Iñaki Larrañagari esker onez Hernanitik

  • Uztailaren 3an zendu da Iñaki Larrañaga, Hernaniko adin nagusikoek herriko apaiz gisa ezagutuko zutena, Hernanin egon baitzen apaiz, Ramon Iruretagoienarekin batera, 1962tik 1964ra bitartean. Bien elkarlanaren fruitu, 'Hernani 1962' liburua argitara eman zuten 1964an, euskal soziologiaren azterketa aitzindaria.


2021eko uztailaren 05an - 07:58
Azken eguneraketa: 10:05

Lazkaotarra jaiotzez, 1957an apaiztu zen Donostiako Seminarioan, gurasoen ez oso gustuko bideari ekinda. Euskaltzale amorratua, isilean jardun behar izan zuen, elizako buruek euskararen oso aurkako jarrera zutelako. Behin baino gehiagotan zigortu zuten Larrañaga, eta apaiztu gabe uzteko zorian ere egon ziren.

Apaizgaitegian ikasitako filosofiak eta teologiak euskal gizartearekiko zituen kezkak asetzen ez zizkiotela-eta, 1958-62 arteko urteak Parisen igaro zituen soziologia ikasten, Unibertsitate katolikoan lehen bi urteak eta Sorbonan beste biak. Ramon Iruretagoiena apaizkidea, berriz, zientzia politiko eta ekonomikoetan lizentziatu zen.

Larrañagak eta Iruretagoienak Hernaniko parrokian eman zituzten 1962tik 1964ra bitarteko urteak eta urte horietan hierarkiaren eta agintarien oso gustuko izan ez zen bertako azterketa soziologikoa egin zuten. Aldi berean Donostian gizarte laguntzako eskolan klasea ematen aritzen ziren Larrañaga eta Iruretagoiena. Ikerketaren emaitza "Hernani 1962" liburuan argitara eman zuten 1964an.

Geroztik Itsasondoko parrokian egon da. Lorenzo Bereziartua apezpiku izendatu berriak  Iruretagoiena Irunera, eta Larrañaga Itsasondora bidali baitzituen zigortzeko asmotan.

Hernani 1962 liburua Hernaniren 1962ko argazki osatua da, Hernaniko egoera demografikoa eta haren bilakaera, immigrazioaren eragina, auzoz auzoko azterketa, aktibitate ekonomikoa, industriaren eta nekazaritzaren bilakaera, biztanleen ezaugarri sozialak eta linguistikoak etab. biltzen dituena. Argazkiaz gain, hurrengo urteetarako proiekzioa egiten du, betiere kategorizazioetatik aldenduz eta oso berea den apaltasunetik, baina batere okerrak suertatu ez diren prospekzioak. Soziologia eta soziolinguistika arloko ezagutza sakona zuela erakusten du liburuan, eta oso interesgarria da ikustea duela 60 urte (datorren urtean beteko dira) zer nolako metodo zehatza erabili zuen Larrañagak azterlan hori egiteko eta zenbat herritar boluntario mobilizatu zituen, diziplina eta metodo zorrotz batekin, informazio guzti hori bildu eta ustiatzeko.

"Hernani. Estudio sociológico de un pueblo industrial guipuzcoano" liburuaren pdfa honako lotura honetan eskura daiteke:

http://ondarea.hernani.eus/hernani/liburuak/Larranaga-Iruretagoyena,%20Hernani%201962.pdf


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Sustatu
Claude, euskaraz oso txukun egiten duen beste adimen artifizial bat

Ekainean kaleratu zuen Anthropic enpresak Claude adimen artifizialaren (AA) Claude 3.5 Sonnet izeneko bertsioa.  Eta joan den asteko nobedadea, Android aplikazioa. AA inbento hauek jada ohituta gauzkaten bezala, euskaraz oso txukun aritzen da. Beñat... [+]


Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


Euskarabentura Araban barrena dabil, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroan ibili ostean

Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]


Nola erabili da adimen artifiziala euskara zabaltzeko?

Asko dira teknologia euskaratik lantzen ari diren ikerlariak; horien artean, Naiara Perez EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikerlaria, Itziar Cortes Elhuyarreko ikerlaria eta Eli Pombo Iametzako kudeatzailea. Euskarak adimen artifizialean daukan lekuaz, aukerez,... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


Eguneraketa berriak daude