Iñaki Kijera omendu dute, bere hilketaren 44. urteurrenean

  • Irailaren 1ean, 44 urte bete dira Espainiako Poliziak Iñaki Kijera gazte donostiarra hil zuenetik. Urteroko legez, omenaldia egin diote Antiguan, Miramarreko lorategietan duen oroigarrian, eta hainbat lagun bildu dira, lore eskaintza egiteko. “Memoria ere bada etorkizuna eraikitzeko lanabes”, nabarmendu dute omenaldian.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 04an - 08:30
Azken eguneraketa: 10:33
Iñaki Kijerari omenaldia Miramarren duen monolitoan, hil zutenetik 44 urte bete direnean. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

“Egia, aitortza eta ez errepikatzeko bermea exijitu” dituzte, “herri honetan ez delako bake eta bizikidetza egoerarik emango gatazkaren alde bateko biktimak alboratuak eta gutxietsiak diren bitartean eta herri honi egia osoa ukatzen zaion bitartean”. Halaber, gogorarazi dute errefuxiatu politikoen aldeko mobilizazio baten harira hil zutela Kijera, eta “dozenaka” direla “oraindik herri honetan errepresaliatu politikoak”. “Pairatu dugunaren eta pairatzen dugunaren adierazle dira errepresaliatuak, baina, aldi berean, borrokatzen duen herri baten ikur ere badira”.

kijera

 

Iñaki Kijerari omenaldia Miramarren duen monolitoan, hil zutenetik 44 urte bete direnean. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

“Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen askatasuna lehentasuna” dela nabarmendu dute, baina baita “gatazka honen bahitu politikoak direla, askapen prozesua oztopatu, moteldu eta desagerrarazteko helburuarekin”. Ildo horretatik, aldarrikatu dute “Euskal Herriaren askapen prozesuan sakondu eta aurrerapausoak ematea” dela egin daitekeen “lanketa politiko eraginkorrena”.

Bestalde, Kijera omentzeaz gain, berriki zendutako Antiguako bi bizilagun gogoan izan dituzte: “David Aranburu Tximist eta Iñaki Irazusta”. “Gure artean ez dauden guztiengatik, jarrai dezagun Euskal Errepublika sozialista, feminista eta euskaldunaren eraikuntza lanetan”, gehitu dute.

kijera

 

Iñaki Kijerari omenaldia Miramarren duen monolitoan, hil zutenetik 44 urte bete direnean. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

1979an hil zuten

1979ko abuztuaren 31n, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen babes eskubidearen alde, Gipuzkoako Foru Aldundian itxialdia egin zuten hainbat eragile politikok, eta hurrengo egunean, irailaren 1ean, Amnistiaren Aldeko Batzordeek hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak antolatu zituzten. Joaquin Argote Gipuzkoako gobernadore zibilak Donostiako manifestazioa debekatu zuen, baina manifestatzaileak, azkenean, Bulebarretik atera ziren, eta horregatik, Espainiako Poliziak parte hartzaileak bortizki jo zituen.

kijera

 

Iñaki Kijerari omenaldia Miramarren duen monolitoan, hil zutenetik 44 urte bete direnean. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Kijerak manifestazio horretan parte hartu zuen lagun batzuekin, eta liskarrak hasi zirenean Parte Zaharreko kaleetan murgildu zen. Polizia Parte Zaharretik sartu zenean, neska batekin batera, Alderdi Ederrera abiatu zen, eta bertan, polizia batek, 10 metrotik, tiro egin zion fusil batekin. Hamabost minutu inguru igaro zituen Kijerak lurrean botata, eta poliziak harengana hurbiltzen saiatzen zen pertsona orori kolpeka eta pilotakadaka eragotzi zien gerturatzea, baita Gurutze Gorriari ere. Azkenean, lagunek Kijera auto batean sartu eta anbulantzia bateraino eramatea lortu zuten, baina ospitalera iritsi ondoren hil zen.

kijera

 

Iñaki Kijerari omenaldia Miramarren duen monolitoan, hil zutenetik 44 urte bete direnean. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Eguneraketa berriak daude