisioa, erasotzailea zara lelopean.
2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]