Iñaki Garcés: "Krisialdia gainditu ondoren, bidean galdutako eskubide eta bizi baldintzen artean zeintzuk berreskuratuko ditugu?


2020ko abenduaren 30ean - 22:04
Garcés, Zuerako espetxean bere gurasoekin, 2018an. Aita urte eta erdi dela hil zitzaion.

Espainiako kartzeletan bada iritzi edo ideia bat oso hedatuta dagoena, esaten duena barruan preso gauden pertsonak kanpoan dagoen beste edonor baino askoz babestuago gaudela COVID-19aren atzaparretatik. Izurri honek, bere lehen oldean behintzat, kartzeletan utzi dituen datuak kanpokoekin alderatuz gero, esan daiteke baieztapen horrek baduela nolabaiteko oinarri enpirikorik. Bai, aitortu beharra dago, birusak egundoko sarraskia egiteko oso aproposa den inguru honetan, azkenean, eta zorionez, espero genitzakeenak baino askoz kalte gutxiago utzi duela.

Pandemiaren hasieran eta gaitzak zaharren egoitzetan zer-nolako eragina izan zuen ikusiz gero, hemen barruan ez zegoen inortxo ere ez espetxeetan hildakoen kopurua hain txikia izango zela pentsatzen zuenik. Leku oso itxiak; eremu mugatuak eta eskasak; espetxe gehienak masifikatuak; segurtasun distantzia eta bestelako prebentzio neurriak betetzeko zailtasun handiak batzutan, borondate eza bestetan; eta, pastelaren ginga, egoiliarren osasun egoera birusak hondamendi itzela sor dezan aproposena: Hiesak edo giltzurrun, gibel naiz birikietako gaitzek jota dauden presoen kopurua gainerako populazioarena baino askoz handiagoa da.

"COVID-19a kartzeletan ez sartzea lehentasuna izatetik helburu bakarra izatera igarotzen denean, zein izango da egun Espainiako kartzeletan bizi garen 50.000 gizasemeek pairatu beharreko ordaina?

Datu gordinen eta pronostiko ezkorrenen artean dagoen alde handi horrek, adierazten du Espetxe Administrazioak COVID-19a kartzeletan sartu ez dadin egin duen kudeaketa eraginkor samarra izan dela. Haatik, honek badu bere alde iluna, estatistiketan agertzen ez dena. Egia da emergentzia egoera honetan lehentasuna COVID-19a kartzeletan ez sartzea izan beharko litzatekeela, baina lehentasuna izatetik helburu bakarra izatera igarotzen denean, zein izango da egun Espainiako kartzeletan bizi garen 50.000 gizasemeek pairatu beharreko ordaina? Zeintzuk izango dira COVID-19aren aurkako borroka honetan sakrifikatu beharreko eskubide eta bizi-baldintzak? Eta, azkenik, koronabirusaren krisialdia gainditu ondoren bidean galdutako skubide eta bizi baldintzen artean zeintzuk berreskuratuko ditugu eta zeintzuk eman beharko ditugu betiko galdutzat?

Koronabirusaren epidemiaren bigarren sastakoa jasotzen hasi garenean ez legoke gaizki lehen erasoaldiak utzitako ondorioen balantzea egitea, horrek aurrerago egindako galderak erantzuteko perspektiba zabalago bat ahalbidetuko baitigu.

Beste ezer baino lehen, birus ikusezin honek agerian utzi du zein erraza den Espainiako Espetxe Sistema kolapsatzea. Beste alde batetik, ikusi da espetxe sistema gidatu behar luketen izpiritua, filosofia, baloreak edo dena delakoak, paperean eta agintarien diskurtso demagogikoetan daudela soilik eta ez praktikan. Beraz, itxurazko filosofia aurrerakoi horren atzean, non banakako tratamendu zientifikoa, birgizarteratzea eta gizalegeetan oinarritutako praktika aldarrikatzen den, positibismo hutsala besterik ez dago. Ikusiko dugu aurki zertan datzan lerro batzuk lehenago esandakoa.

“Kanpotik barrurantz dagoen pertsonen mugimendu ia guztia berreskuratu egin da (irakasleak, hezitzaileak, tailerretako arduradunak...); baina gure senideek oraindik debekatuta dute sartzea”

Joan den martxoan, munduan aurrekaririk ez duen pandemiak gure bizitzaren inguru guztiak inbaditzea lortu zuenean, Espainiako Barne Ministerioak kartzelak hermetikoki ixtea erabaki zuen. “Uharte efektua” lortzea zen operazio horren asmoa: kartzelak uharte, itsaso zabalean. Kartzela eta kalearen arteko zirkulazioa saihestea eta, horrekin, barruan gaudenok kutsaduraren arriskutik at mantentzea. Espetxe Administrazioaren arduradunak berehala jabetu ziren birusa kartzela barrura sartuz gero, zaharren egoitzetan gertatu den antzera, itzelezko kaltea egin zezakeela, barruan ez baitago baldintzarik beste lekuetan gaitzari aurre egiteko ezartzen diren segurtasun neurri zorrotzak indarrean jartzeko.

Honek kanpoarekiko harreman guztiak moztea ekarri zuen, eta hori dela eta Zuerako espetxean ordutik gaur egunera ez dugu gure senideekin aurrez aurreko bisitak izateko aukera izan. Hau da, zortzi hilabete baino gehiago daramazkigu gure seme-alabak, gurasoak, bikoteak eta lagunak besarkatu gabe.

Egun, COVID-19aren bigarren oldearen atarian gaudenean, oraindik ez ditugu berreskuratu lehen oldean galdutako hainbat eskubide. Badirudi, gainera, Espetxe Administrazioak ez duela inongo asmorik, epe labur batean behintzat, bisean bisei dagokionez pandemia aurreko egoerara bueltatzeko.

Oso deigarria egiten zait ikustea nola espetxe honetako (Zuera) ia jarduera guztiak pandemia aurreko egoerara itzuli diren eta aurrez aurreko bisitek debekatuta jarraitzen duten, birusa kanpotik barnera sartzeko arriskua gutxitzeko aitzakiarekin. Oso paradoxa bitxia ematen da, espetxe honetan behintzat: kanpotik barrurantz dagoen pertsonen mugimendu ia guztia berreskuratu egin da (irakasleak, hezitzaileak, tailerretako arduradunak...); baina gure senideek oraindik debekatuta dute sartzea.

 

Zueran, azaroaren 1ean

 

*Iñaki Garcés Beitia (Otxandio, Bizkaia): 1987 eta 1990 urteen artean egon zen preso lehenbiziko aldiz. Ondoren, 1998an atxilotu zuen Guardia Zibilak Gasteizen. Auzitegi Nazionalak 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion Arakako (Araba) base militarrean kalteak eragitea, leherkariak edukitzea eta ETAko kide izatea leporatuta. Inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen. Espetxealdian urte beteko bigarren kondena bat ezarri zioten funtzionario batekin izandako liskar batengatik. 2024an beteko du zigorra osorik. Zuerako espetxean (Zaragoza, Espainia) dago, bigarren graduan baina baimenik gabe. Berriki Foro sozialak Zuerako espetxea seinalatu du bide legaletik aurrera egiteko traben “paradigma” bezala.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
“Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan”

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-07-26 | ARGIA
31 preso hil dira Ekuadorko espetxe bateko liskarretan

Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu... [+]


Gutxienez 41 emakume hil dira espetxe batean Hondurasen

Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


Frantziako presondegi guztiek giza-eskubideak urratzen dituzte

Iragan urteko Frantziako Estatuko presondegien bilanak egoera gordina utzi du agerian. Dominique Simonnot txostenaren arduradunak azpimarratu du kartzelak jendez gainezka direla, beren edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker... [+]


Eguneraketa berriak daude