Iñaki Viñasprek jantzi du 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapela

  • Iñaki Viñaspre da aurtengo txapelduna, Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Viñaspreri Lierni Altunak jantzi dio txapela. 700 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 01ean - 09:19
Iñaki Viñaspre irabazlea. Argazkia: bertsozale.eus.

Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Eszenatokian, arabar bertsogintza irudikatzen duen bidea.

Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)

Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)

Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Oier Suarez aurkezle eta Marta Ugarte gai-emailearen eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Viñaspre nagusitu da eta beraz 2019ko Arabako txapelduna da.

Finaleko epaimahaia 5 epailerekin osatuta egon zen:  Ainhoa Aizpurua, Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Manex Garaio aritu zen. Horrela puntuatu zituzten 6 bertsolariak:

Iñaki Viñaspre Simon, 612 puntu

Manex Agirre Arriolabengoa, 596,5 puntu

Xabi Igoa Eriz, 409,5 puntu

Oihane Perea Perez de Mendiola, 399 puntu

Peru Abarrategi Sarrionandia 384,5 puntu

Aroa Arrizubieta Barredo, 363 puntu

Lierni Altunak jantzi dio txapela txapeldunari. Arabako bertsolaritzan ibilbidea duena, 1997an hasi zen bertso eskolan eta gerora eta gau arte antolatzaile moduan lan handia egin du. Gai jartzaile taldearen sustatzaile eta parte da. Urte askoan, egindako lan isila eskertu nahi du Arabako Bertsozale Elkarteak.

Eskerrak luzatu nahi dizkiegu, txapelketan parte hartu duten bertsolari, gai-jartzaile eta epaileei, hala nola, txapelketa osoan zehar laguntzaile izan ditugun bertsozaleei, bertso-eskolei, txapelketa hartu duten udalei, babesle, laguntzaile zein hedabideei…

Bertsolari bakoitzak ariketetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude:

Txapeldunaren bukaerako agurra:

Bai garaia zen ja probatzeko

benetan hau da itzela,

ta ze marroia eskaintzearena

bakarrik bati txapela

bertso eskolantzat

izan ahal zen

baina uste dut ez dela

Lierni bisitan lagun, kidea

baina gaur dugu bestela

amarentzako, anaiarentzat

baina ez da horren epela

uste dut badakitela

Iñaki ez baita ergela

Iratxe eta Ekaitz argi dut

hau merezi duzuela

eta etxean nahi zaituztegu

txori libreak bezela

Albiste hau Bertsozale.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Txapelketa
2024-01-16 | Bertsozale.eus
Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasiko da Izarran eta martxoaren 16an amaitu Gasteizen

Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an borobilduko da finalarekin Gasteizko Printzipal Antzokian.


2023-10-23 | Bertsozale.eus
Biasterin jokatutako bigarren kanporaketa Maddi Agirrek irabazi du
Udazken arratsalde hotzak jaso du bigarren kanporaketa Arabar Errioxan.

2022-05-31 | Estitxu Eizagirre
Hauek dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean lehiatuko diren sei bertsolariak

Maiatzaren azken asteburuan jokatu dira finalerdietako bi saioak eta Oihane Perea eta Manex Agirre zuzenean sailkatu dira, bakoitza bere saioan nagusitu baita. Gainerako lau bertsolari hauek, puntuen arabera sailkatu dira finalerako eta denak dira Izarrako finalerdian kantatu... [+]


2022-05-17 | ARGIA
Hauek dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean sartzeko lehiatuko diren hamabi bertsolariak

Apirilaren hasieran 30 bertsolarik ekin zioten Arabako Bertsolari Txapelketari eta bide hori dagoeneko finalaurrekoetan sartu da. Hamabi bertsolari hauek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea: Manex Agirre, Asier Otamendi, Unai Anda, Iñaki Viñaspre, Andere... [+]


2022-04-05 | ARGIA
Viñaspre, Arriolabengoa eta Agirre nabarmendu dira lehen saioetan

Arabako Bertsolari Txapelketa 30 bertsolarik hasi dute. XV. edizioa aurtengoa eta iragan asteburuan abiatu da lehen fasea, final zortzirenak. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa gailendu da, nor bere saioan. Hurrengo asteburuan bukatuko da lehen... [+]


2022-03-22 | ARGIA
Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da

XV. Txapelketa izango da aurtengoa, eta 30 bertsolarik hartuko dute parte. Ekainaren 11n jokatuko da finala, Gasteizen.


2019-02-25 | Bertsozale.eus
Arabako 3. final laurdena jokatuta definitu da hurrengo fasea

Aramaioko Kultur Etxean 170 lagun bildu ziren txapelketako bigarren saio honetan.


2019-02-18 | Bertsozale.eus
Zigoitin jokatu zen 2. final laurdena

Zigoitiko Kultur Etxean 80 lagun bildu ziren txapelketako bigarren saio honetan.


2019-02-11 | Hala Bedi
Aretoa bete jokatu zen Araian txapelketako lehen final laurdena

Araiako pleno aretoan 80 lagun bildu ziren txapelketako lehen saio honetan.


2019-02-04 | ARGIA
Arabako Bertsolari Txapelketa otsailaren 9an hasiko da Araian

Otsailaren 9an Araian hasi eta martxoaren 30ean Gasteizko Printzipal Antzokian bukatuko da.


2018-10-29 | Estitxu Eizagirre
18 bertsolari hauek lehiatuko dira Arabako txapelketan 2019an

Urriko azken asteburuan jokatu dira 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak Bastida, Agurain eta Murgian. 18 bertsolari hauek arituko dira hurrengo urteko txapelketan: 2017ko Arabako finalistak eta amaitu berri diren kanporaketetan sailkatutako lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude