Iñaki, lagun maitea, irailaren 1a berriro iritsi da, beste behin, eta gaur 44.a da. Urtero bezala, zure memoria gogoratzen dugu, zure hilketaren zigorgabetasuna salatzen dugu, eta lau haizetara zabaldu nahi dugu zure borroka zilegi zela eta dela. Denbora igaro ahala, bere argi eta itzalekin, bizitzeko gogoa nagusitzen da, itxaropena da gure ardatza eta Herri honek egunero idazten du bere patua, pausoz pauso, eta zailtasun eta inposaketa guztiak gorabehera, azkenean lortuko du bere askatasuna.
Bide horretan, Iñaki maitea, eta zu bezala beste ehunka pertsona, gure ondotik krudelki kendu zizkigutela gogorazi nahi dugu, ahotsik gabe utzi zituztela, eta salatu nahi dugu, halaber, krimen horiek egin zituztenek eta haien konplizeek gure artean bizitzen jarraitzen dutela inpunitate osoz.
Gure laguna polizia nazional espainiar batek tirokatu zuen, eta hil egin zuen. Gaur egun lasai lasai bizi da, eta inork ez dio erantzukizunik eskatzen. Iñakiren delitua? Garai hartako preso eta errefuxiatu politikoei elkartasuna adieraztea.
Gure oroimenak 44 urte atzera begiratzen du, atzo, gaur egun bezala, gure Herriak borrokan jarraitzen du bere askatasuna, eskubide sozial eta politikoak lor ditzan. Atzo bezala, gaur ere 1978. urtean ezarri zen erregimenaren aurka borrokatzen ari gara, frankismoak bizirik jarraitzen baitu estatuko egitura politikoetan. Oraindik ez dira gai izan frankismoarekin hausteko, Francoren herentzia faxistarekin amaitzeko.
Iñaki maitea, zu eta zu bezala bidean geratu zareten ehundakak gure omenaldia jasoko duzue, gure errekonozimendua izango duzue, gure Herriaren alde dena eman duzuenok gure oroimenean betirako izango zaituztegu
Iñaki, lagun maitea, inkonformista gaztea izan zinen, eta bidegabekerien aurka borrokatzea aukeratu zenuen. Zoritxarrez, egun tamalgarri hartan, estatuak zure bizitzarekin amaitzea erabaki zuen, 18 urte zenituen, eta bat-batean zure gaztaroa amaiarazi zuten. Gaur egun oraindik galdetzen diogu geure buruari, zergatik? Zertarako? Pertsona askok izan dute zure amaiera triste bera; atxilotu beharrean, hiltzea erabaki zuten.
Gaur egun, oraindik zain gaude ea zerbait esaten duten, zergatik erabaki zuten estrategia hiltzaile hura aurrera eramatea, oraindik zain gaude ea barkamena eskatuko duten, hiltzaileak eta haien babesleak epaitu arte zain gaude. Bitartean, hori egin arte, justizia aldarrikatzen jarraituko dugu, gure historia eta kontakizuna idatziz, ekintza kriminal horiek egin eta agindu zituztenak izen-abizenekin salatuz. Gure artean daude eta gure bizitza inpunitate osoz baldintzatzen jarraitzen dute.
Errepresiorako tresnek hor jarraitzen dute, gure desioak baldintzatzen dituzte. Uniformeak aldatzen dira, errepresioak aurpegi asko ditu, baina biktimarioak berdinak dira, estrukturak berdinak dira, horrekin bukatu beharra dago gure Herriaren duintasuna errekuperatzeko, eta libre izateko.
Zalantzarik gabe, gure Herrira ere udaberria iritsiko da, Iñaki maitea, zu eta zu bezala bidean geratu zareten ehundakak gure omenaldia jasoko duzue, gure errekonozimendua izango duzue, gure Herriaren alde dena eman duzuenok letra handiz gure oroimenean betirako izango zaituztegu.
Irailaren 1 asko pasa dira, 44 hain zuzen, baina lau haizetara zabaldu nahi dugu, Iñaki maitea, maite zaitugula. Beti edukiko zaitugula gure bihotzetan, beti. Egun handira arte, lagun maitea.
Gora Iñaki!!
Xabi Hernandez (Iñakiren lagunak)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]