Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko errepideen hestearen kontrako postura plazaratuko dute protestaren bidez. Baigorriko herritar talde batek jarri du hitzordua 15:30etan herriko eliza aitzinean.
"Herri bat gira, mugarik ez! Indar okupatzaileak, kanporat!" lemapean eginen dute manifestazioa otsailaren 6an Baigorrin. Hitzordua finkatu du herritar talde batek, 15:30etan elizaren aitzinean. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko errepideak hesteko Frantziako Estatuak harturiko erabakia salatuko dute. Horrez gain, Nafarroa Beherean azken asteetan emendatuz joan den jendarme eta militarren presentziaren kontrako mezua ere plazaratuko dute. Besteak beste, badira aste batzuk 60 bat militar direla Baigorrin instalaturik.
Duela bi aste ere salatu zuten egoera hau, Izpegin antolaturiko elkarretaratzearekin. Bere aldetik, EH Bai eta EH Bildu koalizioek otsailaren 14ko jarri dute hitzordua, Lizarrietan.
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]
Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]
Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]
Espraiarekin estali dituzte Ipar Euskal Herrian gutxienez 25 frantsesezko izendapen panel. Uztailaren 10ean hasi zuten ekintza, eta U14 kolektiboak egiletza aldarrikatu du. Bihar manifestazioa deitua dute Donibane Lohizunen.
Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]
Belgikaren argudioa indargabetu egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta beraz, buruzagi independentistak Espainiaratzeko Goreneko epaileak eginiko eskariak atzera ere balioa hartu du. Hala ere, Espainiako Justiziak "gabezia sistemikoak" dituela dio... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]
Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]
Irlandarrek bere hizkuntza galdu dute eta ingelesa irabazi. Zer gehiago irabazi dute? Zer gehiago galdu? Astebete egin dut Dublinen, James Joyce-ren Ulysses nobela mardulean oinarri hartzen duen Bloomsday jaialdia bizitzen eta aztertzen.
Lehenago ere ibili izan naiz Irlandan,... [+]
“Burujabetza ekintza masiboa” antolatu du euskal errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak larunbaterako, ekainak 4, Irungo Ficobatik abiatuta. Larunbateko deialdiaz, Ehun mugimenduaren helburuez, independentismoaren eta burujabetzen aldeko borrokaren indargune zein... [+]