"Hamaikaren lehen erronka da tokiko euskarazko telebista kateak sortzea eta garatzea. Hori, besteren artean, orain aterako delako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tokiko telebista digitalen lizentzien lehiaketak. Baina saiatuko gara bai kablearen bidez edo baita Internet bidez egin ahal izango diren gauzak ere begiratzen (...) Hamaika euskarazko zereginetara doa, euskara hutsezko telebista eta programazioa eskaintzera. Beste kontu bat da, denborarekin telebista digitalean aukerarik ote dagoen beste hizkuntzetan gauzak egiteko". (2006/12/06)
Eragile ekologista ezagutzeko edo gai ekosozialetara hurbiltzeko interesa duen edonor gonbidatu dute aurkezpenetara. Aurkezpenak egiteaz gain, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzerturen bat ere eskainiko dute zita horietan. Albistearen amaieran egitaraua.
Baionan eskaini dute prentsaurrekoa Euskal Konfederazioak eta Euskalgintzaren Kontseiluak, beste behin ere euskararen egoera larria salatzeko. "Borondate politikoa" ukanez gero, larrialdi linguistikoa gainditu daitekeela argi utzi dute.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.
Libertimenduzko Jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistak bere egoitzan (Amara Berriko Olaeta plazan), martxora bitarte. Lehenengo jarduera abenduaren 14an izango da, eta Felix Likiniano anarkista historikoa izango dute hizpide.
56 urteko garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans enpresako langilea zen. Aurten 11 garraiolari hil dira lanean, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duen bezala... [+]
Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.
Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]
Badira hauteskundeek erabaki politikoei legezko izaera emateko baino ez dutela balio diotenak. Eta ez dira gutxi horrela pentsatzen dutenak. Bale, baina horrekin gauza asko esaten dira, besteak beste, benetako agintea, boterea, joko horretatik kanpo dagoela.
Baina –nire... [+]
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
2012ko azaroaren 9an egin zuen bere buruaz beste Barakaldon, etxegabetua izan behar zuenean. Ordutik, Barakaldoko beste 2.400 familia bota dituzte euren etxeetatik. Asteartean bertan, familia bat etxegabetu zuten Astrabuduan.
Munduko pertsonarik aberatsena da Musk, Forbes-en azken sailkapenaren arabera. Vivek Ramaswamy politikari eta enpresa-buru kontserbadorea izanen du bere ondoan, kargua betetzeko. "Erreforma estrukturala" bideratzekoa dute, gobernuarentzat "inoiz ikusi gabeko... [+]
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.